by Mintzakide Egitasmoa | Eka 11, 2018 | BABESLEAK, GURASOLAGUN/ PARKELAGUN, MENDIA, MINTZAKIDE, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, SAIO OSAGARRIAK, SUSTATZAILEAK
2018KO EKAINAREN 17AN, iGANDEA.
EGITARAUA:
Beti bezala, Korralilloseko errotondan jarri dugu hitzordua 9:00etan, puntualak izan mesedez. 10:00etan Arantzako herri sarreran dagoen aparkalekuan elkartuko gara, Baztan, Malerreka eta Bortzirietako Solaslagunekin eta Hondarribiako Mintzalagunekin
Itzulia 5 ordu inguruko ibilbidea izanen da eta guztizko desnibela 800m-koa izanen da. Gailurrean haiketakoa egin eta Arantzara bueltatuko gara.
Azkenik, San Juan Xar bisitatuko dugu eta bertako erritua egiteko aukera ere izango dugu.
Oroitu saio hauek irekiak direla eta eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, Animatu zuen inguruko jendea!!
OHARRA: Hamaiketako eta norberaren oial zatibat ekarri behar da.
Izena eman hurrengo izen-emate fitxaren bitartez edo harremanetan jarri zure herriko dinamizatzailearekin. [ms_button style=”dark” link=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScPGKHRb-5dXeBXoUQ6Wazq-etLlrpdGgixL2GtIgRJGxiNKw/viewform” size=”large” shape=”full-rounded” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”#24d656″ text_color=”#ffffff” icon=”fa-pencil” icon_animation_type=”bounceOutDown” border_width=”10″ class=”” id=””]Izen-emate fitxa-[/ms_button]
Oroitu ere autoetan moldatzen garela, berez izena eman, antolatu ahal izateko.
by Mintzakide Egitasmoa | Mai 21, 2018 | MENDIA, MINTZAKIDE, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, Sailkatu gabea
“Mendian ere euskaraz” txangoa, Lizarragatik abiatuta

Maiatzaren 27an “Mendian ere euskaraz” txangoa egingo dugu Andia mendilerroan, Lizarragako bentatik abiatuta E.H. erdigune geografikora. Ohiko jardunean euskaraz bizi diren hainbat mendi taldek antolatuta.Tartean dira, besteak beste, Mendian euskaraz, Marimendi, Mendiak eta Herriak, Lemoizko Etzandarri, Donostiako Añorga eta Platerotarrak, Donibane-Lohizuneko Begiraleak eta Hondarribiko Blagan, eta oraingo honetan iruñerriko Mintzakide Mendi Taldea batuko gara ere.
“Mendiz mendi euskaraz, naturaltasunez bizitzeak batzen gaitu talde guztiok”, diote prentsa-oharrean. “Beraz, maiatzaren 27a ez da izango egun isolatua gure jardunean, baizik eta mendizale euskaldun ororendako deia gurekin bat egiteko”. Egitasmo honen bidez, elkarren arteko harremana sendotu nahi dute. “Euskarari beste arnasgune bat eskaini nahi diogu, non eta gure zaletasunaren gune naturala den mendian”.
Hitzordua, ohiko tokian jarri dugu, Korralilloseko errotondan, baina goizeko 8:00etan. Adi ordu aldaketari!!! 9etan Lizarragako bentatan dugu hitzordua.
Beti bezala, gomendagarria da izena ematea, hurrengo estekaren bitartez , autoetan banatzeko. Izen-emate epea 25ean, 12etan itxiko dugu. Ez utzi azken egunerako!!
[ms_button style=”line_dark” link=”https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScPGKHRb-5dXeBXoUQ6Wazq-etLlrpdGgixL2GtIgRJGxiNKw/viewform” size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”#ffffff” text_color=”#2161d1″ icon=”fa-bug” icon_animation_type=”wobble” border_width=”5px” class=”” id=””]HURRENGO TXANGORAKO IZENA EMAN[/ms_button]
IRUÑERRIKO MINTZAKIDE MENDI TALDEAREN KARTELA JAITSI

[ms_divider style=”double_dotted” align=”left” width=”100%” margin_top=”30″ margin_bottom=”30″ border_size=”5″ border_color=”#f2f2f2″ icon=”fa-instagram” class=”” id=””][/ms_divider]
https://mintzakide.eus/cat174osagarriak/mintzakide-mendi-taldea-2
[ms_divider style=”double_dotted” align=”left” width=”100%” margin_top=”30″ margin_bottom=”30″ border_size=”5″ border_color=”#f2f2f2″ icon=”fa-instagram” class=”” id=””][/ms_divider]
[pt_view id=”142fb42hw6″]
by Mintzakide Egitasmoa | Urr 27, 2016 | MENDIA, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, OSAGARRIAK

Igande honetan mendira: Madalenaitz
Hiriberritik (448m) abiatuko gara, Arakil ibaia gurutzatu dugu eta ezkerrera hartuko dugu Madalenaitz (860m) gailurra zeharkatzen duen Berastegiko harratea topatuko dugu.
Ezkerrera soro baten erdian, Berastegiko ermita erromanikoa (475m) utziko dugu. Harratetik barneratuz eskuinean Aritzabal gailurra (745n) utziko dugu. Hemendik aurrera bidea ezpelen artean igaroko da, eta pagadi bat gurutzatu ondoren aurrean Madalenaitz gailurra aurrean ikusiko dugu.
Animatu zaitezte eta zabaldu!
Gogorarazi nahi dizuegu komenigarria dela aurretik izena ematea, autoetan joaten gara eta aurretik ondo antolatzeko.
https://mintzakide.eus/event/madalen-haitza-858m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13173
Izena eman dezakezue hurrengo estekaren bitartez: MINTZAKIDE MENDI TALDEA
Igandera arte……
Mintzakide egitasmoaren bitartez sortutako talde mendizalea eta euskalduna da. Gure asmoa mendian barna prestaturiko ateraldi zehatzetan lagun giroan lasai ibiltzea da, Euskal Herriko bazter ederrak ezagutzea eta, bide nabar, naturaren kontuak euskaraz lantzea.
Noiz geratzen gara?
Igandeetan, goizeko 9:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan 9:15ean bertatik abiatzen garelarikezer eta inori itxoin gabe. Beraz “tiñel”, hau da, puntual ez izatekotan, agur yogurrarena eginen dugu pozarren poderioz eta bertzerik gabe. Autoz , gehienetan arratsaldeko 16:00etan itzultzeko.
Nola?
Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaleek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.
Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera, autoetan banaketa egin ahal izateko komenigarria da aldez aurretik izena ematea edo gutxienez abisatzea, whatsapp, email,….Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea.
ikusi gure egutegia!
https://mintzakide.eus/agendatxoa-3/action~posterboard/request_format~json/cat_ids~224/
by Mintzakide Egitasmoa | Ira 28, 2016 | MENDIA, MINTZAKIDE, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, Sailkatu gabea
Igandean hasiko da Mintzakide Mendi Taldearen denboraldi berria. Hasteko E.H. erdigunera igoko gara.
MMT. IZEN-EMATE FITXA.
[ms_button style=”normal” link=”https://goo.gl/forms/xLy2NuUW2U4kxek53″ size=”medium” shape=”” shadow=”no” block=”no” target=”_self” gradient=”no” color=”” text_color=”#ffffff” icon=”” icon_animation_type=”” border_width=”0″ class=”” id=””]MINTZAKIDE MENDI TALDEAREN IZEN-EMATE FITXA[/ms_button]

Igandean hasiko da Mintzakide Mendi Taldearen denboraldi berria.
Mintzakide egitasmoaren bitartez sortutako talde mendizalea eta euskalduna da. Gure asmoa mendian barna prestaturiko ateraldi zehatzetan lagun giroan lasai ibiltzea da, Euskal Herriko bazter ederrak ezagutzea eta, bide nabar, naturaren kontuak euskaraz lantzea.
Noiz geratzen gara?
Igandeetan, goizeko 9:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan 9:15ean bertatik abiatzen garelarikezer eta inori itxoin gabe. Beraz “tiñel”, hau da, puntual ez izatekotan, agur yogurrarena eginen dugu pozarren poderioz eta bertzerik gabe. Autoz , gehienetan arratsaldeko 16:00etan itzultzeko.
Nola?
Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaleek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.
Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera, autoetan banaketa egin ahal izateko komenigarria da aldez aurretik izena ematea edo gutxienez abisatzea, whatsapp, email,….Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea.
Hona hemen Mendi Taldea den honek proposatzen dizkizuen ateraldiak:
Igande honetan, urriak 2, E.H. Erdigunera, (1.230m) (Satrustegi mendilerroa) Irañeta herritik.
https://mintzakide.eus/event/eh-erdigunea-1-230m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13170
Urriak 30, Madalen haitza (858m).
https://mintzakide.eus/event/madalen-haitza-858m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13173
Azaroak 13, Sarbil (1.136m)
https://mintzakide.eus/event/sarbil-1-136m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13174
Azaroak 27, Ernaitzu (1.203m)
https://mintzakide.eus/event/ernaitzu-1-203m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13175
Abenduak 11, Akier
https://mintzakide.eus/event/akier-1-136m-mintzakide-mendi-taldea?instance_id=13177
Mendi Talde hau Iruñerriko Mintzakideren aisialdi euskarazko eskaintzaren barruan kokatzen da.
Etorri hamarretakoa gogoan eta bizkar zorroa prestaturik….eta gozatu¡¡¡¡
Zatoz, E.H.ko Erdigunean elkar ikusiko gara¡¡
by Mintzakide Egitasmoa | Urt 26, 2015 | MENDIA, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, Sailkatu gabea
Urtarrilean saiatu baginen ere, eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan genuen baina berriz ere hemen duzue Arrotxapeako Mintzakide taldearen eskutik datorkigun mendi irteera egiteko proposamena:
Untzueko Haitza.
Eguna: Otsailak 1, IGANDEA.
Ordua: 10:30
Lekua: Korralilloseko errotondan.
Izena emateko: azken eguna urtarrilak 30, mintzakide1@gmail.com helbidean, 674345749 whatsappean edo azpian topatuko duzun fitxa betetzen.
UNTZUEKO HAITZA.
Untzue herriaren gainean
ageri den haitza da. Igoera laburra du, baina polita. Untzuetik abiatu
eta laster sartuko gara ezpel artera, gero haitzarte batzuetan igaro eta
tontorrean gara. Mendi txikia da, baina ikuspegi zabalekoa hegoaldeko
lurraldeen gain. Atze aldean ordea, ekialdeara luzatzen den hegi luzean,
haizerrota zuri ugari dago, bertan hasi eta hainbat kilometrotan.