IZAN ZAITEZ BIDELAGUN!

Euskara ikasten ari diren pertsonak lagundu nahi?

Euskararekiko ekarpena edota euskararen normalizazioaren alde eragin nahi?

Hauxe da zure aukera!

Izena eman mintzakiden BIDELAGUNA izateko. Bidelaguna ez da irakaslea, besterik gabe mingaina astintzen eta behar izatekotan akatsak zuzentzen dizkigun pertsona da. Beti ere, lagun artean eta modu informalean arituko gara bidelagun zein bidelarien artean.

 

Bidelagunentzako lagungarriak izan daitezkeen tresnak:

 

Euskarazko hitz eta esamolde berriak irakastea

  • Bertsolariek egindako bertsoak partekatzea 
  • Irakurketa, bertsolaritza eta abar sustatzea taldearen artean
  • Hiztegi berria idatzi etxean ikasteko, bai edo ez?
  • Lagun taldean bakoitzak ezagutzen duen espresioak aipatzen ditugu elkarrizketa batean ateratzen direnean

Taldeak motibatzea monotonian ez erortzeko

  • Egunkariko berriei heldu eta komentatu
  • Aurrez prestatzea beharrekoa! Planen ideia zaparradak
  • Gaiak prest eduki: asteburuko planak, notiziak, berriak, oporrak…
  • Ekitaldi kulturaletara elkarrekin joan (euskarazkoak)
  • Beste proposamenak egin: antzerkia, zinera joatea
  • Elkarrizketa lekuak tarteka aldatu betikotasunean ez erortzeko 
  • Gaiak bidelagunak eraman behar ditu? Nola sortu gaiak?
  • Motibazio falta, inork ez bultzatzea hizketaldia

Gatazken kudeaketa

  • Iritzi politikoetan gehiegi sakontzea
  • Aurreiritziak

Taldeak modu autonomoan funtzionatzea

  • Talde barruan rolak identifikatu behar
  • Bikoteka lan egitea beldurrak kendu asmoz. Bikoteak aldatuz noizbehinka

Taldekide guztiek berdintasunez hitz egin

  • Balizko etenaldietan, ixiluneetan nola jokatu, nola kudeatu. 
  • Taldekide oso hiztun bat nola moderatu
  • Hitz egiten ez duenari iritzia galdetu, erantzun errazetatik hasita
  • Taldekide guztien pendiente egon, elkarrizketak bideratu ixilago daudenei
  • Nola egin denek hitz egin dezaten eta hiztunari nola moztu?
  • Mintzalagunen artean jarrera lotsatia edota itxia. Beldurra

Zuzenketak bai edo ez? Noiz?

  • Euskaldun zaharrak askotan zorrotzegiak gara euskaldun berriekin eta horrek aurkako efektua sor dezake
  • Haiei galdetu zuzentzea nahi duten
  • Jariokortasuna ez moztu
  • Bestelakoan galdera moduan zuzendu
  • Bere mailarako lagungarria denean

Erdarara jotzeko joerari aurre egin

  • Hiztegia aberastu jokuen bidez 
  • Hitz bat ez ateratzearen ondorioz esaldiak gazteleraz bukatu
  • Azken errekurtsoa izaten saiatu bidelagun gisa
  • Euskaraz hasi eta erabat erdaraz bukatu
  • Pertsona batekin harremana hizkuntza batean sortu baduzu, ohitura hori aldatzea zaila da

Bidelagunen formakuntza txostenean saiatuko gara galdera edo oztopo hauei erantzune ematen.

Mintzakide bidelagunentzako txostena