by Mintzakide Egitasmoa | Urt 18, 2022 | IKA Campion, MINTZAKIDE
2022ko otsailerako hasiera mailako ikastaro trinkoak eta B1 eta B2 mailak antolatu ditu IKA Arturo Kanpion euskaltegiak. Prezio berezia izango dute; gutxienez eskolen % 85era joaten diren ikasleei matrikularen erdia itzuliko zaie.
Mailak: hasiera, B1 eta B2
Datak: urtarrilaren 31tik otsailaren 25era
Ordutegia: 09:00 – 13:30
Prezioa: 200,00 €. Gutxienez eskola-orduen % 85era joaten diren ikasleei 100,00 €itzuliko zaizkie.
Izena ematea eta matrikula: matrikula online egiteko klikatu ondorengo botoian. Nahiago baduzu, telefonoz ere egin dezakezu 948 22 22 46 zenbakian.
by Mintzakide Egitasmoa | Ira 19, 2016 | Sailkatu gabea
Irailaren 21ean, euskara ikasleen besta ospatuko dugu, arratsaldeko 7etatik aurrera, Zentral Kafe Antzokian, Iruñean.
KIKE AMONARRIZek euskara ikasleei, bereziki, zuzendutako bakarrizketa eskainiko du: “Euskara ikasleen patologia linguistikoak: automedikaziorako gida”, eta zuzeneko musikaren eskaintza hauxe da: GORKA ARMENDARIZ eta PATXI MERCERO (LEIHOTIKAN) MANUGAITZ, DJ JOTATXO, PEDRO, CARLOS ETA ITZI (NX)+UNAI (PROYECTO PEZ). Gainera, bertaratuko direnek oparia jasoko dute, eta lehiaketak nahiz sorpresak ere ez dira faltako.
Era berean, irrati-elkarrizketa ere zuzenean ikusteko aukera egongo da Saioa Alkaizarekin eta Peio Arguiñarenarekin, Euskalerria Irratiko esatariekin.
Jaia hasteko MINTZODROMO MUNDIALA antolatu da: talde txikietako jarduna, euskaraz mintzatzeko, jende euskalduna ezagutzeko. Izena emateko: euskaraikasleenbesta@gmail.com edo 948 21 04 33 telefonoan. Hori gutxi balitz, bestan hasi aurretik, 18:00ean Zentral Kafe Antzokiko terrazan, eskola bat eskainiko da “Conoce una clase de euskera, iniciación” Izena emateko aipatutako helbidean edota telefonoan.
Beraz,Iruñea, besta giroan, euskara ikasleen topalekua izatea nahiko genuke, euskara ikasi dutenena, euskara ikasten ari direnena, euskara ikaslea izatea pentsatzen ari diren horiengana ere bai, baita euskaraz bizi nahi duen ororena ere. AEK %100 afektiboa.
by Mintzakide Egitasmoa | Mai 4, 2015 | Sailkatu gabea
Badator 15. AEKarpa!!

Asteburuan giro ederra egongo da Iruñean. Izan ere, AEKarpa antolatu dute bertako euskahaldunek larunbaterako (maiatzak 9)
Egun osoko egitarua prest dago. Goizeko 10:30etik aurrera, dantzak,
musika, ardo dastaketa, mus txapelketa… eta 12:30ean, mintzodromoa.
Azken ekintza honetan parte hartzeko, maiatzaren 7a baino lehen izena
eman behar da posta elektronikoz (donibane@aek.org // irunezar@aek.org)
Arratsaldean, herri bazkaria (txartelak 20 euroan, euskaltegietan salgai), egingo da eta gerora, dantzaldia eta kontzertua.
15. AEKarpan zure zain egongo gara, euskahaldun!
by Mintzakide Egitasmoa | Api 20, 2015 | Sailkatu gabea
Aurrera egin du euskarak urte hauetan Nafarroan. Aurrera egin du zure
laguntzari esker. Bertan izan zaitugu, irakasle, esatari, ikertzaile,
ikasle, idazle, erabiltzaile, laguntzaile… Zu zara euskarak aurrera
egitearen protagonista. Proiektuak eraiki dituzu, zure denboraz eta
diruaz elikatu dituzu eta hizkuntza komunitateari aurrera egiteko duzun
gogoa kutsatu diozu.
Euskararen aldeko jarduna Nafarroan epikoa izan da. Gu guztiok
harrotasunez bete behar gaituen jarduna. Unea da egindakoari dagokion
balorea emateko, ordua da bat egiteko eta datozen urteotan
indarberriturik ateratzeko. Ordua da denon artean aurrera egiteko modu
eraginkorrenak zein diren aztertzeko. Ordua da, beraz, euskaraz
bizitzeko eskubidea errealitate bihurtzeko bultzada handi bat emateko.
Aldaketa garaia da. Euskarak Nafarroan aurrera egingo badu beste
hizkuntza politika batekin izango da. Hizkuntza politika berria eta
eragingarria behar du euskarak.
Apirilaren 25ean, Anaitasunan politika horren oinarriak zein diren
azaltzeaz gain, orain arte egindakoak eragiten digun harrotasuna
plazaratuko dugu bai eta, gutariko bakoitzak aurrera egiteko dugun
konpromiso tinkoa erakutsiko dugu.

Egun horretan 18:30ean dugun hitzorduaz gain, eguna girotzeko plan
desberdinak aukeran daude: Ezkaban lasterka, Bertso Bazkaria,
Mintzodromo erraldoia Gaztelu Plazan, Xamariko eguna, Nafarroako
Antzerki Eskolan antzezlan baten estreinaldia…
Bagara nor, eta plaza hartzera goaz
by Mintzakide Egitasmoa | Aza 18, 2014 | Sailkatu gabea
Berriozarko Zorroka elkarteak Bertso bazkaria antolatu du:
Azaroaren 22an, larunbatean
eguerdiko 14:00etan
Zulo Alai elkartean.
Bertsolariak: Sustrai Colina eta Jone Uria.
dakizuen bezala larunbatean Bertso Bazkaria izanen da.
Sustrai Colina (Iparraldeko txapelduna) eta Jone Uria.
Bazkaria ordu bietan da, baina laguntza behar dugu prestaketarako.
Beraz, norbaitek 12etarako bertan egon badaiteke, guri esan edo zuzenean
mezu honi erantzun prestaketan parte hartzeko.