Kaixo euskaltzale!!Mintzakide egitasmoak hamalau urte beteko ditu aurten gure hirian.
Urterik urte sarea handituz joan da eta dagoeneko 900 lagunek osatzen dute Iruñerriko Mintzakide.
Bidelagunaren helburua euskararen normalkuntzan eragitea da, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak hitz egiteko ohitura ez dutenekin (edo zailtasuna edo aukera ez dutenekin) elkartuz astean behin ordubetez. Programak hizketarako jarioa lantzea, euskaraz mintzatzeko motibazioa eta ohitura txertatzea eta harreman sare euskaldunak ehuntzea du helburu.
Ikasturte berri honetan euskaraz txukun egiten dutenengana
heltzea dugu helburu. Hau da, BIDELAGUN berriak gureganatzea. Bidelagunaren zeregina taldeko eredu izatea da (inolaz ere ez maisu edo irakaslea).
Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio. BIDELAGUN izatera animatu nahi zaitugu, zure laguntzari esker, euskara gehiago erabiltzen eta entzuten lagundu dezakezulako!!!
Iruñerriko Mintzakide Egitasmoan Bidelagunak behar ditugu.
2017-2018 ikasturteko Mintzakide taldeen bigarren izen emate deialdia zabalik dugu, eskari handia izaten ari gara eta gainera lagun askok itxarote zerrendan dugu eta!
Hori dela eta, bidelagunak (laguntzaileak) behar ditugu taldeak osatu ahal izateko.
Iruñerriko Mintzakide egitasmoan, mintzapraktika egiteko egitasmoa da eta urtetik urtera mintzapraktika behar dutenen (bidelarien) kopurua gorantza doa nabarmen.
BIDELAGUNEN zeregina taldeko eredua izatea da, ez irakaslea. Mintzapraktika taldearen beste kide bat izatea, norberak hizkuntzari ematen dion kutxua eta naturaltasunarekin, taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio.
Hori da bidelariei, Mintzakideei, astean behin ordubetez, egiten dien ekarpena.
Iruñerriko euskaltzale guztiei parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu: astean ordu betez lau bost pertsonekin elkartu eta euskaraz aritzeko agendan tartetxo bat egitea kafetxo baten bueltan, paseoan,…., zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez.
Behar handiagoarekin ditugun ordutegiak:
Astelehenetik ostiralera 11:00etan (edozein egunetan eta auzoetan)
Hala ere, beste edozein egunetan eta ordutan ahal izanez gero ongi etorria izango da. Jendea itxarote zerrendan dugu eta!
Izena emateko edo informazio gehiago nahi baduzu deitu 948330868 telefono zenbakia edo mezua bidali mintzakide@topagunea.eus helbidera edo hurrengo izen emate fitxa bete: IZEN-EMATE FITXA Izan zaitez BIDELAGUN! Zure laguntza ezinbestekoa dugu Iruñerriko Mintzakide egitasmoa aurrera eramateko.
Oporrak noiz irentsiko ditugu egunero galdetzen dugun bitartean, uda heldu da.
Udarako lagun eta talde berriak antolatzen ari gara hainbat herri eta auzoetan: Eguesibarren, Zizur Nagusian, Antsoainen, Berriozarren, Agoitzen, Artikan, Iruñean, Uharten, Burlatan, Atarrabian…. baina askotan ezin izan ditugu taldeak martxan jarri udan zehar jarraituko duten taldeen informazioa ez izateteagatik…..
Hori dela eta, zuen asmoen berri informazioa eskatzera gatoz.
Esan bezala, ezinbestekoa dugu ikasturteetatik datozen mintzapraktika taldeen informazioa jasotzea, eguneratua izatea, ( nortzuk biltzen zareten, non, noiz….),lagun berriak taldekatu ahal izateko.
Zure taldearen kasua bada, jarri zaitez gurekin harremanetan.mintzakide1@gmail.com
Ikasturtean zehar bezala, opor garai berri honetan ere euskaraz txukun egiten dutenengana heltzea dugu helburu. Hau da, BIDELAGUN berriak gureganatzea.
Bidelagun zeregina taldeko eredu izatea da (inolaz ere ez maisu edo irakaslea).
Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio.
BIDELAGUN izatera animatu nahi zaitugu, zure laguntzari esker, euskara gehiago erabiltzen eta entzuten lagundu dezakezulako!!!
Talderen batean sartzeko interesa baldin baduzu gurekin jarri zaitezke harremanetan, zein egun eta orduetan egon ahal duzun zehaztuz eta zurekin jarriko gara kontaktuan.
Ea guztion laguntzarekin,udan ere euskara gertu izatea, praktikatzea lortzen dugun.
esker mila!
Ikasturtea azaroan hasi bazen ere, oraindik badira zenbait talde osatu gabe. Alde batetik zenbait herri eta auzoetan dauden taldeen informazioa jasotzen ez dugulako, nahiz eta askotan eskatu, eta beste aldetik zenbait taldeetan eta ordutegietan Bidelagunak faltan ditugulako.
Lagun eta talde berriak ditugu hainbat herri eta auzoetan: Eguesibarren, Zizur Nagusian, Antsoainen, Berriozarren, Agoitzen, Artikan, Iruñean, Uharten, Burlatan, Atarrabian…. baina askotan ezin izan ditugu taldeak martxan jarri aipatutako arazoengatik, besteak beste….
Hori dela eta, zuen laguntza eskatzera gatoz.
Esan bezala, ezinbestekoa dugu aurreko ikasturteetatik datozen mintzapraktika taldeen informazioa jasotzea, eguneratua izatea, ( nortzuk biltzen zareten, non, noiz….),lagun berriak taldekatu ahal izateko. Zure taldearen kasua bada, jarri zaitez gurekin harremanetan.
Urte berri honetan ere euskaraz txukun egiten dutenengana heltzea dugu helburu. Hau da, BIDELAGUN berriak gureganatzea. Bidelagun zeregina taldeko eredu izatea da (inolaz ere ez maisu edo irakaslea). Hizkuntza menperatzen duen heinean taldeari bizitasuna eta freskotasuna eransten dio.
BIDELAGUN izatera animatu nahi zaitugu, zure laguntzari esker, euskara gehiago erabiltzen eta entzuten lagundu dezakezulako!!!
Talderen batean sartzeko interesa baldin baduzu gurekin jarri zaitezke harremanetan edo zuzenean izen emate fitxa bete zein egun eta orduetan egon ahal duzun zehaztuz eta zurekin jarriko gara kontaktuan. Izen-emate fitxa Internetez : sakatu hemen
Ea guztion laguntzarekin jarritako helburua lortzen dugun: Otsailerako lagun guztiak martxan izatea.
Urte berri on eta esker mila!
Biderkatu Euskara Mintzakideen Magiarekin!
Informazio gehiagorik nahi?
Euskaraz zaletzeko prest? Aukeratu zure taldea eta izan zaitez mintzakide! Egin dezagun euskaraz. Eman izena!