by Mintzakide Egitasmoa | Aza 17, 2020 | MENDIA, MINTZAKIDE
Mintzakide mendi taldeak irtenaldi berri bat prestatu du heldu den iganderako. Txangoa Nafarroan hagitz ezaguna eta ederra den paraje batera eginen dugu, Irunberriko arroilara.
Bizi dugun osasun egoera larria dela eta, gehienez 12 lagunek parte hartu ahal izanen dute, beti ere, beharrezkoak diren osasun neurri guztiak gordez.
Interesik baduzue, eman izena lehenbailehen.
by Mintzakide Egitasmoa | Urr 14, 2020 | MENDIA, MINTZAKIDE
Heldu den igandean, urriak 18, berriro helduko diegu mendi martxei eta oraingoan Ori mendira (2.018 metro) igoko gara LarraƱe menditik abiatuta. Koronabirus oldea dela eta, Nafarroako Gobernuak ezarritako segurtasun neurri guztiak beteko ditutu: musukoa, distantzia mantentzea eta hidrogelaren erabilera.
Mintzakide egitasmoak sortutako mendi taldea, Euskal herrian horrenbesteko ohitura duen mendi zaletasuna euskaraz egiteako asmoz sortutako ekimena da. Xedea, beraz, mendian barna lagun giroan euskaraz lasai aritzeko aukera izateaz gain, Euskal Herria ezagutzeko parada eskaintzea da.
Parte hartzeko izen-ematea ezinbestekoa da eta horretarako eta informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan: www.mintzakide.eus web orrian.
Betiko moduan, hitzordua goizeko 9:00etan eginen dugu Santo Domingoko ukuiluetan (Corralillos) eta hortik abiatu gara gure autoetan eta segurtasun neurri guztiak gordez.
Izena emateko, sakatu hemen.
Animatu Euskal Herri mendi gainak euskaraz ezagutzera!!!