Eguesibarreko Euskaldunak aktibatzeko prozesua. Aurkezpena gaur, urriak 6 Sarrigurengo Udalean.
Eguesibarreko euskaltzaleak aktibatzeko prozesua
Mintzakide agurgarriok:
Eguesibarreko Udalak, Nafarroako Topaguneak lagundurik, prozesu bat abiatuko du Ibarreko euskaldunak elkartzeko eta euskara bultzatzeko.
Guztiok parte hartzeko moduko prozesua izanen da, eta guztion proposamenak kontuan hartuko dira.
Eguesibarren euskara zertan den ikusi ondoren, euskaldunon beharrak eta kezkak aztertuko dira, etorkizuneko proiektuak eta jarduerak proposatzeko, eta guztion arteko harremanak sendotzeko.
Prozesu parte hartzailea aurkezteko, saio bat eginen da hurrengo ostegunean, urriak 6, arratsaldeko 19:00etan Sarrigurengo udaletxean.
Mesedez konfirmatu ezazue etorriko zareten ala ez, mezu honi erantzunez edo euskera@egues.es helbidean.
Info+ https://goo.gl/0Q2a9U
Laster elkar ikusiko dugulakoan, esker mila eta osteguna arte!
