by mintzakide | Urt 23, 2024 | MINTZAKIDE, Mintzatxotx, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK, Txotx
MINTZATXOTX !!????
Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€
???? Autobusez aterako gara bakoitza bere ingurutik. Eta 18.00etan aterako gara sagardotegitik herrietara itzultzeko.
????????♀ Arizkungo tolarera bixita egingo diogu (10€), aukerakoa da. Nahi ez duena Elizondon geratuko da.
????????Denak elkartu eta Lekarozeko Larraldea sagardotegira joango gara.
????????Bertan mintzapraktika egin, ongi pasatu eta buelta egingo dugu berriro ere gure herrietara.
Egun bikaina izango da! Animatu!!
Izena emateko. Azken eguna otsailak 11:
https://labur.eus/KteqZ
by Mintzakide Egitasmoa | Eka 1, 2020 | MINTZAKIDE, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK

Zure etxeko erosotasunetik, zure ordenagailuaren, mugikorraren tabletaren bitartez parte hartu dezakezu barkarka edo zure mintzalagun taldearekin elkartuta eta gastuak partekatuz. Baina azken hau aukeratzen baduzue gogoratu alarma egoerak ezarritako segurtasun neurriak betetzeaz!
Izen ematea ekainaren 15era arte ondoko loturan: https://labur.eus/ardo-dastaketa
Ekainaren 25ean
Jitsiren bidez
18:30ean
29€
Aurretik jarraian zehazten diren 3 ardoekin osaturiko sorta bidaliko dizugu etxera, dastaketarako informazioa eta fitxekin batera.
- Rueda jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko ardo zuri bat, %100 Berdejoa.
- Nafarroako jatorrizko deitura (D.O) duen 2019ko Ardo Gorria. %100 Garnatxa.
- Arabar Errioxako jatorrizko deitura (D.O.) duen 2019ko Ardo Beltz Gaztea. %95 Tempranilloa, %5 Viura.
Dastaketan zuzenean IÑAKI OLABERRI enologoak gidatua, dastatu ahalko dituzu ardoak eta bakoitzaren berezitasunak ezagutzeko aukera ere izango duzu. Eta baita Euskal Herriko beste Mintzalagunekin, elkartzekoa ere.
Egingo dugu Elkarrekin Topa?
by Mintzakide Egitasmoa | Abe 12, 2019 | OSAGARRIAK, Zaldiko Maldiko elkartea
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean.
Txistorra gure esku!

Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate
egunean, ospatuko dugu.
[ms_button style=”dark” link=”https://forms.gle/kQZ6dn25b5KPenYS8″ size=”large” shape=”” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”” text_color=”#ffffff” icon=”fa-paper-plane” icon_animation_type=”rotateInUpRight” border_width=”5″ class=”” id=””]IZENA EMAN![/ms_button]
Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 19:00etatik
aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean.
Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, lagun giroa, abestiak …. Aukera paregabea
beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera parte hartuko duzuen, elkartea prestatzeko, erosketak egiteko, e.a., horretarako izen-emate epea jada irekia dago. Bidali mezutxo bat bai epostaz, mugikorretik edo Whatsapp-en bidez (664496509) edo bete hurrengo fitxatxoa zure Mintzakide taldekideak edo zure lagun taldetik zenbat etorriko zarete esanez.
|
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean.Zatoz gurekin ospatzera!
Eta ostean…….
Guateke ukronikoa. Ion Celestinoren eskutik.

Ion Celestino
Ionek 1960.1970 hamarkadetan musika popa gailendu balitz, euskal festa bat nolakoa litekeen entzutera, dantzatzera eta sortzera gonbidatuko gaitu.
ANIMATU!!!
by Mintzakide Egitasmoa | Urr 17, 2019 | OSAGARRIAK
Urriaren 30ean, ASTEAZKENAREKIN, plan ederra prestatu dugu. Gaiarre antzokian, ”Erlauntza”, Vaiven Producciones Konpaniaren antzezlana ikusteko aukera izango dugu.
Aurrekoetan bezala, sarrerak %20 deskontuarekin izango ditugu (6,40€) eta horrez gain 4 sarreren zozketa egingo dugu. Hitzordua 19:00etan Cafe Nizan jarri dugu, sarrerarekin traguetan eskaintzen diguten %10 beherapena probesteko.
ERLAUNTZA – ANTZERKI AROA 2019

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…
Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…
20:00etan
Iraupena: 75 minutu gutxi gorabehera
ondoren
Topaketa ikus-entzuleekin.
Ikuskizun honetarako sarrerarekin deskontua egingo da Niza kafetegian, jan-edarian, ikuskizunaren aurretik eta ondoren.
Sarrerak erreserbatzeko bideak: Hurrengo inprimakiaren bidez edo mintzakide1@gmail.com helbidean (sakatu estekan)
[ms_button style=”dark” link=”https://docs.google.com/forms/d/1DQOQYdOsETkDQIeUbhd5t3O9c0fbmULU09djDo2AIJo/viewform” size=”xlarge” shape=”” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”#72d62a” text_color=”#ffffff” icon=”” icon_animation_type=”” border_width=”” class=”” id=””]SARRERA ERRESERBATU “Erlauntza- Antzerki aroa 2019″[/ms_button]
Iruñeko Udalaren Antzerki Aroa euskarazko antzerki zikloan sartuta dagoen ikuskizuna
Antzerki aroa 2019- udazkena
https://mintzakide.eus/event/erlauntza-antzerki-aroa-2019?instance_id=17262
by Mintzakide Egitasmoa | Api 9, 2019 | BABESLEAK, MINTZAKIDE, MINTZAKIDE MENDI TALDEA, OSAGARRIAK, Sailkatu gabea, SAIO OSAGARRIAK, SUSTATZAILEAK
41. NAFARROAREN EGUNA. apirilaren 28an.
MINTZAPRAKTIKA EGITASMOAK NAFARROAREN EGUNERA
2019ko apirilaren 28an, Baigorrin
EGITARAUA
Iruñerriko Mintzakide, Hondarribiko Mintzalagunak, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako Solaslagunak Nafarroaren egunera joango gara. Egun osoko ateraldia izanen dugu eta joan etorri egiteko autobus zerbitzua ere egongo da.
10:00etan Iruñeko lagunak hitzordua dugu autobusa hartzeko. Baigorrin, egun pasa ederra egingo dugu (poteatu, bazkaldu, kantatu, kontzertuak ikusi…). Azkenik, alai-alai, 19:30etan buelta egingo dugu.
****OHARRA: Antolakuntzak prestaturiko bazkarian hartuko dugu parte. TXARTELAK han bertan erosi eta ordainduko beharko dira.
Garraioak 12€
Gutxieneko taldea biltzen ez badugu, kotxeetan moldatuko gara.
Ez utzi azken egunerako!
<
Oroitu saio hauek irekiak direla eta gure baldintza bakarra euskaraz bizitzea dela!! Beraz, animatu zuen inguruko jendea!!
[ms_flip_box direction=”horizontal” front_paddings=”50px” front_background=”#dd3333″ back_paddings=”50px” back_background=”#44DDD8″ class=”” id=””]NAFARROAREN EGUNA BAIGORRI- AUTOBUSA|||SAKATU HEMEN![/ms_flip_box]
Animo, egun ederra pasako dugu eta!