Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du.  Irailaren 26an Txindokira hurbilduko gara, ikasturteko lehenengo gailurra burutzeko.

Gogoratu, txangoetan parte hartzeko aurretik izena eman behar dela! 

 

[su_image_carousel source="media: 28600,28602,28599,28603" limit="15" slides_style="minimal" align="center" captions="yes" link="attachment" autoplay="3" image_size="full"]

MINTZATXOTX 2024

MINTZATXOTX !!???? Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€ ???? Autobusez aterako gara bakoitza bere ingurutik. Eta 18.00etan aterako gara sagardotegitik herrietara itzultzeko. ????????‍♀...

Iruñerriko II. mintzodromoa

Iruñerriko II. Mintzodromoa Datorren martxoaren 23an Iruñerriko euskaldunok hitzordua dugu arratsaldeko 18:30ean autobus geltoki zaharrean. Izena emateko epea dagoeneko zabalik labur.eus/mintzodromoa2023 estekan.

Iruñerriko Mintzakide taldeen kurtso amaierako festa!

Ekaineko egun hauetan, Sanferminei begira egotea (edo ez), edota udako oporrak prestatzen aritzea, kurtso amaierara heltzear gaudenaren seinaleak dira! Horregatik 2021/2022 Mintzakide kurtsoari behar duen amaiera emateko, hurrengo ekainaren 17an (ostirala) LABAn...

Mintza Eguna 2022: Hendaian, ekainaren 5ean!

Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Txartelak webgune honetan dituzue salgai maiatzaren...

MINTZA-TXOTX! LESAKAKO LINDDURENBORDA SAGARDOTEGIRA IRTEERA!

Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak LLindurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren APIRILAREN 9rako. Sakatu hemen ,http://labur.eus/TXOTX22  eta txartelak gordeko dizkizugu. Iruñerriko mintzakideak, Baztan,...

SAIO OSAGARRIA: “KUTXIDAZU BIDEA IXABEL” MUSIKALA GAYARRE ANTZOKIAN

Heldu den Abenduaren 1ean demode produzkioak-en “kutxidazu bidea ixabel” antzezlana Iruñeko Gayarre antzokian Ordua: 20:00Prezioa: 8€ Ikuskizuna euskaraz 2021ean Musika Ikuskizun Onenaren MAX saria lortu du “Kutsidazu bidea Ixabel” nobela arrakastatsuan oinarritutako...

Mintzakide Mendi taldearen denboraldi berria martxan!

Mintzakideko ikasturte berria hastear dagoen honetan urtero bezala Mintzakide Mendi Taldeak bere egutegia antolatu du.  Irailaren 26an Txindokira hurbilduko gara, ikasturteko lehenengo gailurra burutzeko. Gogoratu, txangoetan parte hartzeko aurretik izena eman behar...

Getxoko Berba taldea MintzaPoza lehiaketako irabazle

Ekainaren 5ean burutu zuten Mintzalagunek ikasturteari elkarrekin amaiera borobila emateko ekintza: MintzaPoza lehiaketa! Gorbeialdea, Hondarribia, Lasarte-Oria, Getxo, Iruñea eta Aretxabaleta bildu zituen MintzaPoza lehiaketak. Lehiaketak bi atal izan zituen: lehendabizi, herri bakoitzean ginkana bat burutu zuten bertoko taldeen artean eta irabazleek indaba jana egiteko sorta bat eraman zuten. Lehiaketaren bigarren zatian, herriko irabazleek MintzaPoza lehiaketaren finala jokatu zuten online. Finalaren saria etxean gozatzeko txuleta eta sagardo sorta izan zen.
Igandean Irunberriko arroilara!

Igandean Irunberriko arroilara!

Mintzakide mendi taldeak irtenaldi berri bat prestatu du heldu den iganderako. Txangoa Nafarroan hagitz ezaguna eta ederra den paraje batera eginen dugu, Irunberriko arroilara.

Bizi dugun osasun egoera larria dela eta, gehienez 12 lagunek parte hartu ahal izanen dute, beti ere, beharrezkoak diren osasun neurri guztiak gordez.

Interesik baduzue, eman izena lehenbailehen.

Mintzakide mendi taldea Orira

Mintzakide mendi taldea Orira

Heldu den igandean, urriak 18, berriro helduko diegu mendi martxei eta oraingoan Ori mendira (2.018 metro) igoko gara Larrañe menditik abiatuta. Koronabirus oldea dela eta, Nafarroako Gobernuak ezarritako segurtasun neurri guztiak beteko ditutu: musukoa, distantzia mantentzea eta hidrogelaren erabilera.

Mintzakide egitasmoak sortutako mendi taldea, Euskal herrian horrenbesteko ohitura duen mendi zaletasuna euskaraz egiteako asmoz sortutako ekimena da. Xedea, beraz, mendian barna lagun giroan euskaraz lasai aritzeko aukera izateaz gain, Euskal Herria ezagutzeko parada eskaintzea da.

Parte hartzeko izen-ematea ezinbestekoa da eta horretarako eta informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan: www.mintzakide.eus web orrian.

Betiko moduan, hitzordua goizeko 9:00etan eginen dugu Santo Domingoko ukuiluetan (Corralillos) eta hortik abiatu gara gure autoetan eta segurtasun neurri guztiak gordez.

Izena emateko, sakatu hemen.

Animatu Euskal Herri mendi gainak euskaraz ezagutzera!!!

Mendilatzen gailurra ere egin genuen. Mintzakide Mendi taldea.

Mendilatzen gailurra ere egin genuen. Mintzakide Mendi taldea.

Maitzaren 12an, igandearekin Mendilatzera hurbildu ginen.

Mendilatzek ongi irabazia du izena, karst eta lapiaz deserosoek hartuta baitaude bere gailur-hegiak. Hala ere, laztasun horrek bere alde ona izan du: basoa ustiatzea ezinezkoa izanik, pagadiak ia ukitu gabe daude, pista eta errepideez libre. Baso ia birjin baten ikuskizunaz goza dezakegu beraz, baina ordaindu beharreko prezioa harkaitzez harkaitz jauzika ibiltzea izanen da, nekagarri samarra izan daitekeena. Nolanahi ere, Azpegi aldeko igoera askoz ere leunagoa da, eta gehienbat belardi goxoetan gora egitea besterik ez du eskatuko. Gailurra zuhaitzen artean egonik, ez dugu paisaia handirik ikusiko: horrek nolabaiteko salbuespen bihurtzen du Mendilatz, inguruko mendi guztiak soildurik baitaude.
Euskal-herria.org web-orritik hartuta.

ADI MENDIZALEAK! IGANDE HONETAN AGAOTZ MENDIRA GOAZ

ADI MENDIZALEAK! IGANDE HONETAN AGAOTZ MENDIRA GOAZ

Igande honetan , azaroak 26,  Mintzakide Mendi taldearen  ateraldia izanen da. Aitzaki ederra MINTZAPRAKTIKA LANTZEKO.

AGAOTZ MENDIA

Lizarrustitik Agaotzera (974m) (Aralar). Mintzakide Mendi taldea 

Sastarri leizea bisitatuko dugu. Argia eraman behar… ?

[ms_flip_box direction=”horizontal” front_paddings=”50px” front_background=”#dd3333″ back_paddings=”50px” back_background=”#44DDD8″ class=”” id=””]IZEN-EMATE FITXA|||https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScPGKHRb-5dXeBXoUQ6Wazq-etLlrpdGgixL2GtIgRJGxiNKw/viewform[/ms_flip_box]

Goizeko 09:00etan geratzen gara Zezentegiko (Corralillos) behin behineko aparkalekuan, 09:15etan bertatik abiatzen garelarik, gehienetan bazkaltzeko ordurako bueltan egoteko.
Eguraldi eragozpenik izanez gero, eguneko ibilbidea alda daiteke, baita antolatzaileek hala erabakitzen badute ere. Bakoitzak jatekoa eramaten du. Autoetan moldatzen gara jende kopuruaren arabera. Gure aholkua, autoetako gastuak bidaiarien artean partekatzea. Puntualak gara. Lasai ez gara galtzen, txango bakoitzak badu bere erantzulea, ibilbidea aurrez aurretik prestatzen duena.