Zer da Mintzakide?

Zer da Mintzakide?

  [ms_heading style=”border” color=”#dd3333″ border_color=”” text_align=”center” font_weight=”400″ font_size=”36px” margin_top=”0″ margin_bottom=”0″ border_width=”5px” class=”” id=””]ZUREKIN HITZ EGIN NAHI DUT[/ms_heading]
  [ms_image_frame src=”https://mintzakide.eus/wp-content/uploads/2015/09/txikia5.png” link=”http://goo.gl/forms/qEO3tchDxf” link_target=”_blank” class=”” id=””] Zer da mintzakide?
Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak
biltzeko programa da.
  Zertarako?
Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…
  Nola?
Astean behin: ordubetez, talde txikietan. Paseoan, kafetegian, parkean… Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, beste mintza-taldeekin koordinatuta.
Ekintza osagarriak: herriko gainontzeko mintzakide taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna…
  Parte hartzeko baldintza
Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
  …eta gurasolaguna?
Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen mintzakidearen aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.
  Epea: Irailaren 16tik urriaren 19ra
 Modua: Mintzapraktika behar dutenen kasuan 15 euroko kuota ordaindu behar da. Kuota 3035 0139 7513 9002 4599 kontu korrontean ordaindu behar da urriaren 26a baino
lehen, parte hartzailearen izen abizenak adieraziz kontzeptuan. Ordainagiria MINTZAKIDE bulegora edo hurrengo lekuetara  eraman edo bidali behar da, eta MINTZAKIDE TXARTELA eskuratuko duzu.
  Lekua:
Agoitz: Udaleko Euskara Zerbitzua
Antsoain: Antsoaingo Euskara Zerbitzua
Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua
Atarrabia: Karrikaluze elkartea
Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua
Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua
Burlata: Zaldualde Euskaltegia
Eguesibar: Sarrigurengo Udala
Iruñea: Karrikiri elkartea, Arturo Campion, Iruñezar eta
Irrintzi euskaltegiak eta Iruñeko Hizkuntza eskola ofiziala.
Uharte: Zubiarte euskaltegia
Xulapain: Markalaingo Udala
Zizur Nagusia: Udaleko Euskara Zerbitzua

Aldaketez eta proiektu berriez betetako ikasturtea izango  da. Besteak beste Mintzakide txartela, Mintzakide webgune berria sare sozialarekin,…..; eta guztioi ahalegin handiagoa egitea eskatuko digu.

[ms_image_frame src=”https://mintzakide.eus/wp-content/uploads/2015/09/txikia5.png” link=”http://goo.gl/forms/qEO3tchDxf” link_target=”_blank” class=”” id=””] sakatu irudian izena emateko!

ZUREKIN HITZ EGIN NAHI DUT.

ZUREKIN HITZ EGIN NAHI DUT.

EUSKALDUNA NAIZ!

Zer da Mintzakide?

[ms_popover title=”Zer da Mintzakide?” triggering_text=”” trigger=”click” placement=”top” class=”” id=””]Zer da Mintzakide? Zer da Iruñerriko eta Agoitzko Mintzakide? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartzen dituen egitasmoa.[/ms_popover]

  • Zer da Iruñerriko eta Agoitzko Mintzakide? Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartzen dituen egitasmoa.
  • Nola funtzionatzen du? 
      • MINTZAKIDE TALDEAK:
  • 4- 6 laguneko taldeak sortzen dira.
  • Ahal den heinean BIDELAGUN bat egoten da (euskaraz ondo moldatzen den pertsona) talde guztietan. Bidelaguna ez da irakaslea, beste taldekide bat da eta ikasten ari direnei laguntzeko aritzen da mintzapraktika programa honetan.
  • Taldeak gutxienez astean behin ordubetez elkartzen dira.
  • Normalean taberna batean elkartzean dira (taldeek lekua erabakitzeko askatasun osoa dute).
    • SAIO OSAGARRIAK:
  • Ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen dira mintzalagun taldeak elkarren artean ezagutzeko, Iruñerriko eta Agoitzko euskaldunon sarea handitze asmoz.
    • Zeintzuk dira helburuak?  
  • euskaraz mintzatzeko jarioa lantzea
  • euskaraz mintzatzeko motibazioa handitzea
  • euskaraz aritzeko ohitura txertatzea
  •  harreman sare euskaldun berriak sortzea
  • Iruñerriko eta Agoitzko euskal giroa ezagutaraztea

IZENA EMAN!

  •  Iruñerriko Mintzakide:
  • 2004an Iruñerriko euskalgintzaren eta beste hainbat eragileren ekimenez Iruñerriko Mintzakide Egitasmoa abian jarri zen.
  • Aurreko Ikasturtean 700 bat Mintzakide inguru aritu ziren Iruñerriko Mintzakide egitasmoan.
  • Gurasolagun  aldaeran, guraso taldeak  taldeak biltzen dira.
  • Harrematarako: 948 33 08 68 / 674351715 edo pasa zaitzez gure bulegotik!
 MINTZAKIDE EGITASMOA
 Ribed Parkea 1 -3 bulegoa
  31610 ATARRABIA.