Azken urteotan bezala, Nafarroako eta Gipuzkoako Mintzapraktika egitasmoak Linddurrenborda Sagardotegira irteera antolatu dugu datorren otsailaren 29rako.
Lizarra eta Izarbeibarko mintzakideak, Iruñerriko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostiako, Hondarribia eta Irungo mintzalagunak eta aurten batuko diren Tolosa, Hernani eta Lasarteko mintzalagun taldeekin batera Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu OTSAILAREN 29rako, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 21ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake.
Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Izena-emateko azken eguna OTSAILAREN 13a.
NAFARROAKO ETA GIPUZKOAKO MINTZAPRAKTIKA EGITASMOEN SAGARDOTEGIA.
HITZORDUA 12:30etan JARRI DUGU. MINTZAPOTEOA LESAKAN EGINEN DUGU SAGARDOTEGIRA IGO AURRETIK.
Saio hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du. Oroitu saio osagarri hauek denendako irekiak direla, beraz zuen lagunak, familia, ezagunak, amoranteak… parte hartzera animatzen ahal dituzue. Baldintza bakarra euskaraz aritzea da!!!
Autobusera berandu iristen denak, guztientzako sagardoa ordaindu beharko du. Tinel izan.
Iruñerriko eta Lizarbeibarko mintzakideak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostia Irun eta Hondarribiko Mintzalgun taldeekin batera Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu OTSAILAREN 23an, larunbatarekin.
Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan baina aurretik Solaslagunak bisita gidatua Lesakara eskainiko digute.
Goizez atera eta gaueko 22ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake!
Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira.
Eta zeliakoek ere lasai egoteko tenorean dira, eurentzako menua prestatzeko modurik ere izango baita. Izena emateko formularioan zehaztu besterik ez duzue egin behar!!
Animatu zaitezte, beraz, eta zatozte gurekin sagardotegira! Gogoratu, izena emateko epea otsailaren 16an bukatzen da!
Nafarroako autobusa
Lizarraldetik etorriko da, Iruñetik pasa, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Autobusaren ordutegiak hurrengoak izango dira: Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!
Euskaraldia igaro da eta unea iritsi da: Egin jauzi eta segi ingurukoekin euskara erabiltzen! Mintzapraktika taldeetan euskaraz lagunartean aritzeko aukera duzu. Ondo pasatu, planak egin… MINTZALAGUNEN KOMUNITATEA.
Azken urteotan bezala, Nafarroako Mintzapraktika egitasmoak Mintza-txotx! -a antolatu dugu datorren martxoak 3rako. Oraingo honetan ere Irun, Hondarribi eta Gipuzkoako Mintzalgunak batu dira.
Eta zu? animatuko al zara?
Saio hau euskaldun guztientzako irekia da, beraz, gonbidatu inguruko jendea: lagunak, familia, ezagunak…Eta bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio Osagarri hau erabat parte-hartzailea izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.
Zabaldu zuen kontaktuei! [addthis tool=”addthis_inline_share_toolbox_below”]
NAFARROAKO MINTZAPRAKTIKA EGTASMOEN SAGARDOTEGIA Izena emateko: bete hurrengo fitxa https://goo.gl/SMahuW eta txartelak gordeko dizkizugu.
Iruñerriko eta Lizarbeibarko mintzakideak Baztan, Bortziriak eta Malerrekako solaslagunak, Donostiako, Irungo eta Hondarribiko Mintzalagun taldeekin batera Lesakako Sagardotegira irteera antolatu dugu Martxoaren 3an, larunbatarekin. Jan eta edateko aukerarik ez da faltako Lesakako Linddurenborda Sagardotegi honetan. Goizez atera eta gaueko 22:00ak aldera Iruñera itzuliko gara, nahi duenak bertan parrandarekin jarraitu dezake. (San Fermin eskaileraren 3. espailoa izango da. (urtarrilak 1, otsailak 2, martxoak 3…)
Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteera. Txartelak hartzeko epea OTSAILAREN 25ean bukatzen da, igandea.
Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!
Prezioa: 36€ (Sagardotegia eta autobusa barne). Animatzen zaretenentzako Lesakara joateko autobusa izango duzue zenbait tokitan.
Zure kabuz hurbildu behar bazara 30€ Sagardotegiko menua.
Nafarroako autobusa Lizarraldetik etorriko da, Iruñetik pasa, Baztango eta Malerrekako jendea hartu eta Lesakarat abiatuko da. Autobusaren ordutegiak hurrengoak izango dira:
– 12:00ean Lizarrako Bus Geltokian
– 12:30 Iruñea, Korralilloseko biribilgunean
– 13:15etan, Elizondoko Plazan.
– 13:40ean, Doneztebeko bus geltokian.
– 14:00 Lesakan.
– 20:30etan Lesakatik buelta!
Gipuzkoako autobusa, Donostiatik abiatuko da, Hondarribitik pasa eta Irungo Mintzalagunak jasoko ditu eta Lesakarat abiatuko da.
– 12:00ean Donostiako Amara Plaza hotelaren aurretik aterako da (PIO XII kalea).
-13:30etan, Irun, San Joan plazako autobus geltokian.
– 14:00 Lesakan.
– 20:30etan Lesakatik buelta!
Izena emateko: bete hurrengo fitxa eta txartelak gordeko dizkizugu: Sagardotegira irteera.Txartelak hartzeko epea otsailaren 26an bukatzen da, osteguna. Adi egon! Autobus bakarra aterako da eta plazak mugatuak dira!
Goazen euskara biderkatzera! Gozatzera! Animatu zaitez!
Sagardotegiko menua Bakailao frijitua piperrekin Bakailao tortilla Txuleta (450 g. pertsonako) Gazta, irasagarra eta intxaurra Sagardoa eta ardoa aukeran Kafea eta kopa aparte
+
AUTOBUSA
36€
Animatu zaitezte! Egun ederra pasako dugu Lesakan!