by Mintzakide Egitasmoa | Eka 21, 2014 | Sailkatu gabea
.MENDIKO NATUR ATERALDIA EZKABA MENDIAN
Txangoan Andoni Roperok Ezkabako naturari buruzko azalpenak emanen ditu.
Goizako 9:30ean abiatuko gara Lantzeluetik.
12etarako itzuliko gara.
OSO INTERESGARRIA!
by Mintzakide Egitasmoa | Eka 7, 2014 | Sailkatu gabea
Mintza Eguna izan zen larunbatean Izarran
Euskal Herri osotik joandako mintzalagunak elkartu ziren (maiatzak 31) Izarran (Urkabustaiz). Goizean hasita, egun osoko egitaraua izan zuten, eta eguraldi nahasia ez zen traba izan ondo pasatu, lagunekin elkartu eta mingainak zein gorputzak astintzeko!
Goizeko 11:00etan heldu ziren lehen mintzalagunak Izarrara. Herriko frontoian zain zituzten joaldunak, txalapartariak, bertsolariak eta dantzariak, harrera egiteko. Gainera, eskualdeko mintzalagun batzuek antzerki labur bat egin zuten, euskaldun izateari buruzko umorezko hausnarketa eginez. Ostean, nola ez, sabelak berotzeko hamaiketakoa izan zen.
Ongi etorria
Herriko dantzariak, ongi etorrian
Mintzalagunen antzerkia
Mokadutxoa eginda, bi aukera izan zituzten mintzalagunek: askok mendi ibilaldia egin zuten herriko mendi taldeko kideekin, eta beste batzuek jolas mintzodromoa egin zuten frontoian. Izarra ezagutzeko altxorraren bila jolasa prestatu zieten herriko mintzalagunek!
Mendi ibilaldia
Jolas mintzodromoa
Geroago, mintzalagun guztiak elkartu eta bertso-poteo-kalejira izan zuten Izarran zehar. Ez zen erraza izan artaldea bazkarira bideratzea!
Bazkaria
Bazkaria
Bazkalostean, Mintza Egunean ohitura bihurtu den sari banaketa izan zen. Mintzalagun egitasmoetan ahalegin berezia edo aipagarria egiten duten lagun batzuek jasotzen dute saria Mintza Egunean, eta aurtengoan bi lagun taldek jaso dute: Gasteizko gaztelagun talde batek, eta Zuiako mintzalagunek. Merienda edo afaria bat egiteko, Arabako produktuz osatutako saski bana jaso zuten, on egin!
Sari banaketa – Gasteizko gazteak
Zuiako mintzalagunak. Eskerrik asko egindako lanarengatik!
Arabako produktuz osatutako saskia
Esperientzia berriak izateko eguna ere bada Mintza Eguna. Horregatik, Zuiako mintzalagun eta herritarrek
edalontziekin musika sortzeko ariketa antolatu zuten (adibidea:
cup song, Altsasuko ikastola). Ez da erraza erritmoa lortzea, baina denak saiatu ziren Mintza Eguneko edalontziekin: gazteak eta gazteagoak

“Cup song” modan jarri da gazteen artean
Izarrakoen laguntzarekin hartu zuten erritmoa
Eta eguna borobiltzeko, Parradust taldearekin dantzaldia izan zuten!
Gero eta lagun gehiago animatu ziren dantza egiten
Herriko mintzalagun eta euskaltzaleek lan handia egin zuten MINTZA EGUNA antolatzen, eta zalantzarik gabe, ongi etorri ezin hobea egin zieten gainontzeko mintzalagunei. Eskerrik asko!!!
Jaso ditugun argazkiak
hemen ikus ditzakezue. Eta azkenik, herri batzuetako mintzalagunen blogetan jarri dituzten albisteak ere ikusgai jarri ditugu:
Uda ona pasa mintzalagunak!
– See more at: http://www.mintzalaguna.org/mintza-eguna-izan-zen-larunbatean-izarran/#sthash.FSBTUJPR.dpuf