Berriobeitiko Zendearen VIII. Euskararen Astea. Prentsa oharra

Berriobeitiko Zendearen VIII. Euskararen Astea. Prentsa oharra

Euskararen Astea. Prentsa oharra

Hauxe da Berriobeitiko Zendean antolatzen den VIII. Euskararen Astea eta Jaia. Festa honen jatorria 2008. urtean dago.
Festaren helburuak hauek dira:
Zendean euskararen erabilera sustatzea eta herritar euskaltzale berriek eta zaharrek elkar ezagutzea dugu helburu, eta guztia testuinguru ludiko batean.
Horrekin batera, gure bazterrak eta historia ezagutzera eman nahi ditugu, eta aldi berean, gure herrietan euskarak utzi duen ondarea aintzatetsi, mendeetan zehar hizkuntza erabiliena izan baita, eta gaur egun ere bizirik baitago gure artean.
Euskararen Jaia antolatzeko Batzorde Irekirako deia egiten da eta herritar guztiak gonbidatuta daude. Aurten, Udal Euskara Zerbitzuarekin batera, antolaketa lan hauetan, eratu berri den “Berriobeitiko Euskaltzaleen Sarea” elkarteak parte hartu du.  Ondoren, 2016ko Euskararen Astearen egitaraua igortzen dizuegu, ahal baduzue, honen
berri eman dezazuen.
Euskararen Eguna, Ekainaren 4n ospatuko da Berriobeitiko zendeako Ballariain herrian.
Aurretik, baina, hainbat jarduera izanen dira zendeako beste herritan.

 BERRIOBEITIKO ZENDEAREN EUSKARAREN ASTEA

 BESTELAKO JARDUERAK

EUSKARAZ BIZI-KLETA MARTXA
Eguna: Maiatzak 29 (igandea)
11:00etan Irteera eta bukaera: Lozako plaza. Hamaiketakoa Larragetan
IPUIN KONTALARIA
Patrizia Enerizen eskutik
Eguna: Maiatzak 31 (asteartea)
18:00etan Aitzoaingo Kontzeju Etxean
EUSKAL MINIDISKOTEKA
Eguna: Ekainak 1 (asteazkena)
19:00etan Artika Berriko plazan
HITZALDIA
“Nolakoa zen gure zendeako euskara?” Koldo Artolaren eskutik
Eguna: Ekainak 2 (osteguna)
19:00etan Berriogoitiko Kontzeju Etxea
EUSKARAREN INGURUKO ERAKUSKETA
Egunak: Ekainaren 6tik 30era
Artikako Kultur Etxean

EUSKARAREN EGUNA BALLARIAIN, EKAINAK 4

Egun osoan: Erakusketa Kontzeju Etxean
Goiz osoan: Txokoa: argazkiak egiteko
11:30 JAIAREN HASIERA
11:30 HERRI DANTZAK. ZENDEAKO FANFARREA. BERRIOGOITIKETA ARTIKAKO ERRALDOIAK ETA KILIKIAK.
12:45 HERRI KIROLAK HAURRENTZAT
14:00 HAURREN HERRI BAZKARIA / Comida popular de los niños/as14:30 HELDUEN HERRI BAZKARIA
15:00-19:00 HAURRENTZAKO PUZGARRIAK ETA JOLASAK
16:30 TALOAK EGITEKO HAURRENTZAKO TAILERRA
16:30 BAZKALONDOKO KANTALDIA ‘ZINDIKU’ TALDEAREKIN
18:00 HELDUDEN SOKATIRA
18:30-21:30 DANTZALDIA ‘THE TRIKITEENS’ TALDEAREKIN
21:30 BOKATAK JAI-GUNEAN
22:00etik aurrera: Festak jarraituko du Ballariango elkartean
*txartelak aldez aurretik salgai, Artikako kultur etxeko kafetegian eta Berriobeitiko Erabilera anitzeko eraikinaren tabernan maiatzaren 31a arte.

Berriobeitiko Euskara Zerbitzua
euskara@berriobeiti.eus
Tel. 634515384 / 948 303129

http://www.berrioplano.es/eu/inicio/

 

Maiatzaren 31tik aurrera euskararen astea Berriobeitin. Egitarau osoa.

Maiatzaren 31tik aurrera euskararen astea Berriobeitin. Egitarau osoa.

 Maiatzaren 31tik aurrera ekimen ugari izanen ditugu Zendean eta Ekainaren 6an Euskararen Eguna Berriobeitin.
“EUSKARAZ BIZI-KLETA” MARTXA
Eguna: maiatzak 31 (igandea) I Ordua: 11:00
Irteera: Berriobeitiko Pilotalekutik
“Hamaiketakoa” Oteitzan
IPUlN KONTALARIA
Zoila Berastegiren eskutik
Eguna: ekainak 3 (asteazkena) I Ordua: 18:00
Tokia: Berriogoitiko Kontzeju Etxea
l’NOLAKOA lEN BERRIOBEITIKO EUSKARA?”
Hitzaldia Gorka Lekarozekin
Eguna: ekainak 4 (osteguna) I Ordua: 19:30
Tokia: Aitzoaingo Kontzeju Etxea
EUSKARA PLAZARA
Guraso eta haurrentzako jolasak plazan
Eguna: ekainak 5 (ostirala) I Ordua: 17:30-19:00
Tokia: Artika Berriko plazan
ARGAZKIERAKUSKETA
2014ko Euskararen Jaian egindako argazkiak
bidali, aurtengo erakusketa egiteko
Epea: Ekainaren 2ra arte
Bidali hona: euskara@berrioplano.es
ANTOLATZAILEAK:
Berriobeitiko Udala eta Zendeako herritarrak
LAGUNTZAILEA:Berriobeitiko Kontzejua

Berriobeitiko Euskararen Jaia. Ekainaren 6an.

Berriobeitiko Euskararen Jaia. Ekainaren 6an.


PRENTSA-OHARRA
VII. EUSKARAREN JAIA –  Berriobeitiko Zendea

VII. Euskararen Jaia antolatu dugu Berriobeitiko Zendean. Aurten, Euskararen Eguna, berez, Berriobeiti
herrian ospatuko da.

Jatorria: 2009. urtean ospatu zen lehenengo aldiz eta, ondoren urtez urte egin da Berriobeitiko Zendeako
herri ezberdinetan.

Helburuak: Zendean euskararen erabilera sustatzea eta herritar euskaltzale berriek eta zaharrek elkar
ezagutzea dugu helburu, eta guztia testuinguru ludiko batean. Horrekin batera, gure bazterrak eta historia
ezagutzera eman nahi ditugu, eta aldi berean, gure herrietan euskarak utzi duen ondarea aintzatetsi, mendeetan
zehar hizkuntza erabiliena izan baita, eta gaur egun ere bizirik baitago gure artean.

Egitura: ekitaldi nagusia Euskararen Eguna da, baina horretaz gain beste hainbat ekimen antolatu dira
aurreko aste honetan, Zendeako herri ezberdinetan.

Antolaketa: Euskararen Jaia antolatzeko herritarren Batzorde Irekirako deia egiten da eta herritar guztiak
gonbidatuta daude. Azpimarratzekoa da, Euskara Zerbitzuaren koordinazioarekin, 30 auzokideen inguruko
talde bat dagoela lanean eta beste herritar zenbaitzuk ere bere laguntza eskaini dutela.

EUSKARAREN EGUNA ANTOLATZEKO BILERA

EUSKARAREN EGUNA ANTOLATZEKO BILERA

EUSKARAREN EGUNA ANTOLATZEKO BILERA 

Ekainaren 6an Euskararen Eguna ospatzeko erabakia hartu zen Euskaltzaleen I. Topaketan. Data gero eta hurbilago dugu eta jada antolaketa lanekin hasteko beharra dugu. 

Hauxe 1. bileraren deialdia: Apirilak 20 (astelehena), 19:00etan Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikinean.

Euskara gure Zendean ahalik eta prestigio handia izan dadin, Euskararen Jaia ahalik eta handien izan dadin…euskaltzale guztion lanaren beharra dugu. Gora auzolana!!

Bertso-merienda Julio Soto bertsolariarekin eta Mintzakide egitasmoaren aurkezpena Berriobeitin.

Bertso-merienda Julio Soto bertsolariarekin eta Mintzakide egitasmoaren aurkezpena Berriobeitin.

Bertso-merienda

Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak eta Topaguneak, ‘Bertso-merienda’ bat antolatu dute Artika Berrin, Bertsozale Elkartearen laguntzarekin.

Ekimena, azaroaren 12an (asteazkena) izanen da, arratsaldeko 19:30ean, “La Buena Vida” tabernan.(Artika)
Julio Soto bertsolariarekin batera, otamen txiki bat egonen da eta, bide batez,Mintzakide programa ere aurkeztuko da.