by Mintzakide Egitasmoa | Urr 9, 2017 | LIBURUAK, MINTZAKIDE
IRAKURLEEN ARTEAN
(INES CASTIELLAK KOORDINATUA)
Euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako irakurle taldea.
Bilera: hileko azken asteartean bilduko da, arratsaldeko 5,30tan.
Koordinatzailea: Ines Castiella
BALDINTZAK: irakurri eta saion landuko diren eleberriak estilo eta autore
desberdinetakoak izango dira, baina betiere EUSKARAZ idatzitakoak, bai orijinalki edo
itzulpen modura. Saioek 90 minutuko iraupena edukiko dute eta euskara izango da
mintzatzeko erabiliko den hizkuntza. Hileko azkeneko asteartean, arratsaldeko 5,30tan
bilduko da taldea. Jarduera doakoa da eta izen ematearen ordena onetsiko da. Irakurri
beharreko eleberria Liburutegiko lote bildumaren zerbitzutik kanpo dagoenean,
kideak berak lortu beharko du alea bere kabuz. Gutxieneko lagun kopurua taldea
osatzeko: 15. Gehienezkoa: 20
NAFARROAKO LIBURUTEGIA
Izena eman nahi duen norbait badago, e-mail bat bidal diezadake honako helbidera: ibuenetxea@gmail.com
by Mintzakide Egitasmoa | Mar 17, 2017 | Sailkatu gabea

Aurten ere Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimena martxan jarriko du zenbait euskara elkarte, udal, liburutegi eta liburu dendarekin batera. 11. edizio hau, 2017ko martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte luzatuko da.
Aurten sekula baino herri gehiagok parte hartuko dute egitasmoan, eta lehenengo aldiz Iruñean ere burutuko da. Euskal Herrian 52 herrik parte hartuko dute eta Nafarroako hurrengo herrietan euskarazko liburuak irakurri, gozatu eta oparitzeko aukera izango duzue: Altsasu, Antsoain, Aranguren, Arbizu, Atarrabia, Larraintzar, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Doneztebe, Irurtzun, Etxarri-Aranatz, Iruñea, Leitza, Lizarra, Olazti, Uharte eta Zizur Nagusia.
Helburuak
Egitasmoaren helburu nagusiak irakurzaletasuna bultzatzea, literaturarekin gozatzea eta gozaraztea dira, irakurtzeak eta oparitzeak (zein opariak jasotzeak) dakarten gozamenaren bidez.
Zertan datza?
-Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, udal liburutegira joan eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu behar duzu: izan daiteke haurrentzako liburu bat edota helduentzakoa.
-Gozatu. Liburua irakurri, liburutegira itzuli eta fitxa sinple bat bete beharko duzu ondoren. Behin fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txeke bat emango dizu, %35eko deskontuarekin liburu denda batean euskarazko liburu bat erosteko.
-Oparitu. Azken pausoa erositako liburu hori oparitzea da: senide bati, mintzalagun bati, edo nork bere buruari.
1001 munduz gozatzeko prest? Liburutegira joan eta abentura berri bat hasi dezakezu!
ANIMATU ZAITEZ!
Informazio gehiago nahi baduzu sakatu hemen.
[ms_youtube link=”https://www.youtube.com/watch?v=EUXAPdhrcOU&list=TLGG5M1I9o1xY8oyMDAzMjAxNw” width=”100%” height=”100%” mute=”no” autoplay=”yes” loop=”yes” controls=”yes” class=”” id=””][/ms_youtube]