Bi urteren ostean, Durangoko Azokan elkartuko gara MintzaPoza praktikatzeko! Egitarau oparoa prestatu dugu denok gustura ibili gaitezen. 

Abenduaren 1era arte eman daiteke izena gurekin zuzenean harremanetan jarriz edo hurrengo formularioa betetzen

• Autobusak honako herrietan hartu ahalko dira (10 euro):

ELIZONDO- DONEZTEBE-BERA-HENDAIA – HONDARRIBIA
IRUÑEA-GASTEIZ- LEGUTIO
PLENTZIA-SOPELA-ALGORTA-ERANDIO
LOGROÑO – OION – BIASTERI – BASTIDA
DONOSTIA – HERNANI – LASARTE – TOLOSA – ORDIZIA – BERGARA – ARRASATE

• Bazkaria Bazkaria Abadiñoko muntsartz auzoko Milikuena jatetxean izango da (16 euro).

– 50 pertsonentzako lekua dago jantokian

– Menua: lehengo eta bigarren platera,  postrea eta edaria

Egunpasarako egitaraua

12:15ak aldera Durangora iritsiera
12:30-13:30 MintzaPoza ginkana herrian zehar taldeka, Hasiera Uribarriko Andra Mari basilikaren arkupetan hasita.

13:30-14:30 Azoka bisitatzeko tarte librea
Edukiera neurtuko dute, ondorioz ezingo gara elkarrekin taldean sartu.
14:30– Autobusetara gerturatzeko elkartzea.
15:00-17:00– Bazkaria Abadiñoko Muntsaratz auzoko Milikuena jatetxean
Menua: lehengo eta bigarren platera, ogia, Errioxako ardo ondua, etxeko postrea eta kafea
17:30 – 19:00 Azoka bisitatzeko tartea edo Mintzapoteoa
19:00 Itzulera