Heldu den abenduaren 4tik 8ra Durangoko Azokaren 55. edizioa ospatuko da. Koronabirusaren eraginez, dena den, ez da ohiko edizioa izanen; izan ere, bizi dugun osasun larrialdi egoera dela eta azoka interneten bidez soilik bisitatzeko aukera izanen baitugu.
Euskal kulturaz gozatzeko aurten azokak egitarau oparoa eskainiko du (liburua aurkezpenak, ikuskizunak, kontzertuak, mahainguruak, e.a.) eta ekimenak streaming bidez jarraitu ahal izanen dira. Erosketak, aldiz, lehenengo aldiz martxan jarri den denda birtualaren bidez egin ahal izanen ditugu eta bertan Durangoko Azokako partehartzaile guztien produktuak izanen dira ikusgai eta erosgai, aurten zein beste urteetan argitaratutako liburu eta diskoak.
Aurten, beraz, inoiz baino beharrezkoagoa da euskaldun guztion parte hartzea, bizi ditugun une latz hauetan euskal kulturari eta sortzaileei gure bultzada emateko.
Informazio guztia Durangoko Azokaren web orrian aurkituko duzue.
