Kaixo euskaltzale!!Mintzakide egitasmoak hamalau urte beteko ditu aurten gure hirian.
Iruñerriko Mintzakide.
Bidelagunaren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da,
euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura
ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez.
Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzeko
motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak
ehuntzea du helburu.


