by Mintzakide Egitasmoa | Mai 3, 2018 | AEK, BABESLEAK, EUSKALDUNON BILTOKI, KARRIKALUZE, KARRIKIRI, MINTZA EGUNA, MINTZAKIDE, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK, SUSTATZAILEAK, Zaldiko Maldiko elkartea, Zorroka Elkartea
Mintza Eguna Hondarribian izango da aurten, Euskal Herriko mintzalagunak bilduko gaituen festa handia. EMAN IZENA HEMEN!
Blagan euskara elkartearekin bat eginda, Mintza Egunak euskaltzale guztiei euskarari atxikitzeko deia zabalduko die, mintza taldeetan ereindako olatua, elkarrekin euskaraz aritzeko ohitura, kalera zabaltzeko!
Hondarribiko mintzalagun taldeak gogotsu hartu du jai handia antolatzeko testigua eta Blagan euskara elkarteaz eta Udalaz batera, guztia ari da prestatzen ekainaren 2a egun borobila izan dadin. Hona hemen egitaraua:
MINTZA EGUNA 2018 HONDARRIBI – ITXEKI EUSKARARI

mintza eguna 2018- itxeki euskarari
- 11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa.
- 12:00 Bi proposamen, aukeran:
- Hondarribia ezagutuz Ibilbide gidatuak: gaztelua, eliza eta tren berdean ibilbide panoramikoa.
- Irrati Saioa eta baserritarren azoka San pedro kalean
- 13:30 Kalejira animatua. Abiyuan txarangarekin
- 14:30 Bazkaria
- 16:30 Esker emate ekitaldia.
- 17:00 Dantzaldi gidatua Errebal taldearekin
- 19:30 kontzertua Gorpunzkingz.
- 20:30 Kontzertua elektropatxaranga.
Txartelak maiatzaren 24ra arte
Jakin badakigu makina bat hortzak luzatuta zaudetela jadanik, egitarauari buruz galdezka. Horregatik, izena emateko epea laster zabalduko dugu. Maiatzaren 24ra arte, Mintza Egunerako txartelak mintzalaguna.eus webgunean etaHondarribiko Blagan kafetegian hartu ahalko dira.
Lau txartel mota
- Bazkaria eta hamaiketakoa 17€
- Bazkaria eta hamaiketakoa haurrak 10€
- Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa 25€
- Bazkaria , hamaiketakoa eta autobusa (umeak) 18€
Bost menu aukeran
Urtero bezala, bazkarirako menu ezberdinak izango dira aukeran, honakoak:
- Paella + oilasko errea entsaladarekin + ijito besoa.
- Menu bejetarianoa: barazki menestra + barazki lasagna + fruta.
- Haurren menua: makarroiak + eskalopea chip patatekin + helatua.
- Helduen menu(1 menua) zeliakoa.
- Haurren menu zeliakoa.
Menu guztietan: ardoa, sagardoa, ura, ogia (gluten gabea), kafea eta txupitoa.
Autobusen ibilbideak
Egun osoko festa izango denez, autobusak ere ari gara antolatzen Hondarribira joateko. Aurrerago emango dizuegu autobusen ibilbidearen berri zehatza!
Nafarroako autobusa, Lizarratik abiatuko da, Iruñerriko Mintzalagunak Trinitarios aparkalekuaren parean jasoko ditu eta Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak jasoko ditu. Bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio Osagarri hauek erabat parte-hartzaileak izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.
Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu zuen inguruko lagunak, ezagunak, amoranteak, senideak,…..!!
Iazko Mintza Eguna Derion izan zen, argazkiak hemen ikusi daitezke.
MINTZA EGUNA
[pt_view id=”71e5115s4n”]
by Mintzakide Egitasmoa | Eka 9, 2017 | BABESLEAK, GURASOLAGUN/ PARKELAGUN, MINTZA EGUNA, MINTZAKIDE, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea
Argazki guztiak hemen ikusgai.

Giro bikaina izan zen egun osoan. Eta eguraldia ere alde izan zuten Mintzalagunek; goizeko bisita gidatua eta dantza-kantu-triki poteoak iraun bitartean bai behintzat! Derioko hilerriak harrituta utzi zuen bat baino gehiago, oso bitxia, oso interesgarria dela kontatu digu txori batek. Eta ezagutzeak merezi duela.



Ordu biak inguru hasi ei zen euria Derion. Baina ordurako Mintzalagunak Baserri Antzokira bidean ziren eta hantxe, estalpean, poteoa amaituta, bazkarirako prest ziren. Ikusgarria izan omen zen: Baserri Antzokia leporaino beteta, egitasmo ezberdinetako lagunak nahastuta, elkarrekin berriketan, harreman berriak sortzen. Biba zuek! Eta, kontatu digutenez, bazkaria txapela kentzeko modukoa izan zen; marmitakoa, ziza eta barazkidun pasta eta gazta tartaz maiteminduta gelditu ziren asko.

Digestioa egin orduko, Taberna ibiltaria giroa berotzen hasia zen eta sariak banatu zirenerako ez zen giro! Txorierriko berbalagunei, Solaslagunei eta Eibarko mintzalagunei eman zizkieten aurtengo sariak; bertako produktuekin osotutako otzarak (berbalagun batzuek ekoizten dituzten barraskiloak, artisau garagardoa…). Bereziki hunkigarria izan zen Solaslagunek Oiankori egindako agurra. Sorpresa handiz jaso zituen beretzat sekretuan ekarritako lore sorta eta otzara; han ziren Mintzalagun guztiek, Taberna Ibiltariarekin batera, zorionak zuri abesten zioten bitartean eman zioten bitartean. Eta ezin eutsi malkoei. Oiankok urte asko eman baititu Solaslagunei hauspoa ematen…
Video Player
Zirraragarria izan zen sari banaketena, gero pare bat zozketa ere egin ziren eta, ostean, talde asko animatu ziren Taberna ibiltariarekin batera kantatzera:Txorierriko berbalagunak, Solaslagunak, Eibarreko mintzalagunak…



Eta konturatu orduko heldu zen elkar agurtzeko garaia. Zazpiak inguruan taldeko argazkiak, muxu eta besarkada uholde batek astindu zuen Derio. Kanpotik etorritako lagunak etxeratu ziren, baina ez pentsa jaia han bukatu zenik. Esan digutenez, jaiak berandu arte jarraitu zuen!
Mintza Eguneko argazkien bilduma
Jasotako argazki guztiak bildu eta bideo polit bat egiteko asmoa dugu, denok izan dezagun Mintza Egunaren oroigarri bat. Zure argazkiak ere pozik hartuko ditugu! Animatzen bazara, helbide honetara sartu eta igo zure argazkiak: http://cwok.me/u/6w88 (laino bat ikusiko duzu, bertan klikatu eta argazkiak igo ditzakezu zuzenean)
Nahi izanez gero, whatsappez ere bidali ahal dizkiguzu argazkiak: 674.345.756
by Mintzakide Egitasmoa | Mai 10, 2017 | BABESLEAK, MINTZA EGUNA, MINTZAKIDE, OSAGARRIAK, SUSTATZAILEAK
Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen: Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria…
Maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena, mintzakide.eus atarian, edo herriko dinamizatzailearen bidez, bestela.
Urtero bezala, egun osoko festa izango denez, autobusak antolatuko dira Deriora joateko. Aurrerago emango dizuegu egitarauaren eta autobusen ibilbidearen berri!
Egitaraua eta menuen berri jakin nahi?
Bi txartel mota daude eskuragarri:
- Bazkaria eta hamaiketakoa: 17€ (haurrek 10€)
- Bazkaria, hamaiketakoa eta autobusa: 24€
Egitaraua
11:00 Ongi etorria eta hamaiketakoa
12:00 Bi proposamen, aukeran:
- “XX.mendeko historia Bilboko hilerria ezagutuz” bisita gidatua, Jose Angel Mentxakarekin

Baserri Antzokia
- Bertso triki- dantza poteoa Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria bertsolariekin eta “Bertoko” taldeko trikitilariekin.
13:30 Kalejira animatua. Bertsoak, trikitixa eta dantzak.
15:00 Bazkaria Baserri Antzokian.
16:30 Esker emate ekitaldia
17:00 Taberna Ibiltaria eta umeentzako puzgarriak. Aukeratu kantu bat eta animatu bazkalostean taldean kantatzera! Zerrenda http://www.mintzalaguna.eus atarian.
Zer egongo da bazkaltzeko?
Gustuak eta adina kontuan harturik, lau menu jarri ditugu aukeran:
“A” MENUA Marmitakoa + Solomoa plantxan patatekin.
“B”MENUA Entsalada + Pasta barazki eta perretxikoekin.
“Z” ZELIAKO: Entsalada+ Solomoa plantxan patatekin.
“H” HAURRA: Makarroiak + Solomoa plantxan patatekin + POSTREA (helduenetik ezberdina)
MENU GUZTIETAN: Oiz ardoa, gaseosa, ura, ogia (gluten gabea) gazta tarta eta kafea.
Taberna ibiltaria
Aurtengo berrikuntza tentagarriena da, bazkalostean kantuan eginaz giroa gori-gori jartzeko! Euskarazko kanta oso ezagunak dira abestuko direnak, betikoak, ziur asko gehienek jakingo dituzuenak. Kantutegia atari honetan jarri dugu eskura, kantutegia bertatik jaitsi eta ekainaren 3an taldean abesteko kantu gustukoena aukeratu dezazuen.
Kantutegia deskargatu dezakezue ere hemen.
Era berean jakin bazkalostean, Taberna ibiltariarekin batera, umeentzako puzgarriak ere izango direla.
Izen ematea maiatzaren 29a baino lehen
Mintza egunera etorri nahi izanez gero, maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena HEMEN edo, bestela, tokiko mintzapraktika egitasmoetako dinamizatzaileen bidez.
by Mintzakide Egitasmoa | Mai 9, 2016 | MINTZA EGUNA, MINTZAKIDE
Mintza Eguna 2016 Atarrabia
Aurtengo Mintza Eguna Atarrabian izango da, maiatzaren 14ean. Euskal Herri osoko mintzalagunentzako egun pasa antolatu dute bertako Mintzakideak eta Karrikaluze elkartea, eta plana zehatz kontatu digute:
Goizeko 11:00 aldean, ongi etorri ekitaldia izanen da Atarrabiako udaletxe plazan. Paz de Ziganda Ikastolako, Idoskia dantzari txikiak parte hartuko dute bertan, gure herriko dantzari txikien trebezia inoiz ikusi ez dugun bezala ikusteko aukera paregabea. Horrekin batera, Euskal Herriko txoko guztietatik datozen mintzalagunei hamaiketakoa eskainiko zaie.
11:45etan, herria edo ingurua ezagutzeko bi ibilbide antolatu ditugu, Karrikaluze Euskara Elkartearen eskutik:
A) Atarrabiako Pilategia eta San Andres errota.

San Andres Errota
B) Atarrabia altueratik: Ohiana Mendia , Ultzama eta Arga ibaiek besarkatuta, mendixka bat gailentzen da Iruñerriko mugetan, Arre, Uharte eta Atarrabiaren artean. Bide atsegin batean gora, gailurrera igotzeko aukera ere badago eta bertan Uharteko gazteluaren aztarnak ikusiko ditugu.
Goizeko ibilbidetxoaren ondotik, elkartu eta kalejira Triki poteoa eginen da, Atarrabiako Karriketatik.
15:00etan, Herri bazkaria Udaletxe plazan.
Bazkalostean, esker emate ekitaldia izanen da Mintzalagun egitasmoan lan berezia egin duten kideei eskerrak emateko.
Azkenik, partaideak dantzan eta kantuan jarriko dituen Erromeria izanen dugu Trikidantz taldearekin.
Bazkarirako izen ematea maiatzaren 12a arte egin daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein Karrikaluze Euskara elkartea edota Karrikiri Euskara elkartearen bidez.
EMAN IZENA Maiatzaren 12a baino lehen! Klikatu HEMEN
Bazkariko txartelak 17€ balio du eta autobusa 5€. Menu berezia behar dutenek aldez aurretik jakinarazi behar dute.
Hiru autobus antolatu ditugu egun osoko festara joateko . Asmoa da 11:00etan Atarrabian egotea eta 18:30- 19:00 aldera Atarrabiatik irtetea. Hauek dira ibilbideak:
- Getxo, Derio, Bilbo, Izarra /Atarrabia.
- Eibar, Bergara, Arrasate, Gasteiz /Atarrabia.
- Donostia, Hondarribia, Lesaka /Atarrabia.
Ez eutsi tentaldiari, animatu eta etorri Mintza Egunera!