by Mintzakide Egitasmoa | Mar 16, 2015 | Sailkatu gabea
Atarrabiako Karrikaluze Elkarteak antolatutako ‘Sasi aste Kulturala 2015’ hilaren 25etik 27ra burutuko da.
Martxoaren 25ean, hamabigarrenez helduko da LABURBIRA, film laburren zirkuitua, euskarazko zinemagintzaren perla txikiak ikus-entzuleei eskaintzera.

Zortzi lan ikusgai, zortzi lan ezberdin; euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizio honetan. Ordu eta laurden inguruko emanaldia da; lasai eseri eta gozatu!
20:00etan Atarrabiako kultur etxean. Dohainik
Martxoaren 26an MIRARI ZORIGAIZTOKO LURRALDEAN antzezlana ikusteko aukera izango dugu, Atikus taldearen eskutik, 20:00etan Atarrabiako Kultur Etxean.
Sarrerak aldez aurretik Karrikaluzen salgai egongo dira eta egunean bertan kultur etxean 19:30etatik aurrera. Sarrera 3€
Martxoaran 27an, MUNDUKO SUKALDARITZA TAILERRA ETA AFARIA, izango duguTxirimiri elkartean 20:00etan. 12€ (Karrikaluzeko bazkideak 10€) truk, munduko sukaldaritza modu erraz eta dibertigarrian gerturatu nahi zaie tailerra eta afarian parte hartzen dutenei. Izena emateko hurbildu zaitezte Karrikaluzeko bulegora edota telefonoz apuntatzeko aukera ere badago (tlf 685115756).Gehienez 20 pertsona.
by Mintzakide Egitasmoa | Urr 31, 2014 | Sailkatu gabea
Hona hemen Karrikaluze Elkarteak Nafarroako Bertsozale
elkartearekin eta Atarrabiako udalarekin batera antolaturiko Bertso ikastaro
laburraren inguruko informazioa.

Doakoa izango da eta azaroan eta abenduan zehar gauzatuko
dugu.
Izena emateko epea urriaren 31a arte zabalduko dugu.
Animatu eta parte hartu!
by Mintzakide Egitasmoa | Ira 1, 2014 | Sailkatu gabea
Geure hizkuntzak har dezala arnas!
Hala dio kanta zaharrak, eta horixe da gure herriko euskalgintzak urteetan egin
duen lana. Kanta zaharra da Oskorrirena, alafede, 30 urteren bueltan baitabil,
eta urte horietan guztietan izugarri aldatu da euskararen eta euskaldunen
egoera gure herrian. Zoritxarrez, aldakuntza horretan dena ez da urre izan.
Hiztun berriak sortzearekin, hiztun zaharrak alfabetatzearekin eta euskararen
nolabaiteko ofizialtasunarekin euskararen geroa ziurtatuta zegoela amestu genuen;
geure hizkuntzak erraz arnas hartuko zuela uste baikenuen. Gauzak, ordea,
zailagoak izan dira, eta oztopoak gaindituz normaltasunaren bidea egiten ikasi
dugu.
Bide horretan hainbat gauza ikasi ditugu, besteak beste, hizkuntza minorizatuen
erabilerak dituen baldintza korapilatsuak. Izan ere, jarduera soziala den
aldetik, hizkuntza bat erabiltzeko -gure kasuan, jendaurrean euskaraz
aritzeko-, hiztunez gain, beste baldintza batzuk behar dira komunikazioa
etengabe euskaraz gauzatu dadin: gaia interesekoa izatea;
parte hartzaile gehien-gehienak euskaldunak izatea; hiztunek hizkuntza
gaitasun bertsua izatea (jorratzen den gaia eroso segitzeko); eta pertsonaren
batek hizkuntza lidergoa hartzea. Gaia interesgarria izatea oso beharrezkoa da,
gaia baita batzen gaituena; zerbait komunikatu nahi dugu, eta ez bakarrik
hizkuntzari gorazarre egin. Bestalde, hiztun guztiok ez dugu hizkuntza gaitasun
bera, eta hala, adierazpen eta hiztegiaren mugek hizkuntzaz aldatzera behartzen
al gaituzte. Bukatzeko, lider batzuk egotea beharrezkoa da zailtasunen aurre
egiteko (oroit gaitezen kantari eta idazleen paperaz 80ko hamarkadan euskararen
prestigioa goratzeko orduan)
Espero dugu aurtengo Euskaldun On asteak baldintza horiek guztiak betetzea:
gaiak oso anitzak izan ohi dira (musika, antzerkia, hitzaldiak…); liderrak
ere ez dira falta gure herrian, erreferentziazko pertsonak dira, bai beren
jardueretan baita hizkuntzaren erabileran ere; eta amaitzeko, euskaraz aritzeko
gogoa dutenak ez zaizkigu orain arte falta izan, erruz hurbildu baitira
Atarrabiako Udaletxe plazara arnas hartzera udako arratsalde eta gau goxoetan.
Halere, Udaletxe plazan sortu diren landare gazteak aste bakar bateko udako
amets polit batean gera ez daitezen, urte osoan zaindu eta ureztatu behar
ditugu, gure herriko atmosfera oxigenoz bete eta fruitu asko eman ditzaten.
Ongi etorri 2014ko EuskaldunON astea!
by Mintzakide Egitasmoa | Abu 25, 2014 | Sailkatu gabea
Aurten eta laugarrenez, EuskaldunON kultur astea ospatuko dugu, atarrabiarren artean arrakasta handia harrapatu duena. Zer dela eta ari da zabaltzen euskalgintzan OFFetik ONera esamoldea bera ere? Bada, esamolde honen bidez, euskaldunak aktibatzeko prozesua adierazi nahi dugu, baita euskara kalera atera ere, izan ere, jarduera guztiak Udaletxeko plazan egiten baitira.
Adin guztietakoak gonbidatuta daude euskal kulturarekin gozatzera, haur, gazte eta helduentzako egitaraua zabala baita. Gonbidatuta zaudete irailaren 9tik 13ra ospatuko dugun astera.
Har ezazue parte nahi duzuen bezala: entzule, ikusle, artista, mintzakide, laguntzaile, babesle… ez zarete eta damutuko!
Egitaraua:
Aurten eta laugarrenez, EuskaldunON kultur astea ospatuko
dugu, atarrabiarren artean arrakasta handia harrapatu duena.
Adin guztietakoak gonbidatuta daude euskal kulturarekin gozatzera, haur, gazte
eta helduentzako egitaraua zabala baita. Gonbidatuta zaudete irailaren 9tik
13ra ospatuko dugun astera.
Har ezazue parte nahi duzuen bezala: entzule, ikusle, artista, mintzakide,
laguntzaile, babesle… ez zarete eta damutuko!
Egitaraua:
Irailak 9 asteartea 19:30ean: Zirku tailerra haurrentzat
Irailak 10 asteazkena 19:30ean: Aldaketa klimatikoa ala ur bustia hitzaldia
Irailak 11 osteguna 19:30ean: Tximino Jakintsua bakarrizketa
Irailak 12 ostirala 19:30ean: Pintxo lehiaketa (Izena emateko KLZ-n) eta
Mielotxin
Irailak 13 larunbata eguerdiko 12:00etatik aurrera:
– Poteoa plazako barran
– Herri bazkaria (14:30)
– Kantautorea
– Triki-bertso-poteoa
– 20:30ean kontzertuak udal plazan (Gozategi eta Euskabaret ibiltaria)
Animo, goazen guztion artean, auzolanean, Atarrabiako euskaldunak aktibatzen
jarraitzera!
by Mintzakide Egitasmoa | Eka 9, 2014 | Sailkatu gabea
Karrikaluzeko antzerki taldearen antzezlana ikusteko
sarrerak salgai daude Karrikaluzen 2€-ren truke.
“Bidaiak” antzezlana, antzerki tailerraren urte
osoko lana eta geroko emaitza dugu.
Emanaldi bakarra izanen da Atarrabian eta ekainaren 12an
arratsaldeko 19:30ean Gune eszenikoan ikusi ahal izango duzu.
Aukera bakarra galduko duzu?
Sarrerak erosteko Karrikaluzetik pasa zaitezke
astelehenetik ostiralera goizero (9:00etatik 15:00ak bitarte) eta astelehen,
astearte eta ostegun arratsaldeetan (17:00etatik 19:30era). Bestela ekainaren
12an bertan, 18:30etik aurrera Kultur Etxean bertan erosi ahal izango dituzue.
INFO+: 948355739/685115756 telefonoetara deituz edota