#Etxealditik Euskaraldira#6

#Etxealditik Euskaraldira#6

(apirilak 29)

Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontu, moldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.

Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.

Lotura hauetan aukera zabala aurkituko duzue:

Eta gogoratu! Gaur, EiTBri esker, eta EiTB eta Tokikomen akordioa oinarri, Euskal Herriko Telebistetan bi euskal filmaren emisio bateratua egingo da: 16:00etan,  Elkano: lehen mundu bira ikusteko aukera egongo da, eta 21:00etan, berriz, Gartxot.

  • Gartxot: konkista aitzineko konkista 2011. urtean Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren agindupean egindako animaziozko filma da. Asisko Urmenetaren Gartxot komikian oinarritutako filma da, Arturo Kanpionek idatzitako Gartxot, Itzaltzuko Bardoa liburutik abiatutako komikia.
  • Elkano: lehen mundu bira berriz, 2019an estreinatutako animazio filma da, Angel Alonsok zuzendua. Jose Antonio Vitoria eta Garbiñe Losadak Juan Sebastian Elkanoren ibileratan oinarritu zuten filmerako egindako gidoia.

https://mintzakide.eus/2020/04/etxealditik-euskaraldira-5.html
[su_posts template=”templates/default-loop.php” id=”” posts_per_page=”10″ post_type=”post” taxonomy=”category” tax_term=”Euskaraldia” tax_operator=”IN” author=”” meta_key=”” offset=”0″ order=”desc” orderby=”date” post_parent=”” post_status=”Inherit” ignore_sticky_posts=”no”]

#Etxealditik Euskaraldira#6

#Etxealditik Euskaraldira#5

(apirilak 28)

Itxialdian gauden arren, bada etxetik kanpo mantentzen dugun harreman mota bat: erosketak egitera ateratzen garenenan sortzen dena, hain zuzen ere. Etxean egon arren tarteka etxetik irten beharra izaten dugu auzoko dendan erostera, supermerkatura, okindegi, arraindegi, harategi, barazki dendara edo egunkari bila.
Gaurko proposamena momentu horiei lotuta dator: dendan sartzen garenerako, ilaran zain gaudenerako… saiatuko gara?

https://mintzakide.eus/2020/04/etxealditik-euskaraldira-4.html

[su_posts template=”templates/default-loop.php” id=”” posts_per_page=”10″ post_type=”post” taxonomy=”category” tax_term=”Euskaraldia” tax_operator=”IN” author=”” meta_key=”” offset=”0″ order=”desc” orderby=”date” post_parent=”” post_status=”Inherit” ignore_sticky_posts=”no”]

#Etxealditik Euskaraldira#4

#Etxealditik Euskaraldira#4

(apirilak 27)

Ohiko egoeran, astelehena lan eguna izan ohi da askorentzat. Ez-ohiko egoera honetan, ordea, bada oraindik ere etxetik irten eta lanera joaten denik.

Gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile, hornitzaile… diren horiei zuzendua dago. Bidali diezaiegun esker mezuak sare sozialen bidez. Sortu ditzagun testu, argazki, bideo edo irudi bidezko mezuak eta partekatu ditzagun sarean.

Eta egunero egin ohi dugun modura, mezuak zabaltzerakoan @euskaraldia aipatuz eta #EtxealditikEuskaraldira etiketatuz parteka ditzagun.

https://mintzakide.eus/2020/04/etxealditik-euskaraldira-3.html

[su_posts template=”templates/default-loop.php” id=”” posts_per_page=”10″ post_type=”post” taxonomy=”category” tax_term=”Euskaraldia” tax_operator=”IN” author=”” meta_key=”” offset=”0″ order=”desc” orderby=”date” post_parent=”” post_status=”Inherit” ignore_sticky_posts=”no”]

#Etxealditik Euskaraldira#4

#Etxealditik Euskaraldira#3

(apirilak 26)

Etxean, elkarrekin bilduta gaudenean, edozein momentu baliatu dezakegu hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Igandea izanik, jatordua izan daiteke une horietako bat?!

Hemen duzue gaurko proposamena: eraman dezagun euskara Euskal Herriko mahai guztietara!!!

Eta gogoratu: Proposamena gauzatuz gero, partekatu ekimenean parte hartzen ari diren guztiekin! Baliatu  @euskaraldia eta #EtxealditikEuskaraldira zure argazki eta bideoa sare sozialetan partekatzeko!

https://mintzakide.eus/2020/04/etxealditik-euskaraldira-2.html

[su_posts template=”templates/default-loop.php” id=”” posts_per_page=”10″ post_type=”post” taxonomy=”category” tax_term=”Euskaraldia” tax_operator=”IN” author=”” meta_key=”” offset=”0″ order=”desc” orderby=”date” post_parent=”” post_status=”Inherit” ignore_sticky_posts=”no”]

#Etxealditik Euskaraldira#6

Etxealditik Euskaraldira#1

(apirilak 24)

Prest zaude Etxealditik Euskaraldira ekimenak dakartzan proposamenei heltzeko?! Hemen duzu lehenegoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta inolako adin mugarik izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka, baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!

Baliabide falta ez dadila aitzakia izan: jolasera! Hemen dituzue zenbait aukera; animatu eta hasi jolasean!

https://mintzakide.eus/2020/04/etxealditik-euskaraldira-0.html