IKA Campion: Ikastaro trinkoak otsailean

IKA Campion: Ikastaro trinkoak otsailean

2022ko otsailerako hasiera mailako ikastaro trinkoak eta B1 eta B2 mailak antolatu ditu IKA Arturo Kanpion euskaltegiak. Prezio berezia izango dute; gutxienez eskolen % 85era joaten diren ikasleei matrikularen erdia itzuliko zaie.

Mailak: hasiera, B1 eta B2

Datak: urtarrilaren 31tik otsailaren 25era

Ordutegia: 09:00 – 13:30

Prezioa: 200,00 €. Gutxienez eskola-orduen % 85era joaten diren ikasleei 100,00 €itzuliko zaizkie.

Izena ematea eta matrikula: matrikula online egiteko klikatu ondorengo botoian. Nahiago baduzu, telefonoz ere egin dezakezu 948 22 22 46 zenbakian.

Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde ekitaldia izanen da apirilaren 25ean Anaitasuna Kiroldegian.#Ap25Anahitsuna.

Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko eskubidearen alde ekitaldia izanen da apirilaren 25ean Anaitasuna Kiroldegian.#Ap25Anahitsuna.

  • …Ordua da, beraz, euskaraz bizitzeko
    eskubidea errealitate bihurtzeko bultzada handi bat emateko…
  • …Aldaketa garaia da. Euskarak Nafarroan aurrera egingo badu
    beste hizkuntza politika batekin izango da. Hizkuntza politika
    berria eta eragingarria behar du euskarak…

  • …Apirilaren 25ean, Anaitasunan politika
    horren oinarriak zein diren azaltzeaz gain, orain arte
    egindakoak eragiten digun harrotasuna plazaratuko dugu bai
    eta, gutariko bakoitzak aurrera egiteko dugun konpromiso
    tinkoa erakutsiko dugu…

    Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko
    eskubidearen alde ekitaldia izanen da apirilaren 25ean
    Anaitasuna Kiroldegian.

    Egun horretan 18:30ean dugun hitzorduaz gain,
    eguna girotzeko plan desberdinak antolatu dira, besteak beste,
    BERTSO BAZKARIA: (kartelak erantsirik)

    BERTSO BAZKARIA. Julio

    Soto, Alaia Martin, Fredi Paia. 14:00ean
    Anaitasunako Jatetxean bertan. 25 euro. Txartelak salgai:
    Karrikiri Euskal Dendan, Irrintzi eta Iruñezar AEK
    Euskaltegietan, IKAren Campion eta Sahats Euskaltegietan
    Informazioa/Erreserbak: euskarazbizinahidut@gmail.com
    helbidean.