Aurtengo Mintzakideren edizioan hiru lankide arituko gara kanpaina berriaren antolatze lanetan eta behar duzuen laguntza guztia eskaintzen. Duela hamaika urte pasatxo lanean jo eta fuego aritu den Pablo Cormenzana beteranoak koordinatzaile lanak eginen ditu, eta harekin elkarlanean Mikel Tristan eta Edurne Arrizibita arituko gara.

Beraz, telefonoz hots egin, Jitsiren bidez aurpegiak elkar ikusi edota, Koronabirusak aukera ematen badigu, aurrez aurre egoteko parada baldin badugu, jakizue hirurok gaudela zuen esanetara; edozein zalantza argitzeko, taldeak osatzeko laguntza eskaintzeko, saio osagarrien berri emateko, online bidezko Jitsi bilerak nola egin azaltzeko, e.a.

Ez izan zalantzarik eta jarri lasai gurekin harremanetan! Ahal dugun bezain ongi laguntzen ahaleginduko gara.

Laster arte bidelagun eta bidelariak!!!