Eguesibarreko Euskaldunak aktibatzeko prozesua. Aurkezpena gaur, urriak 6 Sarrigurengo Udalean.

Eguesibarreko Euskaldunak aktibatzeko prozesua. Aurkezpena gaur, urriak 6 Sarrigurengo Udalean.

Eguesibarreko euskaltzaleak aktibatzeko prozesua

Mintzakide agurgarriok:

Eguesibarreko Udalak, Nafarroako Topaguneak lagundurik, prozesu bat abiatuko du Ibarreko euskaldunak elkartzeko eta euskara bultzatzeko. 

Guztiok parte hartzeko moduko prozesua izanen da, eta guztion proposamenak kontuan hartuko dira.

Eguesibarren euskara zertan den ikusi ondoren, euskaldunon beharrak eta kezkak aztertuko dira, etorkizuneko proiektuak eta jarduerak proposatzeko, eta guztion arteko harremanak sendotzeko.

Prozesu parte hartzailea aurkezteko, saio bat eginen da hurrengo ostegunean, urriak 6, arratsaldeko 19:00etan Sarrigurengo udaletxean.

Mesedez konfirmatu ezazue etorriko zareten ala ez, mezu honi erantzunez edo  euskera@egues.es helbidean.

 Info+ https://goo.gl/0Q2a9U

 Laster elkar ikusiko dugulakoan, esker mila eta osteguna arte!

https://mintzakide.eus/event/eguesibarreko-euskaldunak-aktibatzeko-prozesu-parte-hartzailea-aurkezpena?instance_id=13283

MINTZAKIDEREN AURKEZPENA SARRIGURENEN

MINTZAKIDEREN AURKEZPENA SARRIGURENEN

MINTZAKIDEREN AURKEZPENA SARRIGURENEN

Mintzakide abiatuko da Eguesibarren. Aurkezpen saioa urriaren 30ean, osteguna, izanen da, Eguesibarko Kirol Hiriko jatetxean. Saioa 07:30ean hasiko da. Eguesibarko Udalak bultzatzen du egitasmoa. Nahi duen orok parte hartzen ahalko du.
Izena eman nahi baduzu, deitu edo idatzi, edo, bestela, aurkezpen ekitaldian azaldu:
Mintzakide: 948 33 08 68 / 674 351 719 mintzakide@topagunea.com
Informazio gehiago: www.iruñerrikomintzakide.com / Eguesibarko Udalaren webguneko berria