Urtea MintzaPozez hasteko 11 modu!

Urtea MintzaPozez hasteko 11 modu!

Nazkatuta zaude urtea beti berdin hasteaz? Nazkatuta zaude euskara kontrako eztarrira joaten zaizulako? Edo euskaraz egin nahi eta inguruan aukerarik ez izateaz?

Zuretzako soluzio perfektua daukagu: MintzaPoza praktikatu!! Mintzapoza praktikatu, euskaraz hitz egiteko dauzkazun mugak hausteko! Jendeak dio lehen ezinezkoak iruditzen zitzaizkien hainbat gauza egiten dituztela orain; euskaraz poteatzea, adibidez. Ezin hobea da nork bere buruarengan konfiantza, soltura eta maila hobea eskuratzeko. Berdin da euskaraz aritzeko lotsa gainetik kentzeko praktikatzen duzun, edo ahaztutako hizkuntza freskatzeko edo beste batzuei lagunduz euskarari ekarpena egitearren…

MintzaPoza praktikatzeko mila arrazoi daude, denok dugu geurea. Baina gauza bat argi dago: MintzaPoza praktikatzeak aktibo eta baikor sentiaraziko zaitu. Emaitza bikainak lortu nahi badituzu, zure koinatuari euskaraz ZASKA bat eman nahi badiozu, ez galdu aukera!

 

11 modu, 11 lagun, 11 plan

MintzaPoza denok praktikatu dezakegu, helduek, gazteek, berritsuek, lotsatiek, kirola egitea gustoko ez dutenek, antzerkizaleek, gurasoak… gaitasuna izanez gero. Hainbat aukera eta modu daude Mintzakide egitasmoan parte hartzeko. Ezagutu itzazu hemen! Astean behin, ordu betez praktikatu eta  gozatu lagun artean. Probatu dutenek ez diote utzi praktikatzeari!

Gainera, asteroko hitzordu horietaz gain, aisialdian gozatzeko ekintza osagarriak ere egiten ditugu urtean zehar Euskal Herriko mintzakideok elkartzeko:

  • Lehendabizikoa martxoan izaten da, sagardotegira irteera egiten dugu: Mintzatxotx
  • Maiatza partean, Mintza Eguna ospatzen dugu, urtero herri ezberdin batean eta oso jai berezia izaten da.
  • Abenduan, berriz, Durangoko Azokara irteera izaten da, elkarrekin euskal kulturgintzak ekarritako uztaz gozatzeko…eta egun pasa ederra egiteko!

Hiru horiek dira Euskal Herriko Mintzakide guztientzat antolatzen ditugun ekintza osagarri bateratuak. Eta, horietaz gain, Iruñerrian beste hainbat ekintza osagarri ere antolatzen dira:  batzuk Iruñerrian dagoeneko antolatzen diren ekintza kulturalak baliatuz egindakoak izaten dira eta batzuk Mintzakide egitasmoak sortuak: hirirako izaten dira batzuk, baina eskualdekoak eta partekatuak ere badira. Azken hauen helburua Mintzakideen euskarazko sarea handitzea da, inguruko herrietako Mintzakideek elkar ezagutu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko. Giro paregabea sortzen da ekintzotan eta oso gustukoak izaten dira.

 

 

Urtarrila osoan izena emateko aukera

Sartu zaitez http://www.mintzakide.eus webgunean.

Aurten bai! MintzaPoza praktikatzeko aukera eskura duzu. Hasi zaitez Mintzakiden, ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu! Aurten MintzaPoza praktikatu!

MINTZAPRAKTIKA PROGRAMEN EBALUAZIOA 2018-2019

MINTZAPRAKTIKA PROGRAMEN EBALUAZIOA 2018-2019

2018- 2019 ikasturteko ebaluazio inkesta.

Ikasturte amaieran gaude eta oporrak gainean ditugu; horregatik, urtero bezala, galdetegia betetzeko proposamena luzatzen dizuegu.
Bertan Mintzakide egitasmoa baloratzeko aukera duzue,  betetzea eskertuko genizueke, 5 minutu baino ez dira eta egitasmoa hobetzeko zein gure lana ebaluatzeko oso garrantzitsua da, egitasmoa inor gutxik bezala ezagutzen baituzu.

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko XII.Eustal Tulkur Askea. Opari bat da!

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko XII.Eustal Tulkur Askea. Opari bat da!

Opari bat da !Merezi duzulakoz !Ikasle saiatua zarelakoz !https://eoip.educacion.navarra.es/files/noticias/eskuorria_z_baja.pdf

Slået op af Escuela Oficial de Idiomas de Pamplona – Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala i Tirsdag den 26. marts 2019

https://mintzakide.eus/event/bakean-dagoena-bakean-utzi-antzerkia-xii-eustal-tulkur-askea-opari-bat-da?instance_id=15598
https://mintzakide.eus/event/zerua-berun-hitza-musika-eta-irudiaxii-eustal-tulkur-askea-opari-bat-da?instance_id=15600
https://mintzakide.eus/event/lurralde-hotzak-filma-bidaia-baten-kontakizuna-xii-eustal-tulkur-askea-opari-bat-da?instance_id=15602
https://mintzakide.eus/event/euskararen-jatorria-historiak-eta-istorioak-eustal-tulkur-askea-opari-bat-da?instance_id=15604

Udan ere euskara gertu izan nahi duzu? Udako Mintzakide Taldeak.

Udan ere euskara gertu izan nahi duzu? Udako Mintzakide Taldeak.

Udako mintzapraktika taldetan izena emateko epea luzatua ekainaren 26a arte!

Izena eman: https://goo.gl/forms/wcfGrZItY5oMhY7u1

udako

Iruñerriko Mintzakide egitasmoak segida izango du udako hilabeteetan ere, eta euskara ikasleek ikasturtean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute.

Mintzakide programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak, osoak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin) elkartzen ditu astean behin ordubetez euskaraz aritzeko. Ekimenean parte hartu nahi dutenek ekainaren 16ra bitartean izena eman dezakete hurrengo inprimakiaren bitartez (sakatu hemen),edo mintzakide1@gmail.com epostan.

Udako Mintzakide taldeak .

Iruñerrian, urtero bezala, euskara udan ere gertu izan nahi dugunontzat mintzapraktika talde berriak prestatzen ari gara. 
Udan Iruñerrian egongo zarela? Ez galdu euskaraz mintzatzeko
eskaintzen dizuegun aukera hau.

Izen ematea jada zabalik dago, ekainaren 16a arte. 

Aizu, eta euskaraz hitz egiten badakizu eta astean ordu beteko tartea baduzu, euskara ikasten ari direnei laguntzeko aukera duzu Bidelaguna (laguntzailea) izanda.
Prest bazaude, izena eman!

[ms_flip_box direction=”horizontal” front_paddings=”15″ front_background=”#13989E” back_paddings=”15″ back_background=”#D91B5C” class=”” id=””]
[ms_featurebox style=”1″ title_font_size=”18″ title_color=”#ffffff” icon_circle=”no” icon_size=”46″ title=”izen-emate fitxa” icon=”” alignment=”left” icon_animation_type=”” icon_color=”” icon_background_color=”” icon_border_color=”” icon_border_width=”0″ flip_icon=”none” spinning_icon=”no” icon_image=”https://i2.wp.com/mintzakide.eus/wp-content/uploads/2016/01/cropped-ikonoa-512.png?w=512″ icon_image_width=”80″ icon_image_height=”80″ link_url=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScYfSgQljK9hUSvRFRYZVtNP7ShTe60IpiE6tmEMiaw8WH1iw/viewform?c=0&w=1″ link_target=”_blank” link_text=”izena eman” link_color=”” content_color=”#ffffff” content_box_background_color=”” class=”” id=””]IZENA EMAN![/ms_featurebox]
|||

“IRUÑERRIKO MINTZAKIDE EGITASMOA” .

[ms_button style=”normal” link=”” size=”medium” shape=”square” shadow=”no” block=”yes” target=”_self” gradient=”no” color=”#13989E” text_color=”#ffffff” icon=”” icon_animation_type=”” border_width=”9″ class=”” id=””]IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: ekainak 16![/ms_button]
[/ms_flip_box]

 

a