2023/2024 ikasturtea abian! izena eman!

2023/2024 ikasturtea abian! izena eman!

2023-2024 Ikasturte berria abian!
MINTZA TXOTX 2024

MINTZA TXOTX 2024

MINTZATXOTX !!???? Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€ ???? Autobusez...

read more

MINTZATXOTX 2024

MINTZATXOTX 2024

MINTZATXOTX !!????
Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€

???? Autobusez aterako gara bakoitza bere ingurutik. Eta 18.00etan aterako gara sagardotegitik herrietara itzultzeko.

????????‍♀ Arizkungo tolarera bixita egingo diogu (10€), aukerakoa da. Nahi ez duena Elizondon geratuko da.

????????Denak elkartu eta Lekarozeko Larraldea sagardotegira joango gara.

????????Bertan mintzapraktika egin, ongi pasatu eta buelta egingo dugu berriro ere gure herrietara.

Egun bikaina izango da! Animatu!!

Izena emateko. Azken eguna otsailak 11:
https://labur.eus/KteqZ

 

Mintza Eguna 2023

Mintza Eguna 2023

Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatuko dugu, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko  zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea dugu. Oro har, euskaltzale guztiak ospakizunean parte hartzera gonbidatuta daude.  Mintzapoza elkarrekin praktikatzen jarraitzeko eta komunitatea trinkotzeko hitzordua izango da. Zatoz gurekin egun pasa!

Eman Izena!

Mintzatxotx 2023

Mintzatxotx 2023

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Mintzatxotx eguna ospatuko dugu. Aurten Lekarozko Larraldea Sagardotegira joango gara, martxoaren 18an. Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Erreserba gauzatuko da ordainketa jasotzen dugunean!

Eman izena!

Iruñerriko Mintzakide-ren kurtso hasierako topaketa

Iruñerriko Mintzakide-ren kurtso hasierako topaketa

Azaroaren 9an ospatuko dugu kurtso hasierako topaketa, beste taldeetako mintzakideekin elkartzeko eta berriak ezagutzeko! 19:00tan LABAn izanen da (Iruñeko Gaztelu Plaza,2). Pintxo goxo goxoak eta Xabier Artiedaren bakarrizketa eta Saioa Zubiateren zuzeneko kontzertuaren konpainiarekin.