by mintzakide | Urt 23, 2024 | MINTZAKIDE, Mintzatxotx, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK, Txotx
MINTZATXOTX !!????
Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€
???? Autobusez aterako gara bakoitza bere ingurutik. Eta 18.00etan aterako gara sagardotegitik herrietara itzultzeko.
????????♀ Arizkungo tolarera bixita egingo diogu (10€), aukerakoa da. Nahi ez duena Elizondon geratuko da.
????????Denak elkartu eta Lekarozeko Larraldea sagardotegira joango gara.
????????Bertan mintzapraktika egin, ongi pasatu eta buelta egingo dugu berriro ere gure herrietara.
Egun bikaina izango da! Animatu!!
Izena emateko. Azken eguna otsailak 11:
https://labur.eus/KteqZ
by mintzakide | Eka 8, 2021 | EUSKALDUNON BILTOKI, MINTZAKIDE, Sailkatu gabea
Kaixo familia!
Uda honetan haurrentzako euskarazko tailerrak izanen ditugu Biltokin.
Uztailaren 19tik abuztuaren bukaerara 10:00etatik 13:00etara, 6 urtetik aurrerako haurrei eskainiak. Hiru hamabostaldi edukiko ditugu:
-Berdea 1 (Uztailaren 19, 21, 26 eta 28) EDO Berdea 2 (Uztailaren 20, 22, 27 eta 29). Landuko diren tailerrak: ekologia, animaliak, landareak eta sukaldaritza.
-Morea 1 (Abuztuaren 2, 4, 9 eta 11) EDO Morea 2 (Abuztuaren 3, 5, 10 eta 12). Landuko diren tailerrak: berdintasunean aske, zirkoan jolastuz, mozorroak eta sukaldaritza.
-Koloretsua 1 (Abuztuaren 16, 18, 23 eta 25) EDO Koloretsua 2 (Abuztuaren 17, 19, 24 eta 26). Landuko diren tailerrak: musikarekin jolastuz, kirolak, esperimentuak eta sukaldaritza
Zalantzak 682924039 Whatsappean. Hamabostaldi bakoitzaren prezioa, 40 euro; uda osoa, 100 euro. Izena emateko azken eguna: uztailaren 2a.
Udan haurrentzako tailerrak Biltokin
by Mintzakide Egitasmoa | Eka 8, 2021 | EUSKALDUNON BILTOKI, MINTZAKIDE, Sailkatu gabea
Kaixo familia!
Uda honetan haurrentzako euskarazko tailerrak izanen ditugu Biltokin.
Uztailaren 19tik abuztuaren bukaerara 10:00etatik 13:00etara, 6 urtetik aurrerako haurrei eskainiak. Hiru hamabostaldi edukiko ditugu:
-Berdea 1 (Uztailaren 19, 21, 26 eta 28) EDO Berdea 2 (Uztailaren 20, 22, 27 eta 29). Landuko diren tailerrak: ekologia, animaliak, landareak eta sukaldaritza.
-Morea 1 (Abuztuaren 2, 4, 9 eta 11) EDO Morea 2 (Abuztuaren 3, 5, 10 eta 12). Landuko diren tailerrak: berdintasunean aske, zirkoan jolastuz, mozorroak eta sukaldaritza.
-Koloretsua 1 (Abuztuaren 16, 18, 23 eta 25) EDO Koloretsua 2 (Abuztuaren 17, 19, 24 eta 26). Landuko diren tailerrak: musikarekin jolastuz, kirolak, esperimentuak eta sukaldaritza
Zalantzak 682924039 Whatsappean. Hamabostaldi bakoitzaren prezioa, 40 euro; uda osoa, 100 euro. Izena emateko azken eguna: uztailaren 2a.
Udan haurrentzako tailerrak Biltokin
by mintzakide | Eka 7, 2021 | MINTZAKIDE, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea
Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa!
Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.


Beraz, goizeko 11:00etan hasi ziren martxan Mintzalagunak, herrian zehar tipi-tapa, txokoz-txoko probak eginez. Lehiaketaren lehen zati horretan herri bakoitzeko talderik onena zein zen erabaki zen (puntu gehien atera zituena). Hondarribian Hitz eta Pitz taldeak irabazi zuen, baina finalera bakarrik joan ordez, herrian parte hartu zuen beste taldearekin, Mintzasaltserekin, indarrak batzea erabaki zuen. Ez hori bakarrik, herriko talde onenaren saria ere partekatu zuten!
Finala jokatzeko garaia ordubata inguruan heldu zen. Herri bakoitzeko talde onenak bildu ziren sarean eta Mintzalagunen inguruan zenbat dakiten erakutsi beharra izan zuten. Zinez ahalegindu ziren guztiak txuleta eta sagardo sorta etxeratzen eta azkenean Getxoko Berba taldeak irabazi zuen saria. Hondarribiako taldea izan zen bigarrena eta Gorbeialeko Mozkorlagunak podiumeko hirugarren postuan geratu zen.
MintzaPoza lehiaketako podiuma
Getxoko Berba taldea: irabazleak

Hondarribiako Aupa Hondarribia taldea: 2.postuan (Marisaltserak eta Hitz eta Pitz taldea indarrak batuta)


Gorbeialdeko Mozkorlagunak taldea: 3.postuan.

by mintzakide | 2024-01-23 | MINTZAKIDE, Mintzatxotx, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK, Txotx | 0 Comments
MINTZATXOTX !!???? Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€ ???? Autobusez aterako gara bakoitza bere ingurutik. Eta 18.00etan aterako gara sagardotegitik herrietara itzultzeko. ????????♀...
by mintzakide | 2023-05-09 | MINTZAKIDE | 0 Comments
Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatuko dugu, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. Euskal Herriko zein diasporako mintzalagun, mintzakide eta berbalagunek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko aukera paregabea dugu. Oro har, euskaltzale guztiak...
by mintzakide | 2023-02-21 | Txotx | 0 Comments
Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Mintzatxotx eguna ospatuko dugu. Aurten Lekarozko Larraldea Sagardotegira joango gara, martxoaren 18an. Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak,...
by mintzakide | 2023-02-21 | MINTZAKIDE, OSAGARRIAK | 0 Comments
Iruñerriko II. Mintzodromoa Datorren martxoaren 23an Iruñerriko euskaldunok hitzordua dugu arratsaldeko 18:30ean autobus geltoki zaharrean. Izena emateko epea dagoeneko zabalik labur.eus/mintzodromoa2023 estekan.
by mintzakide | 2022-10-31 | MINTZAKIDE | 0 Comments
Azaroaren 9an ospatuko dugu kurtso hasierako topaketa, beste taldeetako mintzakideekin elkartzeko eta berriak ezagutzeko! 19:00tan LABAn izanen da (Iruñeko Gaztelu Plaza,2). Pintxo goxo goxoak eta Xabier Artiedaren bakarrizketa eta Saioa Zubiateren zuzeneko...
by mintzakide | 2022-06-14 | MINTZAKIDE, OSAGARRIAK, SAIO OSAGARRIAK | 0 Comments
Ekaineko egun hauetan, Sanferminei begira egotea (edo ez), edota udako oporrak prestatzen aritzea, kurtso amaierara heltzear gaudenaren seinaleak dira! Horregatik 2021/2022 Mintzakide kurtsoari behar duen amaiera emateko, hurrengo ekainaren 17an (ostirala) LABAn...
by mintzakide | 2022-05-23 | MINTZA EGUNA, MINTZAKIDE, OSAGARRIAK, SAIO OSAGARRIAK | 0 Comments
Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Txartelak webgune honetan dituzue salgai maiatzaren...
by Mintzakide Egitasmoa | Urt 11, 2021 | MINTZAKIDE, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea
IRUÑERRIKO MINTZAKIDE ELKARREKIN.
EUSKARA BIZI, ERABILI!
Urrian ikasturtea hastearekinbatera, Mintzakide talde berriak sortu ziren. Urtarrilean komunitatearen sareak ehuntzen jarraituko du, bigarren izen emate deialdiari esker. Mintzalaguna euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da.
Izan ere, ekimenak euskaraz aritzeko gune eta uneak sortzen ditu. Astero taldean ordu betez herrikideekin mintzapraktika egiteko elkartzen dira. Urtean zehar, ekintza osagarrien bidez, gainerako kideak ezagutzeko aukera izaten dute. Zure herriko euskaldunekin esperientziak partekatzeko prest? Ez galdu aukera eta eman izena.
Taldeak ordutegi, adin, auzoa eta zaletasunak kontuan hartuz, hurrenez hurren, osatzen dira. Modu horretan parte hartzea erosoagoa da, aurrez aurrekoa edota ON-line guztion beharretara egokitzen saiatzen baikara. Hau da, guztiontzako erosoa den ordutegia, tokia eta plana eginez, egiten da mintzapraktika. Lagun giroan paseatu, kirola egin, mendira joan, kafetxo bat edo tragotxo bat hartu edo besterik gabe elkartu eta elkarren konpainia eta solasaldiaz gozatu.
*Koronabirusa dela eta, mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko ditugu.
Zure behar eta ahalmenaren arabera aukeratu dezakezu nola parte hartu nahi duzun Iruñerriko Mintzakide egitasmoan
nondik norakoak
Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko, euskara maila hobetzeko edota euskaraz gozatzeko ematen dute izen
- Mintzalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin euskaraz aritzeko elkartzen dituen programa da.
- Parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartuko dira paseoan, kafetegian, parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
Bi modutara parte har daiteke:
-
- Euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).
- Euskara praktikatuz (bidelaria)
Mintzalagun bihurtzeko baldintza bakarrak, euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira.
-
Elkarrekin! Euskara bizi, erabili. Parte hartu!
Gaur egun 7721 mintzalagun elkartzen gara.
Guztira 1222 taldek osatzen dute mintzalagunon sarea, komunitatea.
Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenak eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu. Modu honetan giro atsegin, hurbil eta parte hartzailea ziurtatzen da. Talde bakoitza astean behin biltzen da eta gutxienez ordu betez aritzen da mintzapraktikan.
Denbora faltarengatik edo bizitzen ari garen egoera berezi honengatik udaberrian MintzalagunOn sarea abiatu genuen. Hainbat plataformen bitartez Mintzapraktika taldeak osatuko ditugu. Astean behin, ordu batez, Bidelariak eta Bidelagunak baina zure etxeko erosotasunetik. Elkar zainduz, erantzunkizunez. Elkarrekin, euskara bizi, erabili.
by Mintzakide Egitasmoa | Eka 7, 2020 | BABESLEAK, MINTZAKIDE, MintzalagunON sarea, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK
Mintzapraktika arratsalde pasa entretenigarria elkarrekin! 
- Ekainaren 24an
- 18:30ean
- Jitsiren bidez
- Doan
Talde txikietan ( 4-5 pertsona) elkartuko gara eta giro atseginean egunerokotasuneko 3 gairen inguruan hitz egingo dugu.
Euskal Herri osoko Mintzalagunak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu Mintzodromoak.
Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/mintzodromoa
Parte hartu! Ez galdu aukera.
Mintzatuko gara elkarrekin ?
[wp-rss-aggregator exclude=”24370″]