MINTZATXOTX 2024

MINTZATXOTX 2024

MINTZATXOTX !!????
Izena eman Mintzapraktika saio berezi honetara herri ezberdinetako lagunekin elkartzeko. Bazkaria eta autobusa 42€

???? Autobusez aterako gara bakoitza bere ingurutik. Eta 18.00etan aterako gara sagardotegitik herrietara itzultzeko.

????????‍♀ Arizkungo tolarera bixita egingo diogu (10€), aukerakoa da. Nahi ez duena Elizondon geratuko da.

????????Denak elkartu eta Lekarozeko Larraldea sagardotegira joango gara.

????????Bertan mintzapraktika egin, ongi pasatu eta buelta egingo dugu berriro ere gure herrietara.

Egun bikaina izango da! Animatu!!

Izena emateko. Azken eguna otsailak 11:
https://labur.eus/KteqZ

Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Bermuta Elkarrekin Mintzapozez!

Mintza-Bermuta eta MintzaPoza Lehiaketa

Aurten, ezin izan dugu nahi adina elkartu. Mintzakideok gure ohiko jarduera egokitu behar izan dugu momentuko osasun egoerara, talde txikiagoak, sarean, kalean, berriz ere sarera, tabernetara, egokitutako geletara,….. baina ez dugu amore eman eta astero astero modu batez edo bestez gure mintzapraktika saioak burutu izan ditugu.

Urteroko hitzordua, Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, ere ezin izango dugu ospatu baina gutxienez ikasturtea amaitzen joateko elkarrekin, Saio Osagarri berezi batera gonbidatu nahi zaituztegu.

MintzaPoza Bermuta!

Hitzordua ekainaren 5ean jarri dugu. Lekua ere prest dugu eta mokadu eta tragotxo bat elkarrekin  hartuko dugu El Buho jatetxearen terrazan, Iruñeko ikuspegirik onenetako bat gozatzeko aukera izango dugu baina aurretik…..

MintzaPoza Lehiaketa!

Ekintzak bi zati izango ditu:

Lehenengoan Iruñerriko Mintzakideak elkarren artean arituko dira kaleetatik jolasean, ginkana moduko bat izango da. Talde bakoitzak mugikor batekin eskatuko dizuegun frogatxoak bete beharko dituzue, ordu batez, patxadaz mintzapraktika egiten duzuen bitartean eta ondoren bigarren zatian, herri bakoitzeko talde onenek finala jokatuko dute elkarren artean, Descalzos 56 kaleko erabilera anitzeko egoitzan (El buho jatetxearen azpiko solairuan).

Sariak ere izango dira, nola ez!

Sariak ere pozez hartzeko modukoak izango dira:

  • Herri bakoitzeko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia.
  • Finaleko talde onenarentzat babarrun jana egiteko saskia+ txuletak+ sagardoa.

MintzaPoza Lehiaketan eta bermutan parte hartzeko aurretik izena eman behar da, (egoitza eta jatetxearen lekua mugatua da eta osasun arauak bete behar ditugu) eta hurrengo estekaren bitartez izena eman dezakezue, talde moduan edota bakarka moduan.

Ikasturtea MintzaPozez agurtuko dugu!

Ikasturtea MintzaPozez agurtuko dugu!

Mintzapoza!

Urteroko hitzordua da Mitza Eguna Euskal Herri guztiko Mintzalagunentzat, elkarrekin jai giroan egun pasa eginez ospatu izan ohi dena. Baina azken bi ikasturteotan, osasun egoerak hala behartuta, ezin izan dugu modu horretan egin. Baina ez ditu horrek Mintzalagunak gelditu. Ez horixe! Beraien artean elkartuz eta euskara praktikatuz jarraitu dute, horretarako bideak topatuz.  Ospakizun bat baino gehiago ere izan da bi urteotan zehar: ardo dastaketa sarean, mintzodromoak sarean, baita Mintzatxotx lehiaketa ere.

Azken aldian egoerak hobera egin duenez,  eta neurri batzuen barruan berriz elkartzeko aukera dugula ikusita, MintzaPoza lehiaketa antolatu dugu ikasturtea agurtzeko. Aspaldiko partez, elkartu egingo gara gure herriko Mintzalagunok eta gainerako herrikoekin aurrez-aurre ezingo bada ere, teknologiak baliatuz, tarte atsegina pasako dugu elkarrekin. 

Horixe izango da ekintzaren helburua:  elkartzea, batak bestearen berri izatea eta, hain gustuko dugun moduan, lagun artean euskaraz MintzaPoza praktikatzea!

Ekintzak bi zati izango ditu: lehenegoan herriko Mintza taldeak elkarren artean arituko dira jolasean eta ondoren, bigarren zatian, herri bakoitzeko talde  onenek finala jokatuko dute elkarren artean. Sariak ere izango dira, nola ez!

Hainbat herritan izango da ekintzan parte hartzeko aukera, honakoetan: Arrasate, Aretxabaleta, Donostia, Lasarte, Hondarribia, Baztan Bortziriak eta Malerreka, Iruñerria eta Gorbeialdea.

Informazio gehiago:  mintzakide@topagunea.eus
Getxoko Egizu elkartekoek Mintzatxotx online lehiaketaren bi proben irabazleak!

Getxoko Egizu elkartekoek Mintzatxotx online lehiaketaren bi proben irabazleak!

50 bat Mintzakide, Mintzalagun, Solaslagun, Berbalagun, Solaskidek parte hartu zuten lehiaketan, bakarka zein taldeetan elkarturik. Getxotarrek bi sariak irabazi  eta haietako bat Berako Solaslagun egitasmokoei eman zieten.

Mintzalagunen arteko konexio onaren seinale!

700gramoko 6 txuletoi eta sagardo botila zeuden jokoan lehiaketa bakoitzean, eta Euskal Herriko hainbat txokotatik haiek irabazteko lehian 58 lehiakide, sagardotegi gogoz konektatuta: Algorta, Altzo, Bera, Deba, Deustua, Donostia, Getxo, Hondarribia, Iruñea, Lasarte eta Tolosa batu ziren Mintzatxotxean.

Getxoko Egizu elkarteko taldeak

  • Lehen lehiaketan 27 taldek eta bakarkakok parte hartu zuten: Azebarri kultur etxean elkartuak ziren Egizu elkartekoak, eta hango talde batek eraman zuen saria; bigarren geratu zuren Beratarrak, Beralandeta kultur etxetik aritu ziren, taldean haiek ere.
  • Bigarren lehiaketan 17 talde eta bakarkako aritu ziren eta, hara, bigarren saria ere Egizu elkartekoek eraman! Baina lehendabiziko lehiaketan bigarren geratu zirenei eman zieten; Solaslagun egitasmoko Mintzalagunei.

Giro ona eta jolasa nagusitu ziren atzokoan eta Mintzalagunen arteko konexio ona. Eskerrak Bagera elkarteko Aitziber Gurutzeagari, San Telmotik zuzenean aurkezle lanak hain fin egitearren!

Zorionak saridunei, gozatu dezatela txuleta eta sagardoaz eta ea datorren urtean Sagardotegian elkarrekin txotx egiterik dugun!