DURANGOKO AZOKAKO IRTEERAREN KRONIKA

DURANGOKO AZOKAKO IRTEERAREN KRONIKA

Joan zen larunbatean, abenduaren 7an, ikasturteko hirugarren saio osagarria izan genuen: Durangoko azokara joan ginen egun pasa. Hori bai, ez zen solaslagunon irteera bakarrik izan, Euskal Herriko hainbat eskualdetako mintzalagunekin batera antolaturiko ekintza baizik: Lizarra, Iruñerria, Bidasoa, Hondarribi, Irun, Donostia, Plentzia, Sopela, Algorta, Derio, Oion, Laguardia, Bastida, Gasteiz eta Legutioko jendea elkartu ginen bertan. 

Goizean Donezteben autobusa hartu eta Hondarribia eta Donostiatik pasatu bertako lagunak hartzeko. Handik zuzenean Durangora joan ginen eta turismo bulegoan denok elkartu ginen.

Talde argazkia atera ondotik, bitan banatu ginen: batzuk ginkanan parte hartu zuten, Durangoko xoko bereizgarrienak ezagutuz, bertzeak, azokaren aitzakian Durangoko alde zaharrean zegoen giro ederraz gozatu zuten pote batzuk hartu bidenabar.

14:30ean bazkaltzeko hitzordua genuen. Maite, Pablo eta Alex sukaldari finei esker indarrak hartu genituen arratsalderako. (Esker mila, hirukote!) Azokarantz abiatu aitzinetik, ginkanako irabazleak nor izan ziren jakin beharra zegoen, eta berdinketa bat egon zenez, Maitek frogatxo bat eginarazi zien irabazlea nor izan zen jakiteko. Algortakoko berbalagunak irabazi zuen sari ederra: Errigora kanpainako saski bat, zorionak!

Dena txukundu ondotik, azokara hurbildu ginen: Erosketa batzuk egin genituen, eta idazle eta musikari batzuekin egoteko aukera ere izan genuen. Eguna akitzeko, Plateruenera hurbildu ginen, mokadutxo bat jan eta lagunak agurtu ondotik, bakoitzak bere autobuserako bidea hartu zuen etxera bueltatzeko. Urtea agurtzeko ekintza amankomun bikaina izan zen, egun polita pasatu genuen eta!

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Abenduaren 7an Mintzakideok egun pasa Durangon-Izena eman!

Aurten bigarrenez, abenduaren 7an, mintzalagunak Durangon elkartuko gara egun pasa atsegin bat egin eta azoka bisitatzeko. Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertara joateko autobusak antolatu ditugu. Eta zu ba al zatoz? Anima zaitez,!

Iaz elkartu ginen lehenengoz Euskal Herriko hainbat herrietako Mintzagunok Durangon. Urtero Mintza Egunean elkartzen bagara ere, abenduko zitan gustura elkar ikusi genuen berriz, eta egun pasa ederra izan zen! Txarangarekin kalejiran, lagun berriak ezagutu eta ezagunekin berriketaldiak, pintxo eta poteak, bazkaria eta Azokara bisita, pozik bueltatu ginen etxera. Batzuk gainera lehenengoz bisitatu zuten Azoka iaz. Aurten ere iazko esperientzia hain ona izan zenez, bigarrenez antolatu dugu irteera eta egitarau polita dugu prest:

11:45ak aldera Durangora iritsiera
12:00-14:00 bi aukera:

Durango ezagutzeko Ginkana bisita taldeka Turismo bulegotik hasita (Kurutziaga kalea 38). Irabazleak saria izango du.
Poteoa
Bazkaria 14:30 – 16:30 (komentukale 23, behea) 10€

Autobusak ere antolatu ditugu, 12 eurotan, 4 zehazki, eta ondorengo herrietan egingo dute geldialdiak:

Elizondo-Doneztebe-Bera-Hondarribia-Donostia
Lizarra-Iruña
Plentzia-Sopela-Algorta-Derio
Oion-Laguardia-Bastida-Gasteiz-Legutio
Animatu eta zatoz gurekin Durangoko Azokara!
[ms_button style=”3d” link=”https://forms.gle/gTgdLfJyrCrQw3w3A” size=”large” shape=”” shadow=”no” block=”no” target=”_self” gradient=”no” color=”” text_color=”#ffffff” icon=”” icon_animation_type=”pulse” border_width=”0″ class=”” id=””]Izen ematea abenduaren 2a arte hemen[/ms_button]

TUtik GUra ongi etorri mintzalagunon mundura!

Durangoko Azokara txangoa

Informazioa gehiago: mintzakide@topagunea.eus
Arratsaldean azokara bisita
Itzulera 19:00