Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Irailaren 26an Txindokira hurbilduko gara, ikasturteko lehenengo gailurra burutzeko.
Gogoratu, txangoetan parte hartzeko aurretik izena eman behar dela!
MINTZATXOTX !!???? Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€ ???? Autobusez aterako gara bakoitza bere ingurutik. Eta 18.00etan aterako gara sagardotegitik herrietara itzultzeko. ????????♀...
Iruñerriko II. Mintzodromoa Datorren martxoaren 23an Iruñerriko euskaldunok hitzordua dugu arratsaldeko 18:30ean autobus geltoki zaharrean. Izena emateko epea dagoeneko zabalik labur.eus/mintzodromoa2023 estekan.
Ekaineko egun hauetan, Sanferminei begira egotea (edo ez), edota udako oporrak prestatzen aritzea, kurtso amaierara heltzear gaudenaren seinaleak dira! Horregatik 2021/2022 Mintzakide kurtsoari behar duen amaiera emateko, hurrengo ekainaren 17an (ostirala) LABAn...
Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Txartelak webgune honetan dituzue salgai maiatzaren...
Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak LLindurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren APIRILAREN 9rako. Sakatu hemen ,http://labur.eus/TXOTX22 eta txartelak gordeko dizkizugu. Iruñerriko mintzakideak, Baztan,...
Heldu den Abenduaren 1ean demode produzkioak-en “kutxidazu bidea ixabel” antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian Ordua: 20:00Prezioa: 8€ Ikuskizuna euskaraz 2021ean Musika Ikuskizun Onenaren MAX saria lortu du “Kutsidazu bidea Ixabel” nobela arrakastatsuan oinarritutako...
Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du. Irailaren 26an Txindokira hurbilduko gara, ikasturteko lehenengo gailurra burutzeko. Gogoratu, txangoetan parte hartzeko aurretik izena eman behar...
Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa!
Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.
Koronabirusaren ondorioz sortutako egungo egoera dela eta, Mintzakide egitasmoaren bulegoko ateak itxiak egon arren, egitasmoko langileak lanean etxetik jarraitzen dugu.
Asteroko mintzapraktika saioak, birtualak bilakatu dira ezinbestean, eta zuetariko askok jada, talde askok jada, saltoa eman duzue eta birtualean egiten dituzue saioak.
Etxealdiak irauten duen bitartean taldekideen arteko hitzorduak bideo deien bidez egingo ditugu. Teknologia berriak baliatuz mintzapraktika saioak sarean egingo ditugu. Taldeak antolatzeko eta sortu daitekzeen zalantzak argitzeko, jarri zaitezte harremanetan mintzakide@topagunea.eus helbidean edo orain arte erabili duzuen bideetatik eta ahal den lasterren erantzungo dizuegu, lagunduko dizuegu.
Bideo deiak, Jitsi izeneko tresna erabiltzeko proposatzen dizuegu. Hala ere, taldekideen artean nahiago duzuen baliabidea erabiltzeko aukera zabalik dago. Jitsi lehenesteko arrazoiak honakoa hauek dira:
Ez dago aplikazio bat instalatzeko beharrik. Lotura baten bidez funtzionatzen du.
Zuen taldearen hitzordura sartzeko beti lotura berbera erabiliko duzue.
Denbora mugarik ez.
Pasahitzik da ez behar.
%100 kode librea.
Oso segurua da: enkriptatua.
Doakoa da.
Oso erraza eta intuitiboa da. Zalantzarik izanez gero ondoko loturanEuskaltzaleen Topaguneak sortutako bideo tutoriala duzu.
Hala ere, aurreikusita genituen jarduera guztiakin jarraitzeko bideak jorratzen ari gara eta laster emango dizuegu jarduera hauen berri.
Koronabirusa dela eta Kutsatzeak ahalik eta gehien ekiditzeko helburuz, datozen bi asteetan, Mintzakide, Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun,…… taldeetako saioetan EZ ELKARTZEA GOMENDATZEN dugu. Norbanakoari arduraz jokatzea eskatzen zaion momentutik, Mintzapraktika egitasmoei ere egokiena asteroko saioetan ez parte hartzea iruditzen zaigu. Bestalde, aurreikusita genituen, taldekatze saioak, irteerak eta jarduerak atzeratzea erabaki dugu momentuz, ahal den heinean aurrerago egingo ditugu. Beraz, eskolekin egin den bezala, gutxienez bi asteetan eten egingo ditugu aipatutako jarduera guztiak. Ulertuko duzuelakoan, Zaindu!
Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,!
Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, eta egun pasa ederra izan zen! Txarangarekin kalejiran, lagun berriak ezagutu eta ezagunekin berriketaldiak, pintxo eta poteak, bazkaria eta Azokara bisita, pozik bueltatu ginen etxera. Batzuk gainera lehenengoz bisitatu zuten Azoka iaz. Aurten ere iazko esperientzia hain ona izan zenez, bigarrenez antolatu dugu irteera eta egitarau polita dugu prest:
11:45ak aldera Durangora iritsiera
12:00-14:00 bi aukera:
Durango ezagutzeko Ginkana bisita taldeka Turismo bulegotik hasita (Kurutziaga kalea 38). Irabazleak saria izango du.
Poteoa
Bazkaria 14:30 – 16:30 (komentukale 23, behea) 10€
Autobusak ere antolatu ditugu, 12 eurotan, 4 zehazki, eta ondorengo herrietan egingo dute geldialdiak:
Zabaldu da Iruñerriko Mintzakide egitasmoan izena emateko epea, urriaren 28a arte.
Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu? Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu? Mila arrazoi daude jauzi egiteko. Eman izena!
Euskaraz gehiago hitz egitea nahi duzu?
Etxetik kalera bi jauzitan salto egiteko aukera eskaintzen dute mintzapraktika egitasmoek: etxeko bakardadetik taldeko girora lehendabizi eta, taldeko konplizitateaz, kaleko erabilerara gero.
Euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean arituko zara zure herri edo eskualdean bertan!
Zure inguruan euskara gehiago erabiltzea nahi duzu?
Euskaraz hitz egiteko gaitasuna lantzen ari diren bidelariei lagunduz eragin dezakezu. Mintzalagunek herriz-herri egiten duten lanari esker, euskal hiztunak ugaritzen dira, harreman sare berriak sortu eta euskaraz aritzeko gune berriak irabazi.
TÚ-tik GU-ra bihurtu zaitez mintzakide. Eman izena!
Kaixo euskaltzale!!Mintzakide egitasmoak hamalau urte beteko ditu aurten gure hirian.
Urterik urte sarea handituz joan da eta dagoeneko 900 lagunek osatzen dute Iruñerriko Mintzakide.
Bidelagunaren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez. Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzeko motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak ehuntzea du helburu.
Ikasturte berri honetan euskaraz txukun egiten dutenengana
heltzea dugu helburu. Hau da, BIDELAGUN berriak gureganatzea. Bidelagunaren zeregina taldeko eredu izatea da (inolaz ere ez maisu edo irakaslea).
Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio. BIDELAGUN izatera animatu nahi zaitugu, zure laguntzari esker, euskara gehiago erabiltzen eta entzuten lagundu dezakezulako!!!
Mintzakide Mendi taldearen aurreko txangoan, urriaren 28an, Mendi Taldeko lagunak Belate aldera abiatu ziren eguna pasatzera. Ohi bezala, goizeko 09:00etan Korralillosetik abiatu ziren. Hiru autotan banatu eta bideari hasiera eman zioten, bidaia asko mintzatzeko aukera ematen du!
Kotxea utzi eta mendira abiatu ziren…Eguraldi ona ibiltzeko topatu zutena! Lasai ibiltzen dira menditik, noski, elkarren artean hitz egin ahal izateko. Lehenik eta behin, Urdanbidegi muinora abiatu ziren eta ondoren, Azkenatz gailurrera, eta txangoari bukaera emateko Gazteluzarrean talde argazkia egin zuten. Jende asko egon arren argazkiak egiteko aukera polita izan zuten ere lagunok. Arnasa hartzeko denboralditxo bat hartu, zerbait jan eta bueltatzeko bideari ekin zioten berriro.
Txango gehiago antolatu dira, beraz, oraindik Mintzakide Taldearekin joateko aukera duzu. Interesa baduzu, aurretik izena eman behar duzu hurrengo loturaren bitartez: Mintzakide Mendi Taldea.
Urriaren 4ean, mintza-poteo batekin abiatuko du ikasturte berria Iruñerriko Mintzakide egitasmoak
Izen-emate epea urriaren 28a arte zabalik da eta iruñerriko euskaltzale guztiei egin nahi diegu proposamena: astean ordu betez beste pertsona batekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea. Izan ere, urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzakideei esker.
Parte hartzeko prest? Eta horretarako hainbat berritasun landu ditugu, horien artean izenaemateko aplikazio berria, izen-emateak kudeatzeko plataforma berri baten bitartez parte hartzeko modu zabalagoa, non izena ematerakoan zuzenean taldea aukeratu daiteke. Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea.
Beraz, egitasmoaren helburua euskaraz egitea izango da baina lagun arteko giroan. Gauzak horrela, urriaren 4ean, 19:00etan Zaldiko Maldiko elkartean batuko dira, ikasturte berriaren aurkezpena egiteko eta hortik abiatuko dira tabernaz-taberna mintza-poteoan. Iruñerriko Mintzakide egitasmoa, kalera ateratzeko gonbitea luzatzen dizue elkar ezagutzeko asmoz. Orain arte leku itxietan zein talde txikietan batzen ziren eta kalera atera eta “mintza-poteoa” egitearen ideia garatu dute “euskara gehiago egingo” dutelakoan.
IRUÑERRIKO MINTZAKIDE EGITASMOA gauzatu ahal izateko, finantzaketa-iturri berriak eta enpresen eta partikularren mezenasgoa behar dira.
Urte askotan, kulturak, artistek eta sortzaileek filantropoen eta mezenasen borondate onari esker egin ahal izan dute beren lana, horiek bermatu baitute haien jardueraren jarraipena. Gaur egun, berriz heltzen zaio mezenasgoari, ezinbesteko modua baita kultura bultzatu, garatu eta sustatzeko. Zu ere mezenas bihur zaitezke, maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legeari esker, Nafarroako Foru Erkidegoan mezenasgo kulturala eta horren zerga-pizgarriak arautzen baititu.
Aurten, Iruñerriko Mintzakide proiektuak Nafarroako Gobernuarengandik gizarte-intereseko kalifikazioa lortu du, Nafarroako Kultura Kontseiluak emandakoa. Horrek zerga-onura handiak dakartza berekin, MECNA proiektua den heinean.
Zer da mezenasgo kulturala?
Partaidetza pribatua, dohaintzen, erabilera-maileguen edo lankidetza-hitzarmenen bidez, Nafarroako Gobernuak interes sozialeko gisa deklaraturiko proiektu edo jarduera kulturalak egiteko.
Zergatik izan Iruñerriko Mintzakide egitasmoaren mezenas?
Zure ekarpenarekin gure jarduerarekin jarraitzen lagunduko diguzuelako. Hala, hazten eta proposamen berri eta interesgarriak eskaintzen segitu ahal izango dugu, Mintzapraktika egitasmoa garatzen, Mintzakide-Gurasolagun-Parkealgun talde berriak martxan jartzeko, bai Saio Osagarri berriak antolatzeko, bisita gidatuak, antzerki saioak, guraso eta haurrendako saio ikusgarriak,…… eta gainera, aldi berean, zerga-pizgarri onuragarriak jasoko dituzu.
Zein onura dira horiek?
Norbanakoa baldin bazara, eskubidea izango duzu PFEZeko kuotan % 80ko kenkaria izateko zergaldi bakoitzean dohaintzan emandako lehenengo 150 euroetan, eta % 40koa gainerako ekarpenetan.
Eta horrek zer esan nahi du zehazki?
150 euro ematen badituzu, eskubidea izango duzu zure errenta-aitorpenean 120 euroko kenkaria izateko (150 euroren % 80). Hau da, errenta-aitorpenean 120 euro itzuliko dizkizute aurretik emandako 150 euroetatik.Hala, Iruñerriko Mintzakidek 150 euro eskuratuko ditu, baina egindako ekarpena 30 eurokoa izango da, besterik ez.
Eta nire enpresaren bidez lagundu nahi badut?
Zure ekarpen osoa kengarritzat joko da sozietateen gaineko zergan, eta, horrez gain, lehenengo 300 euroek eskubidea emango dute % 30eko kenkaria izateko Kuota Likidoan.
Zer jasoko dut dohaintza horien truke?
Legearen arabera, erakunde onuradunek ezin diote inolako kontraprestaziorik eskaini mezenasei, mezenas direla argitaratzetik harago. Dohaintzak garbiak eta sinpleak izan behar dira eta, ondorioz, ez dira kontuan hartzen etekin edo kontraprestazioren bat lortzeko helburuarekin egiten diren ekarpen ekonomikoak.
Zuk mezenas izateko interesa baino ez diguzu jakinarazi behar, baita egin nahi duzun ekarpenaren zenbatekoa ere, dela telefonoz, dela posta elektronikoz: mintzakide@topagunea.eus
Gu arduratuko gara beharrezko agiri guztiak betetzeaz.
Uda bukatu da eta honekin batera, Mintzakide egitasmoa bueltan datorkigu! Urriaren 22ra arte izena emateko epea zabalik egongo da.
HARTU, EMAN, ERAGIN. AURKEZPEN BIDEOA
Mintzakiden parte hartzeko arrazoiak asko dira: jende berria ezagutu, ahaztutako hizkuntza freskatu eta praktikatu, beste batzuei hori guztia lortzen lagundu… Azken finean baina, helburu nagusia euskaraz aritzeko ohiturarik ez dutenak ohitura dutenekin elkartzea da, euskaraz gozatu eta gozatuarazi lagun giro euskalduna sortuz.
Ohi bezala, mintzapraktika egitasmo honetan, edozeinek har dezake parte, berdin dio euskaldun berri, euskaldun zahar, euskaltegiko ikasle ohia edo euskaltegiko ikaslea izan. Astean tartetxo bat baduzu, batu zaitez Mintzakide mundura!
Izena emateko eskuorriak ohiko tokietan topatuko dituzue:
ANTSOAIN: Udaleko Euskara Zerbitzua ARANGUREN: Ibarreko Euskara Zerbitzua
ATARRABIA: Karrikaluze Elkartea. EGUESIBAR: Sarrigurengo Udala
BERRIOBEITI: Udaleko Euskara Zerbitzua BERRIOZAR: Udaleko Euskara Zerbitzua
IRUÑEA: Karrikiri Elkartea, Arturo Campion, Iruñezar eta Irrintzi Euskaltegiak eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala Hala ere, dagoeneko online bete daiteke matrikula!
MINTZATXOTX !!???? Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€ ???? Autobusez...
Maiatzaren 27an Mintza EgunaDonostian ospatuko dugu, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea dugu. Oro har, euskaltzale guztiak ospakizunean parte hartzera gonbidatuta daude. Mintzapoza elkarrekin praktikatzen jarraitzeko eta komunitatea trinkotzeko hitzordua izango da. Zatoz gurekin egun pasa!
Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Mintzatxotx eguna ospatuko dugu. Aurten Lekarozko Larraldea Sagardotegira joango gara, martxoaren 18an. Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Erreserba gauzatuko da ordainketa jasotzen dugunean!
Iruñerriko II. Mintzodromoa Datorren martxoaren 23an Iruñerriko euskaldunok hitzordua dugu arratsaldeko 18:30ean autobus geltoki zaharrean. Izena emateko epea dagoeneko zabalik labur.eus/mintzodromoa2023 estekan.
Azaroaren 9an ospatuko dugu kurtso hasierako topaketa, beste taldeetako mintzakideekin elkartzeko eta berriak ezagutzeko! 19:00tan LABAn izanen da (Iruñeko Gaztelu Plaza,2). Pintxo goxo goxoak eta Xabier Artiedaren bakarrizketa eta Saioa Zubiateren zuzeneko kontzertuaren konpainiarekin.
Ekaineko egun hauetan, Sanferminei begira egotea (edo ez), edota udako oporrak prestatzen aritzea, kurtso amaierara heltzear gaudenaren seinaleak dira! Horregatik 2021/2022 Mintzakide kurtsoari behar duen amaiera emateko, hurrengo ekainaren 17an (ostirala) LABAn elkartuko gara elkar ezagutzeko, berriz ikusteko eta disfrutatzeko!
▪️ 17:30tan Iruñeko aldezarrean bisita gidatua Kike Diez de Ulzurrun-en eskutik (izen ematea beharrezkoa hemen)
Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Txartelak webgune honetan dituzue salgai maiatzaren 30era arte.
Hogeita hamar urte betetzear dira Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zituenetik eta, gaur egun 6000 pertsonatik gora elkartzen dira Euskal Herri osoan astero euskarazko mintzapraktika egiteko; beste 1000 aritzen dira sarean. Azken bi urteetan sarea izan da momentu batzuetan elkartzen jarraitzeko aukera eman diguna, eta asko handitu da parte hartzea. Hain zuzen Mintza Egunean gurekin izango ditugu Mintzanet edo Jalgi hadi mundurako sareen bidez mintzapraktika egiteko elkartzen diren kideak ere, Munduko Mintzalagunen Topaketan.
Berrikuntza horretaz gain, aurtengo Mintza Egunak badu beste gehigarri bat ere. Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Gorrak federazioak pilotaje bat jarri dute martxan pertsona gor eta entzumen urritasuna duten pertsonek euskara praktikatu dezaten eta Mintza Egunean zeinu hizkuntzako interpreteak izango dira.
Jadanik lortu dugu Mintzalagunon sarea Lapurdira ere zabaltzea, Mintzaian elkartearen eskutik. 2015etik dihartute Hendaian euskalduna eta euskaltzalea bihurtzen, hainbat ekintza antolatuz eta momentu honetan 3 Mintzalagun talde dabiltza martxan Hendaian. Mintzalagunek sekulako ekarpena egiten diozue euskalduntzeari: taldean elkarrekin euskaraz arituz eta ohitura hori ingurukoengana zabalduz, hizkuntza ohituretan eraginez eta euskaraz aritzeko aukerak zabalduz. Horregatik, Hendaiako esperientzia baliagarria izan daiteke Lapurdiko beste herrietan ere egitasmoa martxan jarri eta iparraldeko euskalduntzean eragiteko.
Ekainaren 5ean Euskal Herriko txoko guztietara zabalduko dugu MintzaPoza praktikatzeko deia eta mingainak gustura astintzeko moduko egitaraua prestatu dugu!
Mintzapraktika zer den ezagutu nahi baduzu, euskaraz praktikatzeko aukera bila bazabiltza, zure herrian euskaraz gehiago egin dadin eragin nahi baduzu, ondo pasatzeko, elkar ezagutzeko…Zatoz Mintza Egunera!
12:00Ongi etorri ekitaldia,txisturaliekin eta Gaztelu Zahar abesbatzarekin.
12:30Aperitifa
13:00Hendaia ezagutzeko bisita gidatuak.2 bisita gidatu egiteko aukera izango dute bertaratuek, bat tren txikian egingo dugu eta bestea Andoni Etxarrirekin
14:25Bertsolariak
14:30Bazkaria
16:00Haurren txokoa Hainbat adin tartetako haurrek esperimentazio eta sormenerako aukera izango dute bazkal ondoren.
16:15Esker emate ekitaldia eta munduko Mintzalagunekin topaketa. Urtero bezala, Mintzalagun talde batzuk omenduko ditugu Horrez gain, munduko hainbat txokotatik jaira batuko diren euskaldunekin bat egingo dugu bazkal ondoren.
16:30MintzaPoza jolasa.
17:00Erromeria Imuntzo eta Belokirekin
AUTOBUSAK antolatu ditugu Hendaiara etortzeko. Zein hartuko duzu?