Iruñerriko Mintzakide-ren kurtso hasierako topaketa

Iruñerriko Mintzakide-ren kurtso hasierako topaketa

Azaroaren 9an ospatuko dugu kurtso hasierako topaketa, beste taldeetako mintzakideekin elkartzeko eta berriak ezagutzeko! 19:00tan LABAn izanen da (Iruñeko Gaztelu Plaza,2). Pintxo goxo goxoak eta Xabier Artiedaren bakarrizketa eta Saioa Zubiateren zuzeneko kontzertuaren konpainiarekin.

Iruñerriko Mintzakide taldeen kurtso amaierako festa!

Iruñerriko Mintzakide taldeen kurtso amaierako festa!

Ekaineko egun hauetan, Sanferminei begira egotea (edo ez), edota udako oporrak prestatzen aritzea, kurtso amaierara heltzear gaudenaren seinaleak dira! Horregatik 2021/2022 Mintzakide kurtsoari behar duen amaiera emateko, hurrengo ekainaren 17an (ostirala) LABAn elkartuko gara elkar ezagutzeko, berriz ikusteko eta disfrutatzeko!

▪️ 17:30tan Iruñeko aldezarrean bisita gidatua Kike Diez de Ulzurrun-en eskutik (izen ematea beharrezkoa hemen)

Bisita gidaturako izen ematea hemen

▪️ 19:00tan LABAn elkarretaratzea, pintxoak, edariak eta musika ederraren konpainiaz!
▪️ 20:00tan kahoot lehiaketa sari ederrekin!!

Mintzakide guztiak gonbidatuak zaudete parte hartzera!

Urtea MintzaPozez hasteko 11 modu!

Urtea MintzaPozez hasteko 11 modu!

Nazkatuta zaude urtea beti berdin hasteaz? Nazkatuta zaude euskara kontrako eztarrira joaten zaizulako? Edo euskaraz egin nahi eta inguruan aukerarik ez izateaz?

Zuretzako soluzio perfektua daukagu: MintzaPoza praktikatu!! Mintzapoza praktikatu, euskaraz hitz egiteko dauzkazun mugak hausteko! Jendeak dio lehen ezinezkoak iruditzen zitzaizkien hainbat gauza egiten dituztela orain; euskaraz poteatzea, adibidez. Ezin hobea da nork bere buruarengan konfiantza, soltura eta maila hobea eskuratzeko. Berdin da euskaraz aritzeko lotsa gainetik kentzeko praktikatzen duzun, edo ahaztutako hizkuntza freskatzeko edo beste batzuei lagunduz euskarari ekarpena egitearren…

MintzaPoza praktikatzeko mila arrazoi daude, denok dugu geurea. Baina gauza bat argi dago: MintzaPoza praktikatzeak aktibo eta baikor sentiaraziko zaitu. Emaitza bikainak lortu nahi badituzu, zure koinatuari euskaraz ZASKA bat eman nahi badiozu, ez galdu aukera!

11 modu, 11 lagun, 11 plan

MintzaPoza denok praktikatu dezakegu, helduek, gazteek, berritsuek, lotsatiek, kirola egitea gustoko ez dutenek, antzerkizaleek, gurasoak… gaitasuna izanez gero. Hainbat aukera eta modu daude Mintzakide egitasmoan parte hartzeko. Ezagutu itzazu hemen! Astean behin, ordu betez praktikatu eta  gozatu lagun artean. Probatu dutenek ez diote utzi praktikatzeari!

Gainera, asteroko hitzordu horietaz gain, aisialdian gozatzeko ekintza osagarriak ere egiten ditugu urtean zehar Euskal Herriko mintzakideok elkartzeko:

  • Lehendabizikoa martxoan izaten da, sagardotegira irteera egiten dugu: Mintzatxotx
  • Maiatza partean, Mintza Eguna ospatzen dugu, urtero herri ezberdin batean eta oso jai berezia izaten da.
  • Abenduan, berriz, Durangoko Azokara irteera izaten da, elkarrekin euskal kulturgintzak ekarritako uztaz gozatzeko…eta egun pasa ederra egiteko!

Hiru horiek dira Euskal Herriko Mintzakide guztientzat antolatzen ditugun ekintza osagarri bateratuak. Eta, horietaz gain, Iruñerrian beste hainbat ekintza osagarri ere antolatzen dira:  batzuk Iruñerrian dagoeneko antolatzen diren ekintza kulturalak baliatuz egindakoak izaten dira eta batzuk Mintzakide egitasmoak sortuak: hirirako izaten dira batzuk, baina eskualdekoak eta partekatuak ere badira. Azken hauen helburua Mintzakideen euskarazko sarea handitzea da, inguruko herrietako Mintzakideek elkar ezagutu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko. Giro paregabea sortzen da ekintzotan eta oso gustukoak izaten dira.

Urtarrila osoan izena emateko aukera

Sartu zaitez http://www.mintzakide.eus webgunean.

Aurten bai! MintzaPoza praktikatzeko aukera eskura duzu. Hasi zaitez Mintzakiden, ematen duzuna baino askoz gehiago jasoko duzu! Aurten MintzaPoza praktikatu!

Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Mintza-Bermuta eta MintzaPoza Lehiaketa

Aurten, ezin izan dugu nahi adina elkartu. Mintzakideok gure ohiko jarduera egokitu behar izan dugu momentuko osasun egoerara, talde txikiagoak, sarean, kalean, berriz ere sarera, tabernetara, egokitutako geletara,….. baina ez dugu amore eman eta astero astero modu batez edo bestez gure mintzapraktika saioak burutu izan ditugu.

Urteroko hitzordua, Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, ere ezin izango dugu ospatu baina gutxienez ikasturtea amaitzen joateko elkarrekin, Saio Osagarri berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu.

MintzaPoza Bermuta!

Hitzordua ekainaren 5ean jarri dugu. Lekua ere prest dugu eta mokadu eta tragotxo bat elkarrekin  hartuko dugu El Buho jatetxearen terrazan, Iruñeko ikuspegirik onenetako bat gozatzeko aukera izango dugu baina aurretik…..

MintzaPoza Lehiaketa!

Ekintzak bi zati izango ditu:

Lehenengoan Iruñerriko Mintzakideak elkarren artean arituko dira kaleetatik jolasean, ginkana moduko bat izango da. Talde bakoitzak mugikor batekin eskatuko dizuegun frogatxoak bete beharko dituzue, ordu batez, patxadaz mintzapraktika egiten duzuen bitartean eta ondoren bigarren zatian, herri bakoitzeko talde onenek finala jokatuko dute elkarren artean, Descalzos 56 kaleko erabilera anitzeko egoitzan (El buho jatetxearen azpiko solairuan).

Sariak ere izango dira, nola ez!

Sariak ere pozez hartzeko modukoak izango dira:

  • Herri bakoitzeko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia.
  • Finaleko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia+ txuletak+ sagardoa.

MintzaPoza Lehiaketan eta bermutan parte hartzeko aurretik izena eman behar da, (egoitza eta jatetxearen lekua mugatua da eta osasun arauak bete behar ditugu) eta hurrengo estekaren bitartez izena eman dezakezue, talde moduan edota bakarka moduan.