Mintza Egun bizi-biziaren kronika iruditan

Mintza Egun bizi-biziaren kronika iruditan

  

Euskararen, jaiaren eta bizitasunaren marka utzi zuten Euskal Herri osotik etorritako mintzalagunek maiatzaren 14an! Eguna eguraldi kaxkarrarekin esnatu zen arren, orduak aurrera joan ahala, giroa berotuz joan zen eta arratsaldeko erromerian zapi gorriak airean ibili ziren jaira hurbildutako guztiak. Atarrabian nabaritu zen haien falta 19:00ak aldera, Mintzalaguna beraien herrietara bueltan abiatu zirenean.

Datorren urtean errepikatzeko gogoz geratu ei ziren berriz ere… ez da harritzekoa, Mintza Egunak bai baitu magia berezi bat, 365 egunez euskara erabiziz aritzen diren solas, mintza, berba lagunak erabat harrapatuta dituena. Non izango ote da 2017koa?

Aurtengo Mintza Egunaren kronika iruditan ikusi nahi?

Hemen dituzue bi lotura nahi beste argazki ikusi, zabaldu eta jaisteko:

  • Topagunean bildu ditugun argazkiak (eta gehituz joango gara) hemen 
  • Solasgunen jarri dituztenak hemen. 

IMG_20160514_174000W

IMG_20160514_160002W

IMG_20160514_155900W

IMG_20160514_151851

IMG_20160514_130623

IMG_20160514_123326

“Besta Jira” XIX. Argazki Lehiaketa

“Besta Jira” XIX. Argazki Lehiaketa

“Besta Jira” XIX. Argazki Lehiaketa

“Besta Jira” XIX. Argazki Lehiaketa

Oinarriak

1.- Atarrabiako Udalak, Kultura Zerbitzuaren bitartez, “Besta Jira” XIX. Argazki Lehiaketa iragartzen du. Hiru modalitate izanen dira: zuri-beltzean, koloretan eta herriko gaiak.
13-certamen fotografía Besta Jira (1º color)2.- 16 urtez goitiko edonork parte ahalko du.
3.- Lanen gaia librea izanen da zuri-beltzeko eta koloretako modalitateetan. Orijinalak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan beharko dute. Argazkiak 50 x 40 cm-ko euskarri zurrunean muntatuak aurkeztuko dira.
4.- Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez modalitateko.
5.- Bi sari emanen dira hiru modalitate bakoitzeko: 200 euroko lehen saria eta 100 euroko bigarren saria.
6.- Argazkiak Atarrabiako Kultur Etxean (Kale Nagusia, 38) aurkeztuko dira 2014ko urriaren 13tik azaroaren 14ko 21:00ak arte.Lan bakoitzaren atzealdean beronen izenburua ipiniko da. Era berean, kanpoaldean lanaren izenburua idatzita agertuko den kartazal itxi batean egileari buruzko datuak (izen-abizenak, telefonoa), argazkiaren izenburua eta NANaren fotokopia erantsiko dira. Ez dira onartuko, atzealdean egilearen identifikazioa (izen-abizenak) agerian dituzten lanak.
7.- Epaimahaia Jose Mª Ballesta, Adolfo Lacunza, Paco Ocaña eta Juantxo Oskoz argazkilariek osatuko dute. Epaimahaiburua Kultura Zinegotzia izanen da eta Udalaren kultura teknikaria izanen da idazkari, hitzarekin baina botorik gabea. Epaimahaiak sariak eman gabe utzi ahalko ditu eta honen erabakia apelaezina izanen da.
8.- Saritutako argazkiak Udalaren jabetzara pasako dira. Lanen eskubideak Udalak izanen ditu. Beraz eskubidea luke lanen erreprodukzioak irabazpiderik gabeko ekimenetan erabili ahal izateko betiere egilearen izena aipatuz.
9- Udalak bere gain hartzen du, hala erabakitzen badu 2015eko otsailaren 10a baino lehen aurkeztutako argazkiak erakusketan jartzeko eskubidea.
10.- Argazkiak ongi zainduko dira. Hala ere Udalak ez du bere gain hartzen suerta daiteken inolako kalteren erantzukizunik. Argazkiak ez zaizkie itzuliko egileei eta bi hileko epea dute, 2015eko martxoaren 1etik aurrera, lanak jasotzeko.
11.- Lehiaketan parte hartzeak oinarrien onarpena suposatzen du.
Soilik 5 egun falta zaizkigu EuskaldunON asteari hasiera emateko, ez ezazu galdu Karrikaluze Elkarteko kideok prestaturiko egitarau zabala!!!!

Soilik 5 egun falta zaizkigu EuskaldunON asteari hasiera emateko, ez ezazu galdu Karrikaluze Elkarteko kideok prestaturiko egitarau zabala!!!!

Geure hizkuntzak har dezala arnas!

Hala dio kanta zaharrak, eta horixe da gure herriko euskalgintzak urteetan egin
duen lana. Kanta zaharra da Oskorrirena, alafede, 30 urteren bueltan baitabil,
eta urte horietan guztietan izugarri aldatu da euskararen eta euskaldunen
egoera gure herrian. Zoritxarrez, aldakuntza horretan dena ez da urre izan.
Hiztun berriak sortzearekin, hiztun zaharrak alfabetatzearekin eta euskararen
nolabaiteko ofizialtasunarekin euskararen geroa ziurtatuta zegoela amestu genuen;
geure hizkuntzak erraz arnas hartuko zuela uste baikenuen. Gauzak, ordea,
zailagoak izan dira, eta oztopoak gaindituz normaltasunaren bidea egiten ikasi
dugu.

Bide horretan hainbat gauza ikasi ditugu, besteak beste, hizkuntza minorizatuen
erabilerak dituen baldintza korapilatsuak. Izan ere, jarduera soziala den
aldetik, hizkuntza bat erabiltzeko -gure kasuan, jendaurrean euskaraz
aritzeko-, hiztunez gain, beste baldintza batzuk behar dira komunikazioa
etengabe euskaraz gauzatu dadin: gaia interesekoa izatea;
parte hartzaile gehien-gehienak euskaldunak izatea; hiztunek hizkuntza
gaitasun bertsua izatea (jorratzen den gaia eroso segitzeko); eta pertsonaren
batek hizkuntza lidergoa hartzea. Gaia interesgarria izatea oso beharrezkoa da,
gaia baita batzen gaituena; zerbait komunikatu nahi dugu, eta ez bakarrik
hizkuntzari gorazarre egin. Bestalde, hiztun guztiok ez dugu hizkuntza gaitasun
bera, eta hala, adierazpen eta hiztegiaren mugek hizkuntzaz aldatzera behartzen
al gaituzte. Bukatzeko, lider batzuk egotea beharrezkoa da zailtasunen aurre
egiteko (oroit gaitezen kantari eta idazleen paperaz 80ko hamarkadan euskararen
prestigioa goratzeko orduan)

Espero dugu aurtengo Euskaldun On asteak baldintza horiek guztiak betetzea:
gaiak oso anitzak izan ohi dira (musika, antzerkia, hitzaldiak…); liderrak
ere ez dira falta gure herrian, erreferentziazko pertsonak dira, bai beren
jardueretan baita hizkuntzaren erabileran ere; eta amaitzeko, euskaraz aritzeko
gogoa dutenak ez zaizkigu orain arte falta izan, erruz hurbildu baitira
Atarrabiako Udaletxe plazara arnas hartzera udako arratsalde eta gau goxoetan.

Halere, Udaletxe plazan sortu diren landare gazteak aste bakar bateko udako
amets polit batean gera ez daitezen, urte osoan zaindu eta ureztatu behar
ditugu, gure herriko atmosfera oxigenoz bete eta fruitu asko eman ditzaten.

               
               
               
               
               
    Ongi etorri 2014ko EuskaldunON astea!

Egitaraua: sakatu hemen