Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Mintzatxotx eguna ospatuko dugu. Aurten Lekarozko Larraldea Sagardotegira joango gara, martxoaren 18an. Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Erreserba gauzatuko da ordainketa jasotzen dugunean!
Ekaineko egun hauetan, Sanferminei begira egotea (edo ez), edota udako oporrak prestatzen aritzea, kurtso amaierara heltzear gaudenaren seinaleak dira! Horregatik 2021/2022 Mintzakide kurtsoari behar duen amaiera emateko, hurrengo ekainaren 17an (ostirala) LABAn elkartuko gara elkar ezagutzeko, berriz ikusteko eta disfrutatzeko!
▪️ 17:30tan Iruñeko aldezarrean bisita gidatua Kike Diez de Ulzurrun-en eskutik (izen ematea beharrezkoa hemen)
Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Txartelak webgune honetan dituzue salgai maiatzaren 30era arte.
Hogeita hamar urte betetzear dira Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zituenetik eta, gaur egun 6000 pertsonatik gora elkartzen dira Euskal Herri osoan astero euskarazko mintzapraktika egiteko; beste 1000 aritzen dira sarean. Azken bi urteetan sarea izan da momentu batzuetan elkartzen jarraitzeko aukera eman diguna, eta asko handitu da parte hartzea. Hain zuzen Mintza Egunean gurekin izango ditugu Mintzanet edo Jalgi hadi mundurako sareen bidez mintzapraktika egiteko elkartzen diren kideak ere, Munduko Mintzalagunen Topaketan.
Berrikuntza horretaz gain, aurtengo Mintza Egunak badu beste gehigarri bat ere. Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Gorrak federazioak pilotaje bat jarri dute martxan pertsona gor eta entzumen urritasuna duten pertsonek euskara praktikatu dezaten eta Mintza Egunean zeinu hizkuntzako interpreteak izango dira.
Jadanik lortu dugu Mintzalagunon sarea Lapurdira ere zabaltzea, Mintzaian elkartearen eskutik. 2015etik dihartute Hendaian euskalduna eta euskaltzalea bihurtzen, hainbat ekintza antolatuz eta momentu honetan 3 Mintzalagun talde dabiltza martxan Hendaian. Mintzalagunek sekulako ekarpena egiten diozue euskalduntzeari: taldean elkarrekin euskaraz arituz eta ohitura hori ingurukoengana zabalduz, hizkuntza ohituretan eraginez eta euskaraz aritzeko aukerak zabalduz. Horregatik, Hendaiako esperientzia baliagarria izan daiteke Lapurdiko beste herrietan ere egitasmoa martxan jarri eta iparraldeko euskalduntzean eragiteko.
Ekainaren 5ean Euskal Herriko txoko guztietara zabalduko dugu MintzaPoza praktikatzeko deia eta mingainak gustura astintzeko moduko egitaraua prestatu dugu!
Mintzapraktika zer den ezagutu nahi baduzu, euskaraz praktikatzeko aukera bila bazabiltza, zure herrian euskaraz gehiago egin dadin eragin nahi baduzu, ondo pasatzeko, elkar ezagutzeko…Zatoz Mintza Egunera!
12:00Ongi etorri ekitaldia,txisturaliekin eta Gaztelu Zahar abesbatzarekin.
12:30Aperitifa
13:00Hendaia ezagutzeko bisita gidatuak.2 bisita gidatu egiteko aukera izango dute bertaratuek, bat tren txikian egingo dugu eta bestea Andoni Etxarrirekin
14:25Bertsolariak
14:30Bazkaria
16:00Haurren txokoa Hainbat adin tartetako haurrek esperimentazio eta sormenerako aukera izango dute bazkal ondoren.
16:15Esker emate ekitaldia eta munduko Mintzalagunekin topaketa. Urtero bezala, Mintzalagun talde batzuk omenduko ditugu Horrez gain, munduko hainbat txokotatik jaira batuko diren euskaldunekin bat egingo dugu bazkal ondoren.
16:30MintzaPoza jolasa.
17:00Erromeria Imuntzo eta Belokirekin
AUTOBUSAK antolatu ditugu Hendaiara etortzeko. Zein hartuko duzu?
Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak LLindurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren APIRILAREN 9rako.
Iruñerriko mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Tolosa, Hernani , Lasarte, Donostiako, Hondarribia eta Irungo mintzalagunekin batera Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu APIRILAREN 9rako, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake.
Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Izena-emateko azken eguna MARTXOAREN 24a. Erreserba gauzatuko da ordainketa jasotzen dugunean!
NAFARROAKO ETA GIPUZKOAKO MINTZAPRAKTIKA EGITASMOEN SAGARDOTEGIA. HITZORDUA 12:30etan JARRI DUGU ETXALARREN BISITA GIDATUA EGITEKO SAGARDOTEGIRA IGO AURRETIK. AUTOBUSA + SAGARDOTEGIA 42€ SAGARDOTEGIA 33€ (autobusik gabe)
Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira.Erreserba gauzatuko da ordainketa jasotzen dugunean!
Saio Osagarri hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.
Sagardotegiko menua Bakailao frijitua piperrekin Bakailao tortilla Txuleta (450 g. pertsonako) Gazta, irasagarra eta intxaurra Sagardoa eta ardoa aukeran Kafea eta kopa aparte
+
AUTOBUSA
42€
Animatu zaitezte! Egun ederra pasako dugu Lesakan!
Pasa den larunbatean, abenduaren 4an, Durangoko Azoka bilakatu zen Euskal herriko hainbat txokotatik heldutako Mintzalagunen, Berbalagunen, Solaslagunen eta Mintzakideen topaleku
2018an antolatu zuen lehendabizikoz Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herriko Mintzaparktika egitasmoetako kideentzat egun pasa Durangora.
Euskaraldiaren lehen edizioa amaitu berri zen orduan eta, Egin Jauzi lelopean, Hondarribiko Abiyuan txarangarekin mintzapoteoa eginez, hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko mintzapraktika egitasmoetan parte hartzeko deia zabaldu zuten.
Baina bai orduan, baita aurten ere, Azoka bisitatzea izan da irteeraren oinarria. Batzuentzat Azoka bisitatu duten lehen aldia izan da eta horixe da irteera honen helburuetako bat: euskal sorkuntzaren plaza hau ezagutu eta euskarazko kultur eskaintza kontsumitzen hasteko bide ematea. Gainera, sortzaileak aurrez aurre ezagutzeko aukera paregabea izaten da Mintzalagunentzat. Aurten ere hauetako askoren lanak eta beraiek ezagutzeko aukera izan dute eta beraiekin hitz egiten ere izan dira:
Ibon Martin, Onintza Enbeita, Nabarraldeko kideak, Gatibuko kideak, Korrontziko Agus Barandiaran, Kalakanekoak. Eskerrik asko guztiei, sekulakoa da zuekin egun hau partekatzea!
Durangora iritsitakoan irteerako antolatzaileak banatutako MintzaPoza poltsak euskarazko produktuz bete zituzten bisitan zehar eta, horrela, irteeran, talde argazki elegantea atera genuen poltsak bete-bete!
Azokako bisita amaituta, lauko taldeetan banatu eta MintzaPoza ginkanan aritu ziren gero Durangon elkartutako lagunak. Mugikorrerako aplikazio baten bidez, hainbat proba egin zituzten Durangoko txokoak ezagutuz. Taldeak herri ezberdinetako kideekin osatu zirenez, elkar ezagutzeko aukera paregabea izan zen.
Ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten eta 2022rako planak ere egin ziren kafe orduan: otsaila/martxoan egingo dugu sagardotegia eta pentsatzen aritu ginen hura non egin, 2022ko Mintza eguna non izango den… Gogotsu daude Mintzalagunok berriz elkar topo egiteko ekintzaren batean eta arratsaldean bakoitza bere autobusera bideratu aurretik horrela agurtu zuten elkar: Sagardotegira arte!!!
Egun pasa polita Durangokoa, datorren urtean berriz!!