OTSAILAK 1, IGANDEA! Mendi txango proposamena: Untzueko Haitza ( 987 m ).

OTSAILAK 1, IGANDEA! Mendi txango proposamena: Untzueko Haitza ( 987 m ).

Urtarrilean saiatu baginen ere, eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan genuen baina berriz ere hemen duzue Arrotxapeako  Mintzakide taldearen eskutik datorkigun  mendi irteera egiteko proposamena:

Untzueko Haitza.
Eguna: Otsailak 1, IGANDEA.
Ordua: 10:30
Lekua: Korralilloseko errotondan. 
Izena emateko: azken eguna urtarrilak 30, mintzakide1@gmail.com helbidean, 674345749 whatsappean edo azpian topatuko duzun fitxa betetzen.


UNTZUEKO HAITZA.
Untzue herriaren gainean
ageri den haitza da. Igoera laburra du, baina polita. Untzuetik abiatu
eta laster sartuko gara ezpel artera, gero haitzarte batzuetan igaro eta
tontorrean gara. Mendi txikia da, baina ikuspegi zabalekoa hegoaldeko
lurraldeen gain. Atze aldean ordea, ekialdeara luzatzen den hegi luzean,
haizerrota zuri ugari dago, bertan hasi eta hainbat kilometrotan.

“Mintzalaguna naiz eta harro nago”

“Mintzalaguna naiz eta harro nago”

Gasteizko Ruth Ibañez mintzalagunak gutun irekia idatzi digu, bere esperientziaren berri emanez: 

 Mintzalaguna programan orain dela urte eta erdi sartu nintzen, pasa den urteko udan. Uztaileko eguraldi kaxkarrak bultzatu ninduen zerbait berria bilatzera; igerilekura ezin nintzen joan, lagun guztiak lanean zeuden eta ni oporretan baina Gasteiztik ezin atera nengoen, nazka-nazka eginda.

  Programari buruz gauza onak besterik ez neukan entzunda, baina laudorio gehiegirik gabe. Jende ezezagunekin euskaraz hitz egitea da gauza, astero ordu batez elkartu kafe bat hartzeko, hori da guztia, esaten zidaten. Ni apuntatu nintzen, kuriositatez. Astean ordu bat libre banuen, eta oporretan gehiago. Gainera, udako taldea zen, gustuko ez banuen bertan behera uztea besterik ez nuen. Aurpegi berriak ikusi nituen lehenengo bilera horretan, baita ezagun batzuk ere. Animatu nintzen. Eta esan dezaket azken urteetan hartu dudan erabaki onenetarikoa bat izan dela.

 Ez dakit nire taldea ohiko talde bat den edo gu bereziak garen, hortik entzun dudanagatik agian gu desberdinak gara. Hasteko, ez gara kafe bat hartzeko geratzen, poteatzeko baizik, eta asteko ordu bakar hori (lehenengo asteetan bakarrik errespetatu genuena) hiru ordu luze bihurtu egin da. Aitzakia euskaraz egitea da, eta betetzen dugu (batzuentzat, euskaraz egiteko daukaten aukera bakarra gure asteroko hitzordu hori da), baina zerbait gehiago dago gure artean. Mintzalagunak izatetik lagunak izatera pasatu gara. Facebooken taldea egin dugu. Larunbatetan geratzen gara antzerkira joateko. Urtebetetzeak elkarrekin ospatzen ditugu, baita bizitzako momentu bereziak ere (familia eta lagun minentzat bakarrik diren ospakizun mota horiek). Irteerak antolatzen ditugu. Familiari buruz guztia dakigu. Hitz gutxitan, lagunak gara.

 Pertsona guztien bizitza konplikatua da, eta ordutegia beti betetzen zaigu betebehar pilorekin. Guri ere bai. Baina berdin dio zer egin behar dugun, daukagun nekea, min edo gaixotasun. Astero ikusten elkar ikusten dugu, eguzki, euri edo elur. Nire astearteko hitzordua ez dut galtzen, nahiz eta orain beranduago joan behar naizen. Pintxopotea baino sakratuagoa da. Lagunekin elkartzea, egunean gertatutako guztia botatzea eta ordu pare batez (edo hiru, edo lau) mundua hor jarraitzen duela ahaztea terapeutikoa da. Mintzalagunak onak dira osasunerako, eta orain hotza hasten dela inoiz baino beharrezkoagoak dira. Benetan diotsuet, uste dut katarroa ere sendatzen dutela.
 – See more at: http://www.mintzalaguna.org/ruth-ibanez-mintzalagunaren-gutuna/#sthash.XWqTLEMM.dpuf

Mintza Eguna izan zen larunbatean Izarran

Mintza Eguna izan zen larunbatean Izarran

Mintza Eguna izan zen larunbatean Izarran

Euskal Herri osotik joandako mintzalagunak elkartu ziren (maiatzak 31) Izarran (Urkabustaiz). Goizean hasita, egun osoko egitaraua izan zuten, eta eguraldi nahasia ez zen traba izan ondo pasatu, lagunekin elkartu eta mingainak zein gorputzak astintzeko!
Goizeko 11:00etan heldu ziren lehen mintzalagunak Izarrara. Herriko frontoian zain zituzten joaldunak, txalapartariak, bertsolariak eta dantzariak, harrera egiteko. Gainera, eskualdeko mintzalagun batzuek antzerki labur bat egin zuten, euskaldun izateari buruzko umorezko hausnarketa eginez. Ostean, nola ez, sabelak berotzeko hamaiketakoa izan zen.
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Ongi etorria
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Herriko dantzariak, ongi etorrian
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Mintzalagunen antzerkia
Mokadutxoa eginda, bi aukera izan zituzten mintzalagunek: askok mendi ibilaldia egin zuten herriko mendi taldeko kideekin, eta beste batzuek jolas mintzodromoa egin zuten frontoian. Izarra ezagutzeko altxorraren bila jolasa prestatu zieten herriko mintzalagunek!
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Mendi ibilaldia
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Jolas mintzodromoa
Geroago, mintzalagun guztiak elkartu eta bertso-poteo-kalejira izan zuten Izarran zehar. Ez zen erraza izan artaldea bazkarira bideratzea!
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Bazkaria
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Bazkaria
Bazkalostean, Mintza Egunean ohitura bihurtu den sari banaketa izan zen. Mintzalagun egitasmoetan ahalegin berezia edo aipagarria egiten duten lagun batzuek jasotzen dute saria Mintza Egunean, eta aurtengoan bi lagun taldek jaso dute: Gasteizko gaztelagun talde batek, eta Zuiako mintzalagunek. Merienda edo afaria bat egiteko, Arabako produktuz osatutako saski bana jaso zuten, on egin!
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Sari banaketa – Gasteizko gazteak
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Zuiako mintzalagunak. Eskerrik asko egindako lanarengatik!
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Arabako produktuz osatutako saskia
Esperientzia berriak izateko eguna ere bada Mintza Eguna. Horregatik, Zuiako mintzalagun eta herritarrek edalontziekin musika sortzeko ariketa antolatu zuten (adibidea: cup song, Altsasuko ikastola). Ez da erraza erritmoa lortzea, baina denak saiatu ziren Mintza Eguneko edalontziekin: gazteak eta gazteagoak ;)
Mintza Eguna 2014 - Izarra

“Cup song” modan jarri da gazteen artean
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Izarrakoen laguntzarekin hartu zuten erritmoa
Eta eguna borobiltzeko, Parradust taldearekin dantzaldia izan zuten!
Mintza Eguna 2014 - Izarra

Gero eta lagun gehiago animatu ziren dantza egiten
Herriko mintzalagun eta euskaltzaleek lan handia egin zuten MINTZA EGUNA antolatzen, eta zalantzarik gabe, ongi etorri ezin hobea egin zieten gainontzeko mintzalagunei. Eskerrik asko!!!
Jaso ditugun argazkiak hemen ikus ditzakezue. Eta azkenik, herri batzuetako mintzalagunen blogetan jarri dituzten albisteak ere ikusgai jarri ditugu:
Uda ona pasa mintzalagunak!

Mintza Eguna 2014 - Izarra

– See more at: http://www.mintzalaguna.org/mintza-eguna-izan-zen-larunbatean-izarran/#sthash.FSBTUJPR.dpuf