by Mintzakide Egitasmoa | Api 9, 2019 | BABESLEAK, MINTZAKIDE, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK, SUSTATZAILEAK
41. NAFARROAREN EGUNA. apirilaren 28an.
MINTZAPRAKTIKA EGITASMOAK NAFARROAREN EGUNERA
2019ko apirilaren 28an, Baigorrin
EGITARAUA
Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Nafarroaren egunera joango gara. Egun osoko ateraldia izanen dugu eta joan etorri egiteko autobus zerbitzua ere egongo da.
10:00etan Iruñeko lagunak hitzordua dugu autobusa hartzeko. Baigorrin, egun pasa ederra egingo dugu (poteatu, bazkaldu, kantatu, kontzertuak ikusi…). Azkenik, alai-alai, 19:30etan buelta egingo dugu.
****OHARRA: Antolakuntzak prestaturiko bazkarian hartuko dugu parte. TXARTELAK han bertan erosi eta ordainduko beharko dira.
Garraioak 12€
Gutxieneko taldea biltzen ez badugu, kotxeetan moldatuko gara.
Ez utzi azken egunerako!
<
Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu zuen inguruko jendea!!
[ms_flip_box direction=”horizontal” front_paddings=”50px” front_background=”#dd3333″ back_paddings=”50px” back_background=”#44DDD8″ class=”” id=””]NAFARROAREN EGUNA BAIGORRI- AUTOBUSA|||SAKATU HEMEN![/ms_flip_box]
Animo, egun ederra pasako dugu eta!
by Mintzakide Egitasmoa | Api 12, 2018 | BABESLEAK, MINTZAKIDE, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK, SUSTATZAILEAK
Basaizea elkarteak asteazkenenean aurkeztu zuen Nafarroaren egunerako egitaraua.
40. Nafarroaren egunerako egitarau oparoa prestatu dute. Aurten ere ez dira faltako dantzariak, txistulariak abiatu zuen igandera arte iraungo duen egitaraua, eztabaida batekin. Bihar, Niko Etxarten kantuek hartuko dute Baigorriko eliza, eta, haren presentziaz gain, lekuko hainbat kantari eta abesbatza ariko dira rokero zuberotarrarekin kantan: Aire Ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Astezkenekoak, eskualdeko haur abesbatzak, Xendarineko Ahizpak, Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus bertsolariak, eta horiek denak Hertz orkestrak lagundurik.
40. Nafarroaren egunerako egitarau oparoa prestatu du Basaizea elkarteak. Aurten ere ez dira faltako dantzariak, txistulariak, erraldoiak, kantariak egun osoan zehar. Desfile ikusgarria, urtero bezala 11:00etan irekiko du egun osoko egitaraua eta Anita Parker eta Tiry ta Terry kontzertuekin amaiera emango diote 40. Nafarroaren Egunari.

40. Nafarroaren eguneko egitaraua
Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Nafarroaren egunera joango gara. Egun osoko ateraldia izanen dugu eta joan etorri egiteko autobus zerbitzua ere egongo da.
11:00ak aldera Izpegiko lepora iritsiko gara, bertan hamaiketako jan eta nahi duenak Baigorrira oinez jaistekoaukera izanen du. Ondoren Baigorrin, egun pasa ederra egingo dugu (poteatu, bazkaldu, kantatu, kontzertuak ikusi…). Azkenik, alai-alai, 20:00tan buelta egingo dugu.
Bizkor ibili! Txartelak mugatuak baitira. Saio Osagarri hauak erabat parte-hartzaileak izatea nahi dugu, gainera, harremanak lantzeko, euskal sareak hedatzeko eta gure inguruan eragin soziala izateko ere balioko du.
Informazio osoa eta izen-emateak: hurrengo irudian sakatu.
https://mintzakide.eus/2018/04/nafarroaren-eguna-baigorrin-autobusa-irunetik-izen-emate-epea-25a-arte.html