Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko antolatutako Euskaraldia egitasmoa gizartearen esparru guztietara eta denbora jakin batean eginiko ariketa soziala da. Haren xede nagusia hizkuntza ohiturak aldatzea da, euskararen erabilera handitu ahal izateko. Aurten azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte bideratuko da Euskaraldia, ahobizi eta belarriprest norbanakoen laguntzaz, eta taldean ere parte hartzeko parada izanen da ariguneen bidez (euskara lasai aritzeko guneak).

Informazioa guztia Euskaraldiaren web orrian aurkituko duzue.

Eta izena-ematea jada zabalik da, beraz ahobizi edo belarriprest aritzeko prest baldin bazara, sakatuhemen.