martxoaren 25ean “Euskaraz bizi nahi dut” ikurrak balkoietan jartzeko deialdia.

martxoaren 25ean “Euskaraz bizi nahi dut” ikurrak balkoietan jartzeko deialdia.

Apirilaren
25ean Anaitasunan arratsaldeko 18:30ean ekitaldia eginen du Kontseiluak. Horri
begira martxoaren 25ean “Euskaraz bizi nahi dut” ikurrak balkoietan
jartzeko deialdia egingo dugu. Ikur hori lehendik baduzu eta oraindik etxeko
leihoan edo balkoian jarri ez baduzu, jar ezazu martxoaren 25ean, Anaitasuna
baino hilabete lehenago. Ez baduzu, Iruñean AEK-ko Iruñezar euskaltegian edo
IKAko Campion euskaltegian 3 euroren truke eskura dezakezu. Beste herrietan
bertako euskalgintzako eragileei galdetu. 

Ikurra
paratzen duzuenenean argazki bat egitea eskatzen dizuegu eta #ap25aNAHItasuna
traola erabiliz sare sozialetan eskegitzera deitzen zaituztegu. Edo nafarroakoeuskalgintza@gmail.com
helbidera bidali.
 Anaitasunan
elkar ikusiko dugulakoan, har ezazue agur bero bat!!