“Zurekin hitz egin nahi dut” gonbidapenez “Mintzakiden” parte hartzeko kanpaina abian da

“Zurekin hitz egin nahi dut” gonbidapenez “Mintzakiden” parte hartzeko kanpaina abian da

 “Zurekin hitz egin nahi dut”
gonbidapenez “Mintzakiden” parte hartzeko kanpaina abian da
“ ZUREKIN HITZ EGIN NAHI DUT. Astean ordubetez hitz egiteko tartea hartuta,
hitz egiteko jariotasuna hartzen da, eta praktikatu behar duenari asko
laguntzen zaio ordubeteko ekarpena eginda. Hitz egitea baita euskaraz bizitzeko
oinarria”.

Parte hartu nahi duten euskaldun berri
eta zaharrek urriaren 25a arteko epea dute izena emateko

Izen-ematea 2015/16 ikasturtea

Izen-ematea 2015/16 ikasturtea

Izena emateko epea:  irailaren
21etik urriaren 25era. (epez kanpo ez dira izen-emate fitxa onartuko)

Nola matrikulatu? Izena emateko fitxa bete:

Urteko kuota (15 euro)
ordaindu: Laboral Kutxako kontu korronte honetan

3035 0139 75 1390024599  kontzeptuan IZEN ABIZENAK jarri!

Fitxa bete eta ordainketa
egin ostean, harremanetan jarriko gara talde baten proposamena egiteko.
 
PARKE-LAGUNAK ETA GURASO
LAGUNAK:
Izena emateko fitxan  guraso talde batean parte hartu nahi duzuela adierazi.  

 parte hartzeko baldintzak: 

-Euskaraz komunikatzeko
gutxieneko maila izatea (B1 maila
edo baliokidea)

-Salbuespenak salbuespen,
astean behin biltzeko konpromisoa hartzea.
-Izen-emate kuota ordaintzea.

Iruñerriko eta Agoizko Mintzakide

Ribed parkea1-3 bulegoa

31610 Atarrabia.

948330868/ 674351719

Whatsapp 664496509

Zurekin hitz egin nahi dut. 2015/2016 ikasturtea.

Zurekin hitz egin nahi dut. 2015/2016 ikasturtea.


Kaixo Mintzakideok!

2015/ 2016 ikasturtea prestatzen gabiltza!!

Izen-emate epe ofiziala datorren irailaren 21etik urriaren 25era zabalik egongo
da ,
hala ere, dagoeneko internetez bete dezakezue hurrengo estekan:   https://goo.gl/s7Njz7

 Internetez moldatzen ez bazarete bi-orrikoak ohiko
tokietan topatuko dituzue:
   Epe horretan, ohi bezala,  guztiok
izen-emate fitxa bete behar duzue
, epez kanpo ez dira izen-emate
fitxa onartuko.
Kanpaina berriaren aurkezpen ofiziala irailaren 4.en
astean egingo dugu eta horren berri ere emango dizuegu.

Urtero bezala, pazientzia eskatu behar dizuegu. ia 800 mintzakide elkartu ginen
iaz eta taldekatze prozesua luzea izaten da.
Talde berriak urrian / azaroan sortuko dira. 

Laster arte!

Kuku bat Mintzakidetik! Ohar garrantzitsua, zabaldu!

Kuku bat Mintzakidetik! Ohar garrantzitsua, zabaldu!

Kaixo, lagun:
Ikasurtea hastera goaz MINTZAKIDEn, aldaketez eta proiektu
berriez osaturik: Mintzakide txartela, webgune berria…

Baina Koordinazio lanak hasi aurretik eta Txartelak osatu
ahal izateko:

è Bete 
al  duzu  IZENA EMATEKO FITXA ?

Interneteko Fitxa 

Paperezko Fitxa jaisteko eta inprimatzeko

Lehengo urtetan aritua bazara ere, Beharrezkoa zaigu AURTEN BERRIRO bakoitzaren
FITXA BETE
eta bere LEKURA* eramatea (*ikus
diptikoan LEKUA nora eraman)
Internetez ere osatu dezakezu eta bidali (www.mintzakideak.blogspot.com)
Epea: Irailaren 16tik urriaren 26ra.
è Mintzapraktika  behar  duen
 bakoitzari  15  euroko
 bono-laguntza  eskatzen  diogu  ikasturte  osorako.
Matrikula kuota baino, Laguntza-bonoa da.
Izan ere, lan handia da eta garestia hau dena bideratzea eta koordinatzea, eta gainera
MINTZAKIDE TXARTEL BANA eman nahi
dizuegu bakoitzari.
Mesedez, sartu kontu honetan: 3035 0139 7513 9002 4599 (Laboral
Kutxa), garbi azalduz ZURE BI ABIZENAK ETA IZENA. Milesker.
è “Bidelagunen” kasuan, egitasmoari egiten dioten ekarpenagatik
txartela jasoko dute, baina beste
esfortzu txiki bat eskatzen diegu
eta nahi izanez gero 15€ ekarpena egin dezakete aurreko 
kontu korronte zenbakian, euren izen-abizenak adieraziz kontzeptuan.
è Mintzakide TXARTELA : zure FITXA eta ORDAINKETAREN
berri  dugunean, orduan bakarrik inprima
dezakegu MINTZAKIDE TXARTELA** (15/1999 Datuen Babes Legeak agintzen duen
ariora).
**Txartel honen bidez: abantailak, zozketak,
euskarako kultur eskaintzarako sarrerak doan edo beherapenekin…eta sare bateko partaide-titularra
izatea.
**Bidelagun !, Zuk ere nahi baduzu Mintzakide
egitasmoa lagundu, eskuratu zure txartela.

Lagundu ohar garrantzitsu hau zabaltzen! bidaliozu zure taldekideei, lagunei…..
Euskara biderkatzen
auzolanean. Milesker.
MINTZAKIDE, informazio /
kontaktua
Ribed parkea 1- 3.bulegoa
948 33 08 68 / 674 351 719