Parkelaguna Uharte-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Parkelaguna Uharte-Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso (B.1. maila edo baliokidea, gutxienez) eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak.

Noiz: astean behin, astelehen edo astearte, 17:00etatik 18:30era, urritik maiatzera. Hilabetean behin lantegi bat.

Non: Uharteko erabilera anitzetako espazioetan.

Prezioa: 20€/familiako.

Izen-ematea irailaren 25a arte, www.huarte.es orrian formularioa betez.


Parkelaguna
Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten

Ikasturte berri honetan aprobetxatu nahi dugu etxeko hizkuntza-ohituretan eragiteko asmoz, Uharten abian jarriko dugun Parkelaguna programaren berri emateko.
Bereziki gurasoentzako landu den mintzapraktika proiektu honek ohiko mintzapraktika egitasmoak duten ezaugarri orokorrak izango ditu: Guraso taldeak, Parke-laguntzaile eta Parkelagunak osatuta, astero hitz egiteko batuko dira.
Parkelaguna: Haurrak eta gurasoak elkarrekin euskaraz jolasten
Norentzat: euskararen oinarrizko ezagutza duten guraso (B.1. maila edo baliokidea, gutxienez) eta 0-6 urte bitarteko seme-alabak.
Noiz: astean behin, astelehen edo astearte, 17:00etatik 18:30era, urritik maiatzera. Hilabetean behin lantegi bat.
Non: erabilera anitzetako espazioetan.
Prezioa: 20€/familiako.
Informazioa eta Izen-emateak urriaren 15a arte, www.huarte.es web-orrian edo Uharteko Euskara Zerbitzuan.

Parkelagun egitasmoan parte hartzeko interesa izanez gero, aurkezpen-bilera orokorra hilaren 14an, 17:00etan Uharteko erabilera anitzetako espazioan egingo dugu. Haurrendako mozorro tailerra hezitzaile baten laguntzarekin antolatu dugu.

Martxoaren 22an Zientzia Tailer irekia Artikako Parkelagun egitasmoan. Zatoz eta parte hartu gurekin!

Martxoaren 22an Zientzia Tailer irekia Artikako Parkelagun egitasmoan. Zatoz eta parte hartu gurekin!

parkelaguna artika

parkelagun artika

PARKELAGUN ARTIKA TAILER IREKIA: ZIENTZIA TAILERRA.

Egun batzuk pasa dira jada parkelagunak elkartzen hasi zirenetik eta ohiko hitzorduetaz gain, hilabetean behin hitzordu bereziak egiteko unea heldu zaigu! Tailer ugari antolatu dira guraso eta seme-alabekin elkar egiteko: euskaraz, irriz eta barrez elkarrekin ongi pasatzeko! Dinamizatzaile bat arituko da tailer hauek gidatzen.

Martxoaren 22an, ostegunarekin, Zientzia  tailerrari ekingo diogu. Saio irekia izango da, egitasmoaren aurkezpena eta izena emateko aukera.

  • EGUNA: MARTXOAK 22.
  • TOKIA: Artigune I aretoan, Artikan.
  • ORDUA: 17:30etan.

Jada parkelaguna bazara, animatu eta parte hartu! Eta Parkelaguna zer den probatu nahi baduzu, etorri zaitez gurekin arratsalde polit hau pasatzera!

Parte hartzeko asmoa baduzu,  948 33 08 68/664 49 65 09 telefono zenbakietara deituta edo mezutxo bat bidalita edo mintzakide1@gmail.com helbidean jakinarazi dezakezu.

IZEN-EMATE FITXA JAITSI:.parkelaguna artika_opt

Parkelaguna egitasmoaren informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen.

Zatoz Parkelagun programa ezagutzera, animatu eta ongi pasa!

Abenduaren 14ean Eskulanak familian tailerra Parkelagunekin Artikan!

Abenduaren 14ean Eskulanak familian tailerra Parkelagunekin Artikan!

Egun batzuk pasa dira jada parkelagunak elkartzen hasi zirenetik eta ohiko hitzorduetaz gain, hilabetean behin hitzordu bereziak egiteko unea heldu zaigu! Tailer ugari antolatu dira guraso eta seme-alabekin elkar egiteko: euskaraz, irriz eta barrez elkarrekin ongi pasatzeko! Dinamizatzaile bat arituko da tailer hauek gidatzen.

Abenduaren 14ean, osteguna, bigarren tailerrari ekingo diogu: Sukaldaritza tailerra.

  • TOKIA: Artigune I aretoan, Artikan.
  • ORDUA: 17:00etan.

 

 

Jada parkelaguna bazara, animatu eta parte hartu! Eta Parkelaguna zer den probatu nahi baduzu, etorri zaitez gurekin arratsalde polit hau pasatzera!

[ms_button style=”normal” link=”https://goo.gl/forms/7cjTpLbGNxgB5nPs2″ size=”xlarge” shape=”full-rounded” shadow=”no” block=”no” target=”_blank” gradient=”no” color=”#e8ca35″ text_color=”#ffffff” icon=”fa-hand-o-right” icon_animation_type=”bounce” border_width=”5″ class=”” id=””]-ESKULANAK FAMILIAN- IZEN-EMATE FITXA (sakatu hemen)[/ms_button]

Parte hartzeko asmoa baduzu, azaroaren 15eko 14:00ak baino lehen konfirmatu behar duzu:

948 33 08 68/664 49 65 09 telefono zenbakietara deituta edo mezutxo bat bidalita edo mintzakide1@gmail.com helbidean jakinarazita.

Parkelaguna egitasmoaren informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen.

Animatu eta ongi pasa!

“Txo, Mikmak Txikia”  Zozketa. Sarituen zerrenda. Pirritx,Porrots eta Marimotots emanaldietarako 2 sarrera bikoitzen zozketa.

“Txo, Mikmak Txikia” Zozketa. Sarituen zerrenda. Pirritx,Porrots eta Marimotots emanaldietarako 2 sarrera bikoitzen zozketa.

Lehenik eta behin mila esker parte hartu duzuen guztioi. 
 Sarituei, telefonoz edota whastsappez jakinaziko dizuegu.
Esker mila ere Burlatako Euskara Zerbitzuari.
Hurrengo zozketa: Martxoaren 6an 
Informazio osoa: 

ITSASOAREN EMAZTEAK.Oinkari Dantza Taldea / Hika Teatroa

 http://mintzakideak.blogspot.com.es/2015/02/itsasoaren-emazteakoinkari-dantza.html


ASTEAZKENA 25
Haur antzerkia euskaraz.
2 Sarrera bikoitzak(4 sarrera) ditugu Mintzakide Egitasmoan parte hartzen duzutenon artean  zozketazeko.
2 sarrera (guraso bat eta haur bat) 17:00etan emango duten saiorako eta beste 2 (guraso bat eta haur bat) 19:00etan izango den saiorako.
Zozketan parte hartzeko bideak:
emailen bidez: bidali mezu bat mintzakide1@gmail.com helbidera izen-abizenarekin, telefono edo/eta eposta helbidearekin.
whatsapp bidez: Izen-abizean eta telefonoa edo/eta eposta 674345749 telefonoan.
Hurrengo inprimakiaren bitartez:

Zozketa OTSAILAREN 24ean arratsaldeko 19:00etan egingo dugu eta berehala sarituen izenak blogean argitaratuko ditugu eta telefonoz jakinaraziko diegu. Zorte on guztiontzat!

“Txo, Mikmak Txikia”
Pirritx, Porrotx eta
Marimotots
Txo mikmak indioa da, itsasoaren
bestaldetik iritsia. Berarekin eta
aitona Rokerekin plana egin dugu:
Mundua aldatzeko batu gara, izan
ere, Roke arotza baita eta
egurrezko ametsak egiten ditu
esna.
Plastikozko zabortegi bihurtzen
ari da itsasoa, eta balea bat
gaixorik iritsi da hondartzara.
Albaola ontziolan San Juan
baleontzi berria eraikiko dugu, eta
enbata guztien gainetik,
txiribuelta emango diogu
munduari.
Ordua: 17:00 eta 19:00.
Non: Kultur Etxea.
Sarrera: aldez aurretik 5
€
.
Leihatilan 6
€
.