#Etxealditik Euskaraldira#7
-
(apirilak 30)
Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.
Ez da gaur egitekoa…gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea da gure nahia.
Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu nahi dizugu: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta lehioak erabili ditzagun partekatzeko.
https://mintzakide.eus/2020/04/etxealditik-euskaraldira-6.html
[su_posts template=”templates/default-loop.php” id=”” posts_per_page=”10″ post_type=”post” taxonomy=”category” tax_term=”Euskaraldia” tax_operator=”IN” author=”” meta_key=”” offset=”0″ order=”desc” orderby=”date” post_parent=”” post_status=”Inherit” ignore_sticky_posts=”no”]
#Etxealditik Euskaraldira
Ohitura aldaketa etxean hasten da
Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere.
Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntza dago. Horregatik, proposamena dugu zuentzako: hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen?
Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dizuguna. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.
Animatu eta parte hartu!
Hasi aurretik…
Etxealditik Euskaraldira ekimenaren baitan egingo dizkizugun proposamenekin hasi aurretik, galdera bat egin nahi dizugu: badakizu zein hizkuntzatan ari zaren nabigatzen? Zein hizkuntza lehenesten du zure ordenagailu, tablet edo mugikorrak interneten nabigatzen duzunean? Zein hizkuntzatan dituzu konfiguratuak zure gailuak? Eta zure nabigatzailea?
Datu bat emango dizugu: 2019an Euskaraldiaren webgunean sartutako %6.13ak soilik zuen bere nabigatzailean euskara lehenetsia, gainontzeko %93,87ak beste hizkuntzaren batean (nagusiki gazteleraz) zuen konfiguratua nabigatzailea.
Gaur, hurrengo egunetako ariketekin abiatu aurretik, proposamen bat egingo dugu: zergatik ez ditugu gure gailuak eta nabigatzaileak euskaraz konfiguratzen?
Nabigatzailea euskaraz konfiguratua duzun hizkuntza euskara den edo ez ondoko (edo gaineko) irudi honek esango dizu. Eta aldatu nahi baduzu, klikatu irudia eta jarraitu argibideak.
Mugikorra euskaraz konfigura dezakezun jarraitzeko aukera ezberdinak daude:
- Android gailu bat baldin baduzu aplikazio hau instalatu dezakezu eta aplikazioak lagunduko dizu euskaratzeko urratsak ematen
- Apple etxearen gailu bat baldin baduzu berriz, ez duzu sistema euskaraz erabiltzeko aukerarik izango
Informazio eta argibide guztiak lehenhitza.eus webgunean aurkituko dituzu.
[su_posts template=”templates/default-loop.php” id=”” posts_per_page=”10″ post_type=”post” taxonomy=”category” tax_term=”Euskaraldia” tax_operator=”IN” author=”” meta_key=”” offset=”0″ order=”desc” orderby=”date” post_parent=”” post_status=”Inherit” ignore_sticky_posts=”no”]
Powered by JoinchatEuskaraz zaletzeko prest? Aukeratu zure taldea eta izan zaitez mintzakide! Egin dezagun euskaraz. Eman izena!Parte hartu!
