1.000 EROSLE BAIETZ! Gure DVD-a diruz laguntzeko azken egunak: elkartasun txupinazoa!

1.000 EROSLE BAIETZ! Gure DVD-a diruz laguntzeko azken egunak: elkartasun txupinazoa!

Gure DVD-a diruz
laguntzeko azken egunak: elkartasun txupinazoa!
1.000 EROSLE BAIETZ! 
EMAN BIDEA EUSKALERRIA IRRATIARI!
Gero
eta gutxiago falta da Sanferminetarako… Eta Euskalerria Irratiaren aldeko
auzolan zoragarri hau amaitzeko. Uztailaren 6a izanen da haurrentzako DVDa
finantzatzeko ekarpenak egiteko azken eguna. Oso pozik gaude orain arte
jasotako sostengu itzelarekin, jaso ditugun 18.000tik gora euroekin. Baina
ziur gara haratago joan gaitezkeela, hasieran botatako erronka gaindi
dezakegula: baietz 1.000 lagun lortu! Uztailaren 6an hori lortzea sekulakoa
izanen litzateke, alimaleko elkartasun txupinazoa.
Iruindarrok
(eta gainontzeko lagun guztiok):
biba
San Fermin! Gora Euskalerria Irratia! 
 
Hemen
dituzue hainbat esteka, disko berrian entzun ahal izango dituzun abestien
zati batzuekin. “Oneka” cd+dvd berrian oso-osorik izango
dituzu! 
Aqui
teneis una seleccion de enlaces a los videos que hemos ido colgando de alguna
de las canciones que ya tenemos grabadas y que saldrán en nuestro próximo
cd+dvd “Oneka
Eman
izena gure Youtube-ko kanalean gure bideoak ikusten lehenengoa izateko! 
Ene
Kantaken YOUTUBE
– http://bit.ly/SQ369T
Subscribete
a nuestro canal de Youtube para ser el primero en ver nuestros videos
YOUTUBE – http://bit.ly/SQ369T
20 HAUR
KANTA BERRI, FRESKO ETA DANTZAGARRI
Ene Kantak proiektuko
kideek haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte.
Eta, zenbaitetan, herri kantuak moldatu eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek
erraz imitatzeko moduko koreografiak ere asmatzen dituzte kanta horiei
guztiei loturik, askotan haurren beraien laguntzarekin. Halaber, euskararen alde diharduten
taldeak diruz laguntzen dituzte.
Lehen CD-DVD-a Sortzen-en
alde egin zuten, hainbat gairi buruzko kantuekin. Bigarrena, neguaren
inguruko abestiekin, Nafarroako Bertsozale Elkartearen alde. Eta orain,
hirugarrena prestatzen ari dira -ari gara-, itsasoaren gaineko
letrekin, Euskalerria
Irratia laguntzeko: 20 kanta berri, sardinak bezain freskoak!
Kantak euskal kultur, kirol
zein gizarte munduko pertsona ezagunek abestu ohi dituzte. Eta haiek beraiek
parte hartzen dute bideoklipetan. Bideoetako zein CD-DVDen azaletako
irudi bizi eta ikusgarriak Kukuxumusu-ko lagunek
egiten dituzte. Ekimenak oso harrera ona izan du haurren artean, abestiak oso
egokiak baitira haiek abesteko zein dantzatzeko.
23
ABESLARI HANDI
Lagun
asko
 dituzte Euskalerria Irratiak eta Ene kantak ekimenak.
Horren erakusle, kanten soinu zein bideo grabazioetan parte hartu duten goi
mailako musikari, bertsolari eta kirolarien zerrenda:
Fermin
Muguruza
 (musikaria)
Ruper
Ordorika
 (musikaria)
Mikel
Urdangarin
 (musikaria)
Imanol
Ubeda
 (Bide Ertzean taldeko
musikaria)
Zuriñe eta
Fran
 (Hesian taldeko
musikariak)
El Drogas (musikaria)
Kutxi
Romero
 (Marea taldeko
musikaria)
Manolo
Garcia
 (musikaria)
Igor
Ijurra
 (iruñeko orfeoiko
zuzendaria)
Alaia
Martin
 (bertsolaria)
Oinatz
Bengoetxea
 (pilotaria)
Abel
Barriola
 (pilotaria)
Jon
Apezetxea
 (pilotaria)
Nagore
Arizaga
 (Bera-Berako eskubaloi
jokalaria)
Ana Isabel
Martinez
 (Bera-Berako
eskubaloi jokalaria)
Silvia
Ederra
 (Bera-Berako eskubaloi
jokalaria)
Oier
Sanjurjo
 (Osasunako
futbolaria)
Asier
Riesgo
 (Osasunako futbolaria)
Markel
Bergara
 (Realeko futbolaria)
Imanol
Agirretxe
 (Realeko futbolaria)
Gorka
Iraizoz
 (Athleticeko
futbolaria)
Mikel San
Jose
 (Athleticeko futbolaria)
500
DANTZARI TXIKI
Kanta bakoitzak bideoklip bat
izanen du. Bideoklip bakoitzean, kanta abesten duen pertsona ezaguna agertuko
da, baina baita haur mordoa ere, kantaren koreografia dantzatzen. Euskal Herri osoko 12 ikastetxeko
haurrek parte hartu dute ekimenean. Orotara, 500 neska-mutil.
 Honatx
bideoetan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda:
Bilboko Karmelo ikastola
Hondarribiko Talaia ikastetxea
Tolosako Laskorain ikastola
Leitzako Erleta ikastetxea
Iruñeko Buztintxuri
ikastetxea

Iruñeko San
Frantzisko ikastetxea

Txantreako Bernart Etxepare ikastetxea
Zangozako
ikastola

Burlatako Ermitaberri ikastetxea
Tafallako Garcés de los Fayos ikastola
Zizurko Erreniega
ikastetxea

Antsoaingo Ezkaba ikastetxea
HAMAIKA
EURO EUSKALERRIA IRRATIARENTZAT
1.000
erosle behar ditugu
, CD-DVDa plazaratu
ahal izateko. Saltokietara eraman ahal izateko. Edonola ere, proiektu honekin
lortzen ditugun etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izanen da. Beste
erdia Ene kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko da,
oraingoaren gastuak behin kitatuta.
Euskalerria Irratia Iruñerriko
irrati euskaldun eta independentea da. Iruñerrian fisikoki sakabanaturik bizi diren
30.000-35.000 euskaldunentzat kohesiorako tresna garrantzitsua.
 Euskaldunek
elkarren berri edukitzeko gunea, topalekua, plaza da. Betiere plaza alegala;
izan ere, 26 urte daramatza dialean lizentziarik gabe, Nafarroako Gobernuak
behin eta berriz ukatzen diolako. Epaileek hirutan ebatzi dute Gobernuak
ilegalki gauzatu duela ukazio hori.
Edonola ere, Euskalerria Irratiak Nafarroa
ofizialaren berri ez ezik Nafarroa errealaren berri ere ematen du.
 Euskaldunei
plus bat ematen die, Nafarroako panorama mediatiko latzaren ingurumarian. Eta
komunikazio proiektu bizia da. Datorren urtean, Tokikom-ekin elkarlanean,
Iruñerrirako agerkari digital berria jarri nahi du martxan. Baina alegaltasun
horretan aurrera egin ahal izateko, proiektu berriak gauzatu ahal izateko,
finantzazioa behar du. Horregatik
antolatu dugu honako auzolan hau: Euskalerria Irratiarentzako hamaika euro
lortzeko! (uler bedi ‘hamaika’ zentzu mugagabean, prefosta).
Eman
bidea Euskalerria Irratiari!
1.000 EROSLE BAIETZ!   EMAN BIDEA EUSKALERRIA IRRATI

1.000 EROSLE BAIETZ! EMAN BIDEA EUSKALERRIA IRRATI

1.000 EROSLE BAIETZ! 
EMAN BIDEA EUSKALERRIA IRRATI
Kaixo!! 
Gure CD-DVDa aldez
aurretik erosiko duten 1.000 lagun behar ditugu. Ene Kantak ekimenak  Euskalerria Irratiaren aldeko CD-DVDa egin nahi
du: haurrentzako 20 kanta eta beste horrenbeste bideoklip. Eta proiektua
errealitate bihurtu ahal izateko, CD-DVDa fisikoki
eskuragarri izan baino lehen dirua aurreratuko diguten 1.000 erosle behar ditugu. 
Abestiak
jada sortu ditugu, baita grabatu ere. Gurekin kantuan aritu dira Fermin Muguruza, Ruper Ordorika,
Mikel Urdangarin, Imanol Ubeda, Hesian taldeko Zuriñe eta Fran, El Drogas,
Kutxi Romero, Manolo Garcia
 eta beste lagun asko. 
Eskuzabaltasun
ikaragarriz, denek baietz esan diote Euskalerria Irratiaren aldeko gureauzolan honetan
parte hartzeari. Estudioaren alokairua ordaintzeko diru franko behar izan
dugu. Eta orain, urrian CD-DVDak fisikoki
kalean salgai jarri ahal izateko, laguntza behar dugu. Aldez aurretiko
erosleak behar ditugu. Zu
behar zaitugu!
20 HAUR
KANTA BERRI, FRESKO ETA DANTZAGARRI
Ene Kantak proiektuko
kideek haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte.
Eta, zenbaitetan, herri kantuak moldatu eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek
erraz imitatzeko moduko koreografiak ere asmatzen dituzte kanta horiei
guztiei loturik, askotan haurren beraien laguntzarekin. Halaber, euskararen alde diharduten
taldeak diruz laguntzen dituzte.
Lehen CD-DVD-a Sortzen-en
alde egin zuten, hainbat gairi buruzko kantuekin. Bigarrena, neguaren
inguruko abestiekin, Nafarroako Bertsozale Elkartearen alde. Eta orain,
hirugarrena prestatzen ari dira -ari gara-, itsasoaren gaineko
letrekin, Euskalerria
Irratia laguntzeko: 20 kanta berri, sardinak bezain freskoak!
Kantak euskal kultur, kirol
zein gizarte munduko pertsona ezagunek abestu ohi dituzte. Eta haiek beraiek
parte hartzen dute bideoklipetan. Bideoetako zein CD-DVDen azaletako
irudi bizi eta ikusgarriak Kukuxumusu-ko lagunek
egiten dituzte. Ekimenak oso harrera ona izan du haurren artean, abestiak oso
egokiak baitira haiek abesteko zein dantzatzeko.
23
ABESLARI HANDI
Lagun
asko
 dituzte Euskalerria Irratiak eta Ene kantak ekimenak.
Horren erakusle, kanten soinu zein bideo grabazioetan parte hartu duten goi
mailako musikari, bertsolari eta kirolarien zerrenda:
Fermin
Muguruza
 (musikaria)
Ruper
Ordorika
 (musikaria)
Mikel
Urdangarin
 (musikaria)
Imanol
Ubeda
 (Bide Ertzean taldeko
musikaria)
Zuriñe eta
Fran
 (Hesian taldeko
musikariak)
El Drogas (musikaria)
Kutxi
Romero
 (Marea taldeko
musikaria)
Manolo
Garcia
 (musikaria)
Igor
Ijurra
 (iruñeko orfeoiko
zuzendaria)
Alaia
Martin
 (bertsolaria)
Oinatz
Bengoetxea
 (pilotaria)
Abel
Barriola
 (pilotaria)
Jon
Apezetxea
 (pilotaria)
Nagore
Arizaga
 (Bera-Berako eskubaloi
jokalaria)
Ana Isabel
Martinez
 (Bera-Berako
eskubaloi jokalaria)
Silvia
Ederra
 (Bera-Berako eskubaloi
jokalaria)
Oier
Sanjurjo
 (Osasunako
futbolaria)
Asier
Riesgo
 (Osasunako futbolaria)
Markel
Bergara
 (Realeko futbolaria)
Imanol
Agirretxe
 (Realeko futbolaria)
Gorka
Iraizoz
 (Athleticeko
futbolaria)
Mikel San
Jose
 (Athleticeko futbolaria)
500
DANTZARI TXIKI
Kanta bakoitzak bideoklip bat
izanen du. Bideoklip bakoitzean, kanta abesten duen pertsona ezaguna agertuko
da, baina baita haur mordoa ere, kantaren koreografia dantzatzen. Euskal Herri osoko 12 ikastetxeko
haurrek parte hartu dute ekimenean. Orotara, 500 neska-mutil.
 Honatx
bideoetan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda:
Bilboko Karmelo ikastola
Hondarribiko Talaia ikastetxea
Tolosako Laskorain ikastola
Leitzako Erleta ikastetxea
Iruñeko Buztintxuri
ikastetxea

Iruñeko San
Frantzisko ikastetxea

Txantreako Bernart Etxepare ikastetxea
Zangozako
ikastola

Burlatako Ermitaberri ikastetxea
Tafallako Garcés de los Fayos ikastola
Zizurko Erreniega
ikastetxea

Antsoaingo Ezkaba ikastetxea
HAMAIKA
EURO EUSKALERRIA IRRATIARENTZAT
1.000
erosle behar ditugu
, CD-DVDa plazaratu
ahal izateko. Saltokietara eraman ahal izateko. Edonola ere, proiektu honekin
lortzen ditugun etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izanen da. Beste
erdia Ene kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko da,
oraingoaren gastuak behin kitatuta.
Euskalerria Irratia Iruñerriko
irrati euskaldun eta independentea da. Iruñerrian fisikoki sakabanaturik bizi diren
30.000-35.000 euskaldunentzat kohesiorako tresna garrantzitsua.
 Euskaldunek
elkarren berri edukitzeko gunea, topalekua, plaza da. Betiere plaza alegala;
izan ere, 26 urte daramatza dialean lizentziarik gabe, Nafarroako Gobernuak
behin eta berriz ukatzen diolako. Epaileek hirutan ebatzi dute Gobernuak
ilegalki gauzatu duela ukazio hori.
Edonola ere, Euskalerria Irratiak Nafarroa ofizialaren
berri ez ezik Nafarroa errealaren berri ere ematen du.
 Euskaldunei
plus bat ematen die, Nafarroako panorama mediatiko latzaren ingurumarian. Eta
komunikazio proiektu bizia da. Datorren urtean, Tokikom-ekin elkarlanean,
Iruñerrirako agerkari digital berria jarri nahi du martxan. Baina alegaltasun
horretan aurrera egin ahal izateko, proiektu berriak gauzatu ahal izateko,
finantzazioa behar du. Horregatik
antolatu dugu honako auzolan hau: Euskalerria Irratiarentzako hamaika euro
lortzeko! (uler bedi ‘hamaika’ zentzu mugagabean, prefosta).
Eman
bidea Euskalerria Irratiari!

Aviso legal
Lege-oharra – Ene Kantak
Informazioaren Gizarteko eta Komertzio Elektronikoko Zerbitzuei buruzko
uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten da http://www.enekantak.com Interneteko
domeinua Ene Kantaken titulartasunekoa dela (egoitza soziala: Joaquin
Jarauta, 3001 Iruñea ( Nafarroa). Harremanetan jartzeko: kaixo@enekantak.com
Datu Pertsonalak Babesteko
Politika
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak
xedatutakoari jarraituz, erabiltzaileei jakinarazten zaie edozein zerbitzuren
gaineko kontsulta, eskaera edo kontratazio egiteko Ene Kantaken webgunearen
bitartez jasotako euren datu pertsonalak Ene Kantaken fitxategietan sartuko
direla, datu pertsonalak sartzeko balio duten formularioetan adierazten den
bezala (bertan, fitxategiaren eta datuen lagapen-hartzaile posibleen izenak
eta helburuak zehazten dira).
Si quisiera dejar de recibir
este Newsletter puede darse de baja aquí
.