Larrun (900m)Lizuniaga-tik

Urtarrilaren 26an, goizeko 9:00ean Iruñako Zezendegian, Corralillos delakoan, elkartuko gara eta bertatik 9:05ean Larun (Larrun) mendira joanen gara.

Larun mendia Lapurdi eta Nafarroa Garaia artean dago. Bidasoa eta Ugarana ibaien artean dago eta 900 metroko altitudea du.

BITXIKERIAK

Montijo-ko Eugenia, Napoleon III.aren emaztea, Miarritzeko giroan aspertu egiten omen zen, kokoteraino zegoen printze eta bestelako pertsonaien festetaz. 1859ko irailaren 30ean, bere gortea bildu eta Larruneko gailurrera ibilaldi bat antolatu zuen. Batek baino gehiagok beren gona zatiak utzi zituzten sastraketan trabatuta… Eugenia liluratuta gelditu omen zen mendiari itsasten zitzaizkion lainoei begira. Nanou Saint Lèbe-k “Viajeras por los Pirineos” liburuan kontatzen duenez, enperatriza eta bere segizioak Hiru Iturrietako lepoan geldiunea egin zuten bazkaltzeko. Gero, oinez egin zuten gailurreraino heltzeko falta zitzaien tarte maldatsua, eta goian, meza izan zen. Azkenik, bertan bildu zen nonzeberri ikusle andanak lagunduta, gorte inperiala Azkaine aldera jaitsi zen. Eugenia gona beltz motz batekin eta franelazko alkandora gorri batekin jantzita igo omen zen Larrunera; eta buruan kapela bat zeraman. Horrela jantzita dantzatu omen zuen fandangoa Hiru Iturrietako lepoko belazean, Berako dantzari eta musikariek lagunduta.

Montijo-ko Eugeniak ospea eman zion Miarritze herriari, horrela hartu zuen orain arte gorde duen itxura turistiko-aristokratikoa. Frantziako enperatriza hain gustura egoten omen zen Miarritzen, udak pasatzeko etxe bat eraikitzea bururatu zitzaiola. Honela eraiki zen “Villa Eugénie” Miarritzeko itsasertzean, eta han hartzen zituzten politiko, ministro edo erregeak. Miarritze printze, printzesa, erregin eta antzeko pertsonaietara ohitu zen honela, uda pasatzeko modako lekua bihurtu baitzen. Ingalaterrako Eduardo VII.a erregeak eta Victoria erreginak denboraldi luzeak igaro zituzten hemen. Itsasoan bainuak hartzea modan jartzen hasi zen, kanpotarrak herri hau bisitatzen hasi ziren, eta lehen arrantzale portu txiki bat zena, turismorako gune garrantzitsua izatera iritsi zen.

[ms_button style=”line_dark” link=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScPGKHRb-5dXeBXoUQ6Wazq-etLlrpdGgixL2GtIgRJGxiNKw/viewform” size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”#ffffff” text_color=”#2161d1″ icon=”fa-bug” icon_animation_type=”wobble” border_width=”5px” class=”” id=””]HURRENGO TXANGORAKO IZENA EMAN[/ms_button]

[ms_divider style=”double_dotted” align=”left” width=”100%” margin_top=”30″ margin_bottom=”30″ border_size=”5″ border_color=”#f2f2f2″ icon=”fa-instagram” class=”” id=””][/ms_divider]

https://mintzakide.eus/cat174osagarriak/mintzakide-mendi-taldea-2

  [ms_divider style=”double_dotted” align=”left” width=”100%” margin_top=”30″ margin_bottom=”30″ border_size=”5″ border_color=”#f2f2f2″ icon=”fa-instagram” class=”” id=””][/ms_divider]

[pt_view id=”142fb42hw6″]