by Mintzakide Egitasmoa | Mar 27, 2015 | Sailkatu gabea
Aurten KORRIKA urtea dugu. Izan ere, martxoaren 19an abiatuko da 19. edizioa. Korrikaren inguruan aste kulturala ere izaten da eta hor kokatzen da MINUTU BATEKO ELEAK jarduera.
Gogoan izanen duzu azken edizioetan Herria tabernan egindako ekitaldi arrakastatsua: norberak aukeratu ala idatzitako testua irakurtzen du besteen aurrean eta zuzeneko musikaz girotuta.
Aurten ere antzeko jarduera antolatu nahi dugu, eta horretarako zuregana jo dugu orain. Jarduera zertan den hementxe azaltzen dizut pausoz pauso.
- Gehienez ere minutu batean irakurtzen den testu laburra idatzi edo aukeratu behar duzu.
- Beste batena izan daiteke, baita zuk idatzitakoa ere.
- Gai librea da: dibertigarri, interesgarri, sakona, edo ez. Zure gustukoa.
Behin testua hautaturik, igorri posta honetara: zorroka@topagunea.org Horretarako otsailaren hogeia jarriko dugu epemuga. Hau egiteko arazorik izanez gero, hitz egin Pellorekin zuzenean (636 67 94 16).
Testu guztiekin liburuxka bat eginen dugu eta baita saldu ere (10 euro) Zorrokak Korrikan erosiko duen kilometroa ordaintzen laguntzeko.
Martxoaren 27an, Herria tabernan, eta iluntzeko zortzi eta erdietan (8:30) eginen dugu saioa. Hantxe nork bere testua irakurriko du.
- Aurten ere hitzek irudiak izanen dituzte lagun; kasu honetan Berriozarko artista baten ilustrazioekin. Gainera, liburuxkekin banatuko diren zenbakiekin artistaren lan bat zozkatuko da.
Besterik ez, ekitaldi honen gakoa parte hartze zabala izatea da, horregatik animatu, asko izanen baikara han nork bere istorio, olerki, txiste, hausnarketatxo eta abar besteekin partekatzen.
by Mintzakide Egitasmoa | Urt 30, 2015 | Sailkatu gabea
Osatu duzue taldea? eman izena Euskararen Ginkanan!

Kutxa Ekoguneak, Euskaltzaleon Topagunearen laguntzarekin, Euskararen Ginkanaren hirugarren edizioa antolatu du. Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketa izango da eta aurten hizkuntza aniztasunaren gaia landuko du. Beraz, beraz, gainditu beharreko probak eta galderak munduko zein Euskal Herriko hizkuntza aniztasunari lotuak izango dira. Munduko hizkuntza aniztasuna galtzen ari den honetan, hizkuntza eta kultura aniztasun handia aurki dezakegu gure herri zein auzoetan. Hizkuntza aberastasun honen erakusle izan nahi du Euskararen Ginkanak. Lehen aldiz parte hartzea taldekakoa izango da eta saria euskararen alde dagoeneko martxan dauden edo jarri nahi diren ekimenak sustatzera bideratuko da. 3.000 euro jasoko ditu talde irabazleak. Horretarako, elkarte edo eragile bakoitzak lehiaketan ordezkatuko duen 4-6 laguneko taldea osatu eta www.euskararenginkana.net webgunean eman beharko du izena, taldea bera eta sariarekin sustatu nahi den proiektua bideo labur batean aurkeztuz.

Ginkanak 2 fase izango ditu: 6 astez, abenduaren 3an hasi eta urtarrilaren 16a bitartean, astero egin beharreko proba bat argitaratuko da eta internet bidez bidali beharko dira erantzunak. Horietan puntuazio altuena jasotzen duten lau taldeak pasako dira finalera eta bertan erabakiko da zein den edizio honetako irabazlea.
Aurkezten diren egitasmoak askotarikoak izan daitezke: hezkuntza, aisialdia, kulturgintza, helduen euskalduntzea, erabilera sustatzeko egitasmoak… elkarteetan burutzen den edozein egitasmo finantzatzeko aukera izan daiteke, beraz animatu! izen ematea zabalik dago!
Iazko taldeen bideo guztiak hemen dituzue ikusgai!


Eskararen Ginkana, OINARRIAK.