40. Nafarroaren egunerako egitarau oparoa prestatu du Basaizea elkarteak. Aurten ere ez dira faltako dantzariak, txistulariak, erraldoiak, kantariak egun osoan zehar. Desfile ikusgarria, urtero bezala 11:00etan irekiko du egun osoko egitaraua eta Anita Parker eta Tiry ta Terry kontzertuekin amaiera emango diote 40. Nafarroaren Egunari.
Gure egitaraua Nafarroaren egunerako
Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Nafarroaren egunera joango gara. Egun osoko ateraldia izanen dugu eta joan etorri egiteko autobus zerbitzua ere egongo da.
11:00ak aldera Izpegiko lepora iritsiko gara, bertan hamaiketako jan eta nahi duenak Baigorrira oinez jaistekoaukera izanen du. Ondoren Baigorrin, egun pasa ederra egingo dugu (poteatu, bazkaldu, kantatu, kontzertuak ikusi…). Azkenik, alai-alai, 20:00tan buelta egingo dugu.
Bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio Osagarri hauak erabat parte-hartzaileak izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.
Informazio osoa eta izen-emateak: hurrengo irudian sakatu.

