Urtarrilaren 25ean Zerainera irteera antolatu dugu. Solaslagun, Donostiako eta Hondarribiko lagunekin batera. Bertan Txondorra eta karobia ikusteko bisita gidatua eta ibilbidea egingo dugu eta ondoren bazkaria Zeraingo ostatuan.
Oharra: bazkarirako kopurua mugatua izango denez izen ematea lehenbailehen egitea komeni da. Autobusaren irteera zehazteke.
Animatuz gero, bete ezazue izen-emate fitxa edota jarri harremanetan dinamizatzailearekin.
[ms_button style=”line_dark” link=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScvUH2JayMsIZsoGE5m-7SieJrVxz66J9jKEi2K2BhmvyKl_w/viewform” size=”xlarge” shape=”rounded” shadow=”yes” block=”yes” target=”_self” gradient=”yes” color=”#8224e3″ text_color=”#000000″ icon=”” icon_animation_type=”bounceInDown” border_width=”0″ class=”” id=””]Izena eman hemen, urtarrilaren 23a baino lehen![/ms_button]
Jauregien Iruñea bisita gidatuaren bidez, Alde Zaharreko eraikin nagusiak eta euren historia ezagutzeko parada izango dugu. Bisita, Alde Zaharren Birsorkuntza jardunaldiaren baitan kokatzen da, eta Iruñeko Turismo Bulegoa kudeatzen duen Aitziber Imizkozek gidatuko du.
Bisita gidatua arratsaldeko 18.30ean izango da, eta abiapuntua Iruñeko Turismo Bulegoko atarian izango da .
Ikasturtea amaitzear dago eta udako taldeei hasiera eman aurretik, azkeneko saio berezi bat antolatzen ari gara, Ekainaren 16an, elkarrekin ikasturtea agurtzeko. “Iruñeko Karriketan” deituriko saio berezi honetan, Nafarroako hiriburuaren historia eta kulturan murgilduko gara. Fermin Santxezen eskutik, ordu t’erdiko paseoa antolatu dugu Iruñeko txoko ezberdinetatik. Anekdotak honat eta harat, elkarrekin hiri eder honen historian murgiltzeko aukera ederra izango dugu!
Arratsaldeari amaiera goxo bat emateko, pintxo-poteoa izango dugu ere!