MILAKA ARGI NAFARROAN kanpainaren barnean antolatu dugun KANTU BAZKARIRA gonbidatu nahi zaituztegu

MILAKA ARGI NAFARROAN kanpainaren barnean antolatu dugun KANTU BAZKARIRA gonbidatu nahi zaituztegu

Iruñerriko IKA euskaltegien MILAKA ARGI NAFARROAN kanpainaren barnean antolatu dugun KANTU BAZKARIRA gonbidatu nahi zaituztegu. 
Bazkaria urriaren 25ean izanen da, Iruñeko Arrano Elkartean.
Ekitaldi honen helburua Iruñerriko euskaltegientzat diru pixka bat ateratzea da, eta kantu bazkariaz giro bikainean gozatzea.
Bazkarirako txartelak Iruñerriko IKAko euskaltegietan dituzue salgai, 16 euroan.
Txartelak erosteko azken eguna: urriaren 22a.
Eskerrik asko.
IKA, Arturo Campion : Sanferminetan gure txokoa Zaldiko Maldiko elkartean

IKA, Arturo Campion : Sanferminetan gure txokoa Zaldiko Maldiko elkartean

2014/06/19
Arturo Campion IKA euskaltegiak Sanferminetan urtero jartzen du ostatua Zaldiko Maldiko elkartean (antsoleaga karrika 11), eta aurten ere halaxe eginen dugu. Sanferminak giro ezin hobean, euskaraz eta prezio herrikoietan gozatu nahi badituzu, zatoz gurera!
Egunero zabalik izanen dugu ostatua eguerdiko 12etatik 3retara (pintxoak, fritoak eta bermuta), eta arratsaldeko 8etatik aurrera (sukaldea zabalik 01:00 arte).

Aurten, gainera, hainbat ekitaldi antolatu dugu:

eguna eta ordua zer
7a
20:30
Alturako Bertso Saioa + pintxopote
8a
12:00-13:30
Haurrendako aurpegi margoketa eta jolasak Eureka elkarteko lagunekin.
8a
22:00
Hip Hop Gaua. Satelite & RPVko Iosu & kolaborazioa + Goienetxe Anaiak + Graffiti
9a
bazkalordua
Zaldiko Maldikoko bazkideen bazkaria
10a 
bazkalordua
Atun Jana. KARRIKIRIK antolaturik. Sarrerak Karrikirin salgai
13a
13:00-15:00
La Única peñan
IKARIKATURA. Asisko Urmeneta karikaturak egiten Milaka Argi Nafarroan kanpainaren alde
14a
21:00
Milaka Argi Zozketa. Sari ederrak (Urdaiazpikoa, gazta, heldu den ikasturterako matrikula euskaltegian…). Sanferminetan zehar boletoak salgai Zaldiko Maldikon.