by Mintzakide Egitasmoa | Abe 12, 2019 | OSAGARRIAK, Zaldiko Maldiko elkartea
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean.
Txistorra gure esku!

Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate
egunean, ospatuko dugu.
[ms_button style=”dark” link=”https://forms.gle/kQZ6dn25b5KPenYS8″ size=”large” shape=”” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”” text_color=”#ffffff” icon=”fa-paper-plane” icon_animation_type=”rotateInUpRight” border_width=”5″ class=”” id=””]IZENA EMAN![/ms_button]
Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 19:00etatik
aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean.
Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, lagun giroa, abestiak …. Aukera paregabea
beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera parte hartuko duzuen, elkartea prestatzeko, erosketak egiteko, e.a., horretarako izen-emate epea jada irekia dago. Bidali mezutxo bat bai epostaz, mugikorretik edo Whatsapp-en bidez (664496509) edo bete hurrengo fitxatxoa zure Mintzakide taldekideak edo zure lagun taldetik zenbat etorriko zarete esanez.
|
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean.Zatoz gurekin ospatzera!
Eta ostean…….
Guateke ukronikoa. Ion Celestinoren eskutik.

Ion Celestino
Ionek 1960.1970 hamarkadetan musika popa gailendu balitz, euskal festa bat nolakoa litekeen entzutera, dantzatzera eta sortzera gonbidatuko gaitu.
ANIMATU!!!
by Mintzakide Egitasmoa | Uzt 1, 2015 | Sailkatu gabea
| [ms_heading style=”border” color=”#dd3333″ border_color=”” text_align=”center” font_weight=”400″ font_size=”36px” margin_top=”0″ margin_bottom=”0″ border_width=”5px” class=”” id=””]ZUREKIN HITZ EGIN NAHI DUT[/ms_heading] |
|
[ms_image_frame src=”https://mintzakide.eus/wp-content/uploads/2015/09/txikia5.png” link=”http://goo.gl/forms/qEO3tchDxf” link_target=”_blank” class=”” id=””] Zer da mintzakide?
Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak
biltzeko programa da.
Zertarako?
Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko…
Nola?
Astean behin: ordubetez, talde txikietan. Paseoan, kafetegian, parkean… Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, beste mintza-taldeekin koordinatuta.
Ekintza osagarriak: herriko gainontzeko mintzakide taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna…
Parte hartzeko baldintza
Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.
…eta gurasolaguna?
Ikastetxeko gurasoak beste gurasoekin biltzen dituen mintzakidearen aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.
Epea: Irailaren 16tik urriaren 19ra
Modua: Mintzapraktika behar dutenen kasuan 15 euroko kuota ordaindu behar da. Kuota 3035 0139 7513 9002 4599 kontu korrontean ordaindu behar da urriaren 26a baino
lehen, parte hartzailearen izen abizenak adieraziz kontzeptuan. Ordainagiria MINTZAKIDE bulegora edo hurrengo lekuetara eraman edo bidali behar da, eta MINTZAKIDE TXARTELA eskuratuko duzu.
Lekua:
Agoitz: Udaleko Euskara Zerbitzua
Antsoain: Antsoaingo Euskara Zerbitzua
Aranguren: Udaleko Euskara Zerbitzua
Atarrabia: Karrikaluze elkartea
Berriobeiti: Udaleko Euskara Zerbitzua
Berriozar: Udaleko Euskara Zerbitzua
Burlata: Zaldualde Euskaltegia
Eguesibar: Sarrigurengo Udala
Iruñea: Karrikiri elkartea, Arturo Campion, Iruñezar eta
Irrintzi euskaltegiak eta Iruñeko Hizkuntza eskola ofiziala.
Uharte: Zubiarte euskaltegia
Xulapain: Markalaingo Udala
Zizur Nagusia: Udaleko Euskara Zerbitzua
Aldaketez eta proiektu berriez betetako ikasturtea izango da. Besteak beste Mintzakide txartela, Mintzakide webgune berria sare sozialarekin,…..; eta guztioi ahalegin handiagoa egitea eskatuko digu.
[ms_image_frame src=”https://mintzakide.eus/wp-content/uploads/2015/09/txikia5.png” link=”http://goo.gl/forms/qEO3tchDxf” link_target=”_blank” class=”” id=””] sakatu irudian izena emateko!
by Mintzakide Egitasmoa | Mai 11, 2015 | Sailkatu gabea
Hamargarren Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean. Euskal Herri osoko mintzalagunentzako egun pasa antolatu dute bertako solaslagunek, eta plana zehatz kontatu digute:
Goizeko 11:00 aldean,
ongi etorri ekitaldia izanen da Rikardo Baroja ikastetxeko aterpean.
Sarako Txalapartariek, Bortzirietako Bertso Eskolak, Baztango Fanfarre Mi Fak eta eskualdeko Solaslagunek parte hartuko dute bertan
. Herriko Ikastetxeko haurrek egindako marrazkiak banatuko dira, eguneko egitarauarekin. Horrekin batera, Euskal Herriko txoko guztietatik datozen mintzalagunei
hamaiketakoaeskainiko zaie.
12:00etan, herria edo ingurua ezagutzeko bi ibilbide kulturalantolatu ditugu, Solaslaguna egitasmoko kideen eskutik:
A) Bera Altueratik. Ibilbide bat eginen da goi-kotetatik. Bertan, Kaxerna Gaztetxeko kideek egoitza erakutsiko digute eta Garmendiko Bordako gasna eta Lekuederreko bazterrak ezagutuko ditugu.
B) Bera Karriketatik. Itzea aldera hurbildu eta Barojarren eta sorginen berri izanen dugu, elizako organo berezia entzun eta San Migel zubiko historiak ezagutuko ditugu herritarren eskutik.
Goizeko ibilbidetxoaren ondotik, elkartu eta kalejira poteoa eginen da.
15:00etan, Herri bazkaria plazako inguru ederrean eginen da eguraldi onarekin. Bazkalostean,esker emate ekitaldia izanen daMintzalagun egitasmoan lan berezia egin duten kideei eskerrak emateko. Azkenik, partaideak dantzan eta kantuan jarriko dituen Dantzaldia izanen dugu Malerrekako Oharkabe taldearekin.
Bazkarirako izen ematea maiatzaren 22ra arte egin daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein Euskaltzaleen Topagunearen bidez. Autobusa eta Bazkariko txartelak 27€ balio du eta menu berezia behar dutenek aldez aurretik.
Hortxe izen-emate fitxa:
Ez eutsi tentaldiari, animatu eta etorri Berara!
by Mintzakide Egitasmoa | Mai 4, 2015 | Sailkatu gabea
Mintza Eguna, Euskal Herriko mintzalagunen jaia, Beran izango da maiatzaren 30ean. Aurten 10 urte beteko ditu jaiak eta egitarau betea osatzen ari dira Bortzirietako Solaslagunak.
Hona hemen aurrerapena:
– 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Ricardo Baroja Eskolan
– 12:00 Bi aukera:
A) Bera altueratik. Lekueder eta Garmendiko Bordara bisita
B) Bera karriketatik. Bisita gidatua xokoz xoko
– 13:30 Mintza Kalejira fanfarrearekin
– 15:00 Bazkaria Herriko Etxeko plazan*
– 16:30 Esker emate ekitaldia
– 17:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin
* Euria izanez gero bazkaria eskolako frontoian izango da.
Bazkarirako izen ematea maiatzaren 22ra arte egin
daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein
Euskaltzaleen Topagunearen bidez.
Autobusa eta Bazkariko txartelak 27€ balio du eta
menu berezia behar dutenek aldez aurretik jakinarazi behar dute.
Maiatzeko azken larunbatean plana daukagu Beran!