Mintzalagunon munduak euskaraz konektatzeko eta elkarrekin esperientzia ahaztezinak bizitzeko aukera paregabeak eskaintzen dizkigu. Bidelagunak eta bidelariek elkar hartuta egiten dugu bidaia aberasgarri eta emankor hau. Helburu desberdinak baina emozio partekatuak dira oinarri. Sare eder honen partaideak tokian toki euskaraz bizi eta urtean behin elkartzen gara, Mintza Egunean. Gure begiradek topo egin eta komunitatea indartzeko ospakizun eder honetan hain zuzen ere.
Aurten Ekainaren 1-an Lapuebla de Labarkan elkartu ginen ospakizunean 150 pertsona inguru. Bertakoak eta Euskal Heriko hainbat txokotatik joandako mintzalagunak hurbildu dira: Bera, Doneztebe, Elizondo, Iruña, Hondarribia, Donostia, Elgoibar, Pleantxia, Bergara, Arrasate, Lehintz Gatzaga, Gasteiz, Derio, Algorta… Urterik urte euskaltzale berriek mundu eder honekin bat egiten dute.
Hiru autobusetan bidaiatu dugu elkarrekin, jai giroa eta elkar ezagutzeko gogoa nagusi. Eguraldia lagun, Lapuebla eta herria eta ingurunea ezagutzeko primerako aukera izan zuten bertaratuek: ardo eta olioa dastatzen ikasi, Covila upategia bisitatu, Poveda parke naturalae ezagutu… Esperientzia fresko eta parte hartzaile hauek egun beroa freskatzen lagundu dute.
Aurten Jaime, Goreti eta Susanak osatutako mintzalagun taldea omendu dugu. Bereziki Jaime Kortabarria, egindako lanagatik. Izan ere, Arratzuko izan arren, Bastidako taldearen kide aktibo eta emankorra da. Iaz Alain Callejok Arabako Errioxan Mintza Eguna antolatzeko lekukoa jaso zuen eta aurten bera izan da omenduei saskia emateko arduraduna. Zorionak zuen ekarpen aberasgarriengatik!
Bestetik, Hondarribiko Mintzasaltxerak ere gorapaitu ditugu eta beraien egindako ekarpenak eskertu dizkiegu. Mintzasaltxeren laguntzeko prestutasuna eta Euskararen Ginkanan egindako lana nabarmendu nahi izan ditugu. Izan ere, fin-fin ibili ziren lanean baina oraingoan ez dute finalera heltzerik iritsi eta jokoan zeuden 3000€ak hurrengo baten lortzera animatu ditugu.
Mintzalagunon arteko konexioa jarduera, herri bazkari, zozketa zein dantza plazan nabaria zen. Elkarren eskutik esperientzia ahaztezinak bizi ditugu euskaraz, sare eder ehuntzera animatuko al zara?
Tutik gura mintzalagunon mundura salto egiteko gonbidapena luzatzen dizugu. Euskara duzu mundu magiko honen giltza. Bidaia eder honetan bidelagun eta bidelari berri asko ezagutzeko aukera parez pare duzu. Erdoildutako euskara olioztatzeko edota euskaraz bizitzeko gogoa baldin baduzu egin gurekin bat! Zure ingurukoren bat ere gonbidatzera animatzen zaitugu. Ongi etorri mintzalagunon mundura!
[su_button url=”https://www.flickr.com/photos/topagunea/47992400066/in/album-72157708902537198″ target=”blank” style=”soft” background=”#65bfc0″ color=”#161a17″ size=”8″ wide=”yes” center=”yes” radius=”10″ icon=”icon: chevron-circle-right” desc=”HEMEN ARGAZKI GUZTIAK!!”]MINTZA EGUNA LAPUEBLA DE LABARKAN 2019-KO EKAINAREN 1-ean[/su_button]
Mintza Egunak Nafarroatik Bizkaira egin du salto aurten eta Atarrabiari Deriok hartu dio lekukoa. Jadanik ari dira saltsan Txorierriko Berbalaguna eta Totoan, bertoko euskara elkarteen federazioa.
Ekainaren 3an Derio izango da Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunon Topagune. Lagunartean euskaraz hitz egin eta ondo pasatzeko sekulako plana ari dira prestatzen: Hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… Maiatzaren 29a baino lehen eman behar da izena, www.mintzalaguna.eus atarian, edo zuen herriko dinamizatzailearen bidez. Urtero bezala, egun osoko festa izango denez, autobusak antolatuko ditugu Deriora joateko. Aurrerago emango dizuegu egitarauaren eta autobusen ibilbidearen berri!
Taberna ibiltaria
Aurtengo berrikuntza tentagarriena da, bazkalostean kantuan eginaz giroa gori-gori jartzeko! Euskarazko kanta oso ezagunak dira abestuko ditugunak, betikoak, ziur asko gehienak jakingo dituzue. Kantutegiawww.mintzalaguna.eus atarian jarri dugu eskura, bertatik jaitsi ahal dezazuen… eta ekainaren 3an Taberna ibiltarian, taldean abesteko zuen gustukoena aukeratu dezazuen! Kantutegia deskargatu dezakezue ere hemen.
Era berean jakin bazkalostean, Taberna ibiltariarekin batera, umeentzako puzgarriak ere izango direla.
2016eko Atarrabiako Mintza Egunaz gogoratzen al zarete? Argazkiak ikusi nahi? egin klik hemen!
Atzo izan zen Euskal Herriko mintzalagunen jaian izena emateko azken eguna. Gutxienez 120 pertsona dira bihar (larunbata) Atarrabiara etortzekoak. Ez galdu jai giroan euskaraz gozatzeko, solasteko aukera! Oraindik trenera igotzeko garaiz zabiltza! Bihar zuretzat ere izango da gozatzeko aukerarik Atarrabian. Esan genuen aurtengoa ere gogoratzeko modukoa izango dela. Sanferminei aurre hartu eta Mintzalagunok hankaz gora jarriko dugula Atarrabiako plaza. Maiatzaren 14a gainean da, giroa berotzen ari gara eta den-dena prest dugu jadanik!
Begira nolako zapiak atera ditugun, gorri-gorriak, zapatuan ez ezik, Sanferminetan ere harro-harro janzteko modukoak:
Egitaraua ere edonori festarako gogoa pizteko modukoa dugu. Hemen duzue:
11:00etan ongietorria eta hamaiketakoa
12:00etan ibilbide bi aukeran:
• Atarrabia altueratik: Oihana mendia
• Atarrabia karriketatik: Pilategia eta San Andres errota.
13:30ean Trikipoteoa
15:00etan Bazkaria Udaletxe Plazan.
16:30ean Aitortza ekitaldia.
17:30ean Erromeria Trikidantz taldearekin.
Pasa den larunbatean, maiatzaren 30ean, Euskal Herriko Mintza Eguna izan genuen Beran. Herriko solaslagunek egun pasa ederra eskaini ziguten, hamaiketako, ibilbide gidatu, dantzaldi eta guzti. Argazkiekin gozatzeko unea da ?
Berara heldu berri, ongi etorria eta hamaiketakoa izan genituen. Bertsolariak, txapalartariak, herriko umeek mintzalagunei egindako marrazkiak… jatekoa Berako solaslagunek eurek prestatu zuten!
Ostean, bi ibilbide izan genituen, aukeran, herria ezagutzeko. Batetik, goi kotetara abiatu zirenek gaztetxea eta gazta zein sagardoa egiten dituzten baserriak ezagutu zituzten; eta bestetik, Beran mugitu zirenek Barojatarren etxea eta herriko txokoak ezagutu zituzten, herritarren eskutik.
Trikitixa doinuan eztarria busti eta Herriko Etxeko plazara gerturatu ginen, bazkaltzera. Bidazi elkarteak bertako edariak eta postreak eskaini zizkigun.
Bazkalostean, mintzalagun egitasmoetan ahalegin berezia egin duten talde batzuei eskerrak emateko ekitaldia izan zen. Hiru taldek jaso zuten aitorpena: Kontxa Laspiur (Eibar) eta Jokin Sarasola (Donostia) beteranoek, Bortzirietako solaslagunek eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoak. Azken honek hamar urte bete ditu, eta baliabide gutxi izan arren, 700 mintzakide elkartzen dira astero euskaraz aritzeko. Eskualdeko produktuz osatutako saskiak jaso zituzten hiru taldeek.
Eta jaiari amaiera emateko, Oharkabe taldearekin dantzaldia izan genuen.
Mintza Egunaren antolaketan Berako Solaslagunak eta Euskaltzaleen Topagunea aritu gara, bertako kultur eragileen laguntzarekin, eta Berako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.
Hamargarren Mintza Eguna Beran izango da, maiatzaren 30ean. Euskal Herri osoko mintzalagunentzako egun pasa antolatu dute bertako solaslagunek, eta plana zehatz kontatu digute:
Goizeko 11:00 aldean, ongi etorri ekitaldia izanen da Rikardo Baroja ikastetxeko aterpean. Sarako Txalapartariek, Bortzirietako Bertso Eskolak, Baztango Fanfarre Mi Fak eta eskualdeko Solaslagunek parte hartuko dute bertan. Herriko Ikastetxeko haurrek egindako marrazkiak banatuko dira, eguneko egitarauarekin. Horrekin batera, Euskal Herriko txoko guztietatik datozen mintzalagunei hamaiketakoaeskainiko zaie.
12:00etan, herria edo ingurua ezagutzeko bi ibilbide kulturalantolatu ditugu, Solaslaguna egitasmoko kideen eskutik:
A) Bera Altueratik. Ibilbide bat eginen da goi-kotetatik. Bertan, Kaxerna Gaztetxeko kideek egoitza erakutsiko digute eta Garmendiko Bordako gasna eta Lekuederreko bazterrak ezagutuko ditugu.
B) Bera Karriketatik. Itzea aldera hurbildu eta Barojarren eta sorginen berri izanen dugu, elizako organo berezia entzun eta San Migel zubiko historiak ezagutuko ditugu herritarren eskutik.
Goizeko ibilbidetxoaren ondotik, elkartu eta kalejira poteoa eginen da.
15:00etan, Herri bazkaria plazako inguru ederrean eginen da eguraldi onarekin. Bazkalostean,esker emate ekitaldia izanen daMintzalagun egitasmoan lan berezia egin duten kideei eskerrak emateko. Azkenik, partaideak dantzan eta kantuan jarriko dituen Dantzaldia izanen dugu Malerrekako Oharkabe taldearekin.
Bazkarirako izen ematea maiatzaren 22ra arte egin daiteke, tokian tokiko mintzapraktikako dinamizatzaileen zein Euskaltzaleen Topagunearen bidez. Autobusa eta Bazkariko txartelak 27€ balio du eta menu berezia behar dutenek aldez aurretik.
Hortxe izen-emate fitxa: