Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Lesakako Linddurenborda Sagardotegira irteera!

Mintza-txotx!

Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 11rako.

NAFARROAKO MINTZAPRAKTIKA EGTASMOEN SAGARDOTEGIA
Izena emateko: bete hurrengo fitxa https://goo.gl/forms/m0CGfYMJcvm8DiCU2 eta txartelak gordeko dizkizugu.

Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagun taldeekin batera  Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu Martxoaren 11an, larunbata. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake.

Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira.

  • Prezioa: 35€ (Sagardotegia eta autobusa barne). Animatzen zaretenentzako Lesakara joateko autobusa izango duzue zenbait tokitan.
  • Autobusa Lizarraldetik etorriko da, Iruñetik pasa, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Autobusaren ordutegiak hurrengoak izango dira:

– 12:00ean Lizarrako Bus Geltokian

– 12:30 Iruñea, Korralilloseko biribilgunean

– 13:15etan, Elizondoko Plazan.

– 13:40ean, Doneztebeko bus geltokian.

– 14:00 Lesakan.

– 20:30etan Lesakatik buelta!

Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteera. Txartelak hartzeko epea Martxoaren 8an bukatzen da, osteguna. Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!

[ms_button style=”3d” link=”https://goo.gl/forms/39IojuPRiLHWYO733″ size=”xlarge” shape=”” shadow=”yes” block=”yes” target=”_blank” gradient=”no” color=”#03899e” text_color=”#ffffff” icon=”fa-paper-plane-o” icon_animation_type=”bounceInDown” border_width=”5″ class=”” id=””]IZENA EMAN![/ms_button]

 

Goazen euskara biderkatzera! Gozatzera! Animatu zaitez!

Sagardotegiko menua
Bakailao frijitua piperrekin
Bakailao tortilla 
Txuleta (450 g. pertsonako)
Gazta, irasagarra eta intxaurra
Sagardoa eta ardoa aukeran
Kafea eta kopa aparte

+

AUTOBUSA

35€

Aurreko urteetako irudiak ikusi nahi?

Animatu zaitezte! Egun ederra pasako dugu Lesakan!

#Ap25anahitasuna. Bertso Bazkaria.Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia.

#Ap25anahitasuna. Bertso Bazkaria.Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia.

 Larunbateko BERTSO-BAZKARIAren txartelak oraindik batzuk salgai. Euskaltzale/Bertsozale: zabaldu kontaktuen artean eta gero denok #ap25anahitasuna

 

Euskaraz bizi nahi dugulako, euskaraz bizitzeko
eskubidearen alde ekitaldia izanen da apirilaren 25ean
Anaitasuna Kiroldegian.

Egun horretan 18:30ean dugun hitzorduaz gain,
eguna girotzeko plan desberdinak antolatu dira, besteak beste,
BERTSO BAZKARIA: (kartelak erantsirik)

 BERTSO BAZKARIA. Julio

Soto, Alaia Martin, Fredi Paia. 14:00ean
Anaitasunako Jatetxean bertan. 25 euro. Txartelak salgai:
Karrikiri Euskal Dendan, Irrintzi eta Iruñezar AEK
Euskaltegietan, IKAren Campion eta Sahats Euskaltegietan
Informazioa/Erreserbak: euskarazbizinahidut@gmail.com
helbidean.

Mintza-Bazkaria, otsailaren 21ean

Mintza-Bazkaria, otsailaren 21ean

Mintza-Bazkaria 


Badator aurtengo lehendabiziko Mintza-Bazkaria! Errotxapeako taldeak, otsailaren 21erako bazkari erraldoia antolatu dute, eta guztioi parte hartzera gonbidatu gaituzte. 
Hauxe da plana:
Hitzordua: 13:00ak aldera poteo txiki bat egiteko
14:30etan, bazkaria Errotxapeako jatetxe batean (sagardotegiko menua, 25€ aldera)
Eta arratsalde pasa iruñeko alde zaharrean (parranda).
Jatetxean tokia hartzeko izena lehenbailehen eman behar duzue, otsailaren 19a arte duzue denbora.
Izena-eman: mintzakide1@gmail.com – (sakatu helbidean) edo 674345749 whatsappean
Elkar ezagutzeko, ondo pasatzeko, lagun berriak ezagutzeko eta bide batez mintzapraktika egiteko!