Ikasturtea amaitzear dago eta udako taldeei hasiera eman aurretik, azkeneko saio berezi batzuk antolatzen ari gara. Ekainaren 9an EUSKALDUNON BILTOKITIK, “11 ORDUZ 11 KANTU” saioan parte hartzeko gonbitea luzatu digute eta jakina, erronka bezala hartu dugu!
11 orduz 11 kantu.
Ekimena auzoko, Iruñerriako zein beste edonongo jendeari zuzendua dago. Horretarako erakunde euskaltzaleen (elkarteak, enpresak, Peñak, etab.) zein banakoen parte hartzea bultzatu nahi dugu. Bost minututik behin abesti bat kantatuko da, eta printzipioz norberak aukeratu dezake noiz eta zer abesti kantatuko duen. Horretaz gain, bazkaria egonen da plazan.
Bakarka, taldeka, karaokean; bikotearekin, familian, lagun artean, koadrilan…….. Berotu ezazue eztarriak, ekainaren 8rako!
*Kantatzera ausartzen ez bazara, elkarrekin bazkaltzeko eta ikasturteari amaiera emateko aukera paregabea!
Goizeko 11etatik gaueko 22ak arte, Txantreako Ezkaba plazan, euskaraz kantuan aritzea.
Parte hartzeko bakarka, binaka edo taldean kantatzeko kantu bat edo batzuk aukeratu besterik ez da egin behar.
Parte hartu nahi izanez gero, datuak whatsappez bidali telefono honetara: 699 612 124.
Eman beharreko datuak: izen abizenak, hautaturiko kantua eta abesteko nahiko zenukeen ordua
Gauerdiko 14:00etan paella, eta 20:30ean, txistor-jatea, nahi duen ororentzat.
Honezkero askok jakinen duzuen moduan, ekainaren 9rako “11 orduz 11 kantu” ekimena antolatzen ari gara.
Erronkak gustukoak ditugu eta lortuko dugu. Honakoa da gure asmoa: egun horretan goizeko 11etatik gaueko 22ak arte Ezkaba plazan euskaraz kantuan aritzea. Horretarako inguruko elkarte eta erakunde euskaltzaleen parte hartzea bultzatu nahi dugu.
Parte hartzeko bakarka, binaka edo taldean kantatzeko kantu bat edo
batzuk aukeratu besterik ez duzue egin behar. Gainera, bazkaria ere
izanen dugu nahi duen ororentzat.
Animatu egun eder honetan parte hartzera!
Harremanetarako:
TL – Whatsappa: 699 61 21 24
E-maila: 11orduz11kantu@ebiltoki.org
Aurrera egin du euskarak urte hauetan Nafarroan. Aurrera egin du zure
laguntzari esker. Bertan izan zaitugu, irakasle, esatari, ikertzaile,
ikasle, idazle, erabiltzaile, laguntzaile… Zu zara euskarak aurrera
egitearen protagonista. Proiektuak eraiki dituzu, zure denboraz eta
diruaz elikatu dituzu eta hizkuntza komunitateari aurrera egiteko duzun
gogoa kutsatu diozu.
Euskararen aldeko jarduna Nafarroan epikoa izan da. Gu guztiok
harrotasunez bete behar gaituen jarduna. Unea da egindakoari dagokion
balorea emateko, ordua da bat egiteko eta datozen urteotan
indarberriturik ateratzeko. Ordua da denon artean aurrera egiteko modu
eraginkorrenak zein diren aztertzeko. Ordua da, beraz, euskaraz
bizitzeko eskubidea errealitate bihurtzeko bultzada handi bat emateko.
Aldaketa garaia da. Euskarak Nafarroan aurrera egingo badu beste
hizkuntza politika batekin izango da. Hizkuntza politika berria eta
eragingarria behar du euskarak.
Apirilaren 25ean, Anaitasunan politika horren oinarriak zein diren
azaltzeaz gain, orain arte egindakoak eragiten digun harrotasuna
plazaratuko dugu bai eta, gutariko bakoitzak aurrera egiteko dugun
konpromiso tinkoa erakutsiko dugu.
Egun horretan 18:30ean dugun hitzorduaz gain, eguna girotzeko plan
desberdinak aukeran daude: Ezkaban lasterka, Bertso Bazkaria,
Mintzodromo erraldoia Gaztelu Plazan, Xamariko eguna, Nafarroako
Antzerki Eskolan antzezlan baten estreinaldia…