Familia giroan euskaraz aritu nahi?
Zer da: Bereziki gurasoentzako landu den mintzapraktika proiektu honek ohiko mintzapraktika egitasmoak duten ezaugarri orokorrak izango ditu eta astero euskaraz hitz egin eta jolasiteko batuko dira.

Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak.
Noiz: astean behin, asteazkenetan, 17:00etatik 18:30era. Hilabetean behin hezitzaile batek gidatutako tailer bat egonen da.
Non: Txipitxapa ludotekan
Informazio gehiagorako: Burlatako Euskara Zerbitzuan edota Euskaltzaleen Topagunean (674351917/948330868).
Parkelagun egitasmoa ezagutzeko interesa izanez gero etor zaitez martxoaren 11an 17:00etan Txipitxapa ludotekara. Haurrendako mozorro tailerra hezitzaile baten laguntzarekin antolatu dugu.
[su_button url=”http://bit.ly/TAILERRA” target=”blank” style=”3d” background=”#0708d7″ color=”#ffffff” size=”15″ wide=”yes” center=”yes” radius=”10″ icon=”https://mintzakide.eus/wp-content/uploads/2020/02/Parkelaguna_margoketa-1_001.png” text_shadow=”0px 0px 0px #000000″ desc=”Parkelaguna Kareta eta aurpegi margoketa- IZEN-EMATEA”]
