Mintza Egun bizi-biziaren kronika iruditan

Mintza Egun bizi-biziaren kronika iruditan

  

Euskararen, jaiaren eta bizitasunaren marka utzi zuten Euskal Herri osotik etorritako mintzalagunek maiatzaren 14an! Eguna eguraldi kaxkarrarekin esnatu zen arren, orduak aurrera joan ahala, giroa berotuz joan zen eta arratsaldeko erromerian zapi gorriak airean ibili ziren jaira hurbildutako guztiak. Atarrabian nabaritu zen haien falta 19:00ak aldera, Mintzalaguna beraien herrietara bueltan abiatu zirenean.

Datorren urtean errepikatzeko gogoz geratu ei ziren berriz ere… ez da harritzekoa, Mintza Egunak bai baitu magia berezi bat, 365 egunez euskara erabiziz aritzen diren solas, mintza, berba lagunak erabat harrapatuta dituena. Non izango ote da 2017koa?

Aurtengo Mintza Egunaren kronika iruditan ikusi nahi?

Hemen dituzue bi lotura nahi beste argazki ikusi, zabaldu eta jaisteko:

  • Topagunean bildu ditugun argazkiak (eta gehituz joango gara) hemen 
  • Solasgunen jarri dituztenak hemen. 

IMG_20160514_174000W

IMG_20160514_160002W

IMG_20160514_155900W

IMG_20160514_151851

IMG_20160514_130623

IMG_20160514_123326

Badator Mintza Eguna!

Badator Mintza Eguna!

Mintza Eguna 2016 Atarrabia

Aurtengo Mintza Eguna Atarrabian izango da, maiatzaren 14ean. Euskal Herri osoko mintzalagunentzako egun pasa antolatu dute bertako Mintzakideak eta  Karrikaluze elkartea, eta plana zehatz kontatu digute:

Goizeko 11:00 aldean, ongi etorri ekitaldia izanen da Atarrabiako udaletxe plazan. Paz de Ziganda Ikastolako, Idoskia dantzari txikiak parte hartuko dute bertan, gure herriko dantzari txikien trebezia inoiz ikusi ez dugun bezala ikusteko aukera paregabea. Horrekin batera, Euskal Herriko txoko guztietatik datozen mintzalagunei hamaiketakoa eskainiko zaie.

11:45etan, herria edo ingurua ezagutzeko bi ibilbide antolatu ditugu, Karrikaluze Euskara Elkartearen eskutik:

A) Atarrabiako Pilategia eta San Andres errota.

molino_san_andres_02

San Andres Errota

OhianaB) Atarrabia altueratik: Ohiana Mendia , Ultzama eta Arga ibaiek besarkatuta, mendixka bat gailentzen da Iruñerriko mugetan, Arre, Uharte eta Atarrabiaren artean. Bide atsegin batean gora, gailurrera igotzeko aukera ere badago eta bertan Uharteko gazteluaren aztarnak ikusiko ditugu.

 

Goizeko ibilbidetxoaren ondotik, elkartu eta kalejira Triki poteoa eginen da, Atarrabiako Karriketatik.

15:00etan, Herri bazkaria Udaletxe plazan.

Bazkalostean, esker emate ekitaldia izanen da Mintzalagun egitasmoan lan berezia egin duten kideei eskerrak emateko.

Azkenik, partaideak dantzan eta kantuan jarriko dituen Erromeria  izanen dugu Trikidantz taldearekin.

Bazkarirako izen ematea maiatzaren 12a arte egin daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein Karrikaluze Euskara elkartea edota Karrikiri Euskara elkartearen  bidez.

EMAN IZENA Maiatzaren 12a baino lehen! Klikatu HEMEN

Bazkariko txartelak 17€ balio du eta autobusa 5€. Menu berezia behar dutenek aldez aurretik jakinarazi behar dute.

Hiru autobus antolatu ditugu egun osoko festara joateko . Asmoa da 11:00etan Atarrabian egotea eta 18:30- 19:00 aldera Atarrabiatik irtetea. Hauek dira ibilbideak:

  1. Getxo, Derio, Bilbo, Izarra /Atarrabia.
  2. Eibar, Bergara, Arrasate, Gasteiz /Atarrabia.
  3. Donostia, Hondarribia, Lesaka /Atarrabia.

Ez eutsi tentaldiari, animatu eta etorri Mintza Egunera!

 

Atarrabiako Karrikaluze Elkarteak antolatutako ‘Sasi aste Kulturala 2015’ hilaren 25etik 27ra burutuko da.

Atarrabiako Karrikaluze Elkarteak antolatutako ‘Sasi aste Kulturala 2015’ hilaren 25etik 27ra burutuko da.

Atarrabiako Karrikaluze Elkarteak antolatutako ‘Sasi aste Kulturala 2015’ hilaren 25etik 27ra burutuko da. 

Martxoaren 25ean, hamabigarrenez helduko da LABURBIRA, film laburren zirkuitua, euskarazko zinemagintzaren perla txikiak ikus-entzuleei eskaintzera.

Eskuorri portada

Zortzi lan ikusgai, zortzi lan ezberdin; euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizio honetan. Ordu eta laurden inguruko emanaldia da; lasai eseri eta gozatu!

20:00etan Atarrabiako kultur etxean. Dohainik

Martxoaren 26an MIRARI ZORIGAIZTOKO LURRALDEAN antzezlana ikusteko aukera izango dugu, Atikus taldearen eskutik, 20:00etan Atarrabiako Kultur Etxean.

Sarrerak aldez aurretik Karrikaluzen salgai egongo dira eta egunean bertan kultur etxean 19:30etatik aurrera. Sarrera 3€

 

Martxoaran 27an, MUNDUKO SUKALDARITZA TAILERRA ETA AFARIA, izango duguTxirimiri elkartean 20:00etan. 12€ (Karrikaluzeko bazkideak 10€) truk, munduko sukaldaritza modu erraz eta dibertigarrian gerturatu nahi zaie tailerra eta afarian parte hartzen dutenei. Izena emateko hurbildu zaitezte Karrikaluzeko bulegora edota telefonoz apuntatzeko aukera ere badago (tlf 685115756).Gehienez 20 pertsona.

 

BERTSO AFARIA Julio Soto eta Aimar Karrikarekin. Otsailaren 27an Atarrabiako Etxebeltza elkartean

BERTSO AFARIA Julio Soto eta Aimar Karrikarekin. Otsailaren 27an Atarrabiako Etxebeltza elkartean

Otsailaren 27an, Atarrabiako Etxebeltza elkarteanBertso
afaria ospatuko dugu Julio Soto eta Aimar Karrika bertsolariekin.


Zita
Atarabiako Etxebeltza elkartean izango da gaueko 21:30ean eta sarrerek 15€ko
prezioa izango dute. 

Zurea eskuratu nahi izanez gero, Karrikaluzen eta Basajaun
tabernan izango ditugu salgai datorren asteazkenera arte.
“Besta Jira” XIX. Argazki Lehiaketa

“Besta Jira” XIX. Argazki Lehiaketa

“Besta Jira” XIX. Argazki Lehiaketa

“Besta Jira” XIX. Argazki Lehiaketa

Oinarriak

1.- Atarrabiako Udalak, Kultura Zerbitzuaren bitartez, “Besta Jira” XIX. Argazki Lehiaketa iragartzen du. Hiru modalitate izanen dira: zuri-beltzean, koloretan eta herriko gaiak.
13-certamen fotografía Besta Jira (1º color)2.- 16 urtez goitiko edonork parte ahalko du.
3.- Lanen gaia librea izanen da zuri-beltzeko eta koloretako modalitateetan. Orijinalak, argitaratu gabeak eta saritu gabeak izan beharko dute. Argazkiak 50 x 40 cm-ko euskarri zurrunean muntatuak aurkeztuko dira.
4.- Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez modalitateko.
5.- Bi sari emanen dira hiru modalitate bakoitzeko: 200 euroko lehen saria eta 100 euroko bigarren saria.
6.- Argazkiak Atarrabiako Kultur Etxean (Kale Nagusia, 38) aurkeztuko dira 2014ko urriaren 13tik azaroaren 14ko 21:00ak arte.Lan bakoitzaren atzealdean beronen izenburua ipiniko da. Era berean, kanpoaldean lanaren izenburua idatzita agertuko den kartazal itxi batean egileari buruzko datuak (izen-abizenak, telefonoa), argazkiaren izenburua eta NANaren fotokopia erantsiko dira. Ez dira onartuko, atzealdean egilearen identifikazioa (izen-abizenak) agerian dituzten lanak.
7.- Epaimahaia Jose Mª Ballesta, Adolfo Lacunza, Paco Ocaña eta Juantxo Oskoz argazkilariek osatuko dute. Epaimahaiburua Kultura Zinegotzia izanen da eta Udalaren kultura teknikaria izanen da idazkari, hitzarekin baina botorik gabea. Epaimahaiak sariak eman gabe utzi ahalko ditu eta honen erabakia apelaezina izanen da.
8.- Saritutako argazkiak Udalaren jabetzara pasako dira. Lanen eskubideak Udalak izanen ditu. Beraz eskubidea luke lanen erreprodukzioak irabazpiderik gabeko ekimenetan erabili ahal izateko betiere egilearen izena aipatuz.
9- Udalak bere gain hartzen du, hala erabakitzen badu 2015eko otsailaren 10a baino lehen aurkeztutako argazkiak erakusketan jartzeko eskubidea.
10.- Argazkiak ongi zainduko dira. Hala ere Udalak ez du bere gain hartzen suerta daiteken inolako kalteren erantzukizunik. Argazkiak ez zaizkie itzuliko egileei eta bi hileko epea dute, 2015eko martxoaren 1etik aurrera, lanak jasotzeko.
11.- Lehiaketan parte hartzeak oinarrien onarpena suposatzen du.